Galdakao
2020/10/27 - 12:21
Galdakaon PCR probak egiten ari dira hamabost zentro soziosanitariotako profesionalei
374 langileez gain, zentro horietako 239 bisitari ere deitu dituzte proba bera egitera.
2020/09/06 - 14:03
19.000 positibo berri eta 96 hildako izan dira EAEn uztailaren 6tik hona
Atzo, bestalde, 608 positibo atzeman zituzten PCR probetan: 94 Araban, 324 Bizkaian eta 188 Gipuzkoan.
2020/09/03 - 12:00
Amaitu dira Galdakao parean bost autok talka egin ondoren sortutako auto-ilarak
Zauritu bat egon da Txorierriko igarobidean izandako istripuan, zeina Gurutzetako ospitalera eraman duten. Goizeko 06.45 inguruan izan da talka, Donostiako norabidean.
2020/08/11 - 18:21
21era igo dira Gasteizko Xixilu jatetxeko positiboak
Basurtuko Ospitalean atzo aztertutako 915 PCR datuetatik 81ek positibo eman dute.
2020/08/10 - 23:16
42 positibo atzeman dituzte Galdakaoko, Gasteizko eta Donostiako fokuetan
Positibo gehien Ramuntxo Berri tabernan sortutako fokuan atzeman dira: 22 positibo, egindako 1.431 PCR probetan.
2020/08/08 - 17:33
Donostian, Gasteizen eta Galdakaon milaka PCR proba egiten ari dira
Hiru herriotan izan diren COVID-19 agerraldiak direla eta, herritarrei probak egiteko gune bereziak egokitu ditu Osakidetzak. Zenbait jatetxetan egondako bezeroei ari zaizkie testak egiten.
2020/08/07 - 18:38
Galdakaoko Muguru tabernako bezeroei PCR proba egiteko eskatu die Osasun Sailak
Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean lokalean egon zirenek proba egitea eskatu du Osasun Sailak ohar batean.
2020/08/07 - 13:55
Osakidetza datozen egunetako kasuen gorakadaren aurrean prestatzen ari da
Nekane Murgak ohartarazi duenez, Euskadik "bigarren olde bati aurre egin behar dio". Uneotan kezka gehien sortzen duten lau foku aktiboak gertutik jarraitzen ari da Osakidetza.
2020/08/06 - 17:25
Murgak ohartarazi duenez, Euskadik "bigarren olde bati aurre egin behar dio"
Gizarte jarduera ahalik eta gehien murrizteko eskatu die sailburuak herritarrei. Fernando Simon, aldiz, ez dator bat Murgarekin: "Nik ez nioke bigarren olde deituko", esan du.
2020/07/30 - 10:18
EAEko zahar-etxeen kudeaketa ikertzeko eskatu diote pentsiodunek Arartekoari
Adinekoen eta zerbitzu sozial horietako langileen "eskubideen urraketak eman ote diren aztertzeko" eskatu du Euskal Pentsiodunen Mugimenduak.
2020/07/29 - 16:19
Zahar-etxeetan gertatutakoa argitzea eskatu diote Bizkaiko Batzar Nagusiek Aldundiari
Koronabirusak eragindako pandemiak zer-nolako eragina izan duen jaso beharko dute Gizarte Ekintzako teknikariek "hilabete barru" amaituta egon beharko den txosten batean.
2020/07/21 - 13:47
Ibilgailu batek zikloturista bat harrapatu du Gernikako saihesbidean
Istripua 08:30 aldera izan da. Saihesbide horretara zihoan auto batek emakumearen bizikleta jo eta lurrera bota du.
2020/07/11 - 16:08
Galdakaoko adin txikikoen programa bat bertan behera, langile baten positiboagatik
Udalak Santi Brouard harmailen azpiko lokala ere itxi du, bertan aritzen baitzen langilea. Bestalde, Idiazabalgo haur eta begiraleek negatibo eman dute, baina 10 eguneko etxealdia egin beharko dute.
2020/06/05 - 11:16
Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu du tren, metro eta tranbien udako ordutegia
Tren zerbitzua indartuko du uda garaian, hondartzak dituzten kostako herrietara joatea errazteko.
2020/05/29 - 16:38
Osasun langileen % 10ek psikologoen laguntza beharko dute
Galdakako ospitalean, esaterako, 75 osasun-langile artatu behar izan dituzte. Denak estres handiarekin ibili dira lanean.
2020/05/20 - 13:53
Amiantoaren minbiziak "ezkutatzeko" GSINen jarrera "bidegabea" salatu dute
Asviamie Elkartea ere pozik agertu da Gasteizko epaitegi batek zuntz horren eraginpean dagoen langile bati ezintasun iraunkorra aitortu diolako.
2020/04/14 - 13:59
Euskotrenek zerbitzu berezia ematen die etxean lo egiten ez duten osasun langileei
Derioko Seminario Hotelean dauden Osakidetzako langileek, eta Debagoienekoek, dagoeneko badaukate autobus zerbitzu berezi hori.
2020/04/09 - 21:47
Gutxienez hamabi hildako eta bost kasu larri Galdakaoko egoitza batean
Araban 7 pertsona gehiago hil dira egoitzetan (95 guztira) eta Gipuzkoan beste 5 hildako izan dira (56 guztira).
2020/04/03 - 23:30
Koronabirusarekin gaixotutako emakume bati 'Zorionak, zuri' kantatu diote Galdakaon
Galdakaoko erizainek Gloria zoriondu nahi izan dute haren urtebetetze egunean. Etxekoak urruti eta sorpresa hau eman diote.
2020/04/03 - 22:44
Galdakaoko ospitalean plasma transfusioa egin diote COVID-19a duen gaixo bati
Lehen aldiz Estatuan, koronabirusa gainditu duen pertsona baten odol- plasma erabili dute gaixo bat sendatzen saiatzeko. Galdakaoko ospitalean egin dute tratamendu esperimental hau.