Istripua Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi autoren arteko talkak bost zauritu utzi ditu Galdakaon, horietako bat larri

Ezbeharra 14:30 aldera gertatu da. Ikertzen ari diren arrazoiengatik bi autoek talka egin dute. N-637 errepidea itxita egon da 16:10 arte.
Istripua izan duen atoetako bat, Galdakaon (Bizkaia). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Istripua izan duen atoetako bat, Galdakaon (Bizkaia). Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Bi autok talka egin dute eguerdian, N-637 errepidean, Galdakaon (Bizkaia), bost pertsona zauritu dira istripuan, eta ospitalera eraman behar izan dituzte, horietako bat larri, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 14:30 aldera gertatu da. Ikertzen ari diren arrazoiengatik bi autoek talka egin dute. N-637 errepidea itxita egon da 16:10 arte. Renault Clio eta BMW batek talka egin dute.

Ertzaintza eta osasun zerbitzuak bertaratu dira. Lau zauritu Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, eta bosgarrena Gurutzetako ospitalera. Azken zauritu hori autoan harrapaturik geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X