Galdakaoko Muguru tabernako bezeroei PCR proba egiteko eskatu die Osasun Sailak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila Galdakaoko Muguru tabernan beste koronabirus foku bat dagoen ikertzen ari da. Ganekogorta kalean dago taberna hori, eta bisitariei eskatu die asteburu honetan PCR proba bat egiteko hitzordua eskatzeko.
Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean lokalean egon zirenek proba egitea eskatu du Osasun Sailak ohar batean.
Proba horretarako hitzordua eskatzeko 94 600 74 00 telefonora deitzeko eskatu die. Osasun Sailak adierazi duenez, probak Galdakaoko anbulatorioko moduluetan egingo dituzte larunbatean eta igandean, 10:00etatik 17:00etara.
Oraingoz, hartutako neurriak "prebentziozkoak soilik" direla adierazi du Osasun Sailak, eta haien helburua "ahalik eta lasterren balizko transmisio bat detektatzea eta kutsatze berriak saihestea" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bati lau urteko zigorra ezarri diote 80 urteko gizon bati 400.000 euroko iruzurra egiteagatik
Negu Gorriak talde nafarrak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez gelditzeko" eskatu du
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik