Dagoeneko hamaika osasun-langile sarnarekin kutsatu dira Galdakaoko Ospitalean
Galdakaoko (Bizkaia) Ospitaleko hamaika osasun-langile sarnarekin kutsatu dira dagoeneko. Agerraldia paziente batekin hasi zen, eta haren beste bi senide ere kutsatu dira. Guztiei dagokien tratamendua eman diete, ospitaleak jakitera eman duenez.
Gainera, nahiz eta gaixotasunarekin ez kutsatu, pazientearekin kontaktua izan duten gainerako profesionalak identifikatu dituzte, prebentziozko tratamendua hasteko.
Gaixotasunaren eramailea identifikatu ondoren, bertan ospitaleraturik baitzegoen, profilaxi eta isolatze neurriak hartu zituzten arduradunek, Osasun Sailak aurreikusitako protokoloa aplikatuz. Orduz geroztik, beste pazienterik eta senitartekorik ez da kutsatu.
Kasua osasun zentroko zerbitzu zehatz batean eman da, eta "normaltasun osoz" funtzionatzen ari da. Gainerako zerbitzuetan ez da kasurik antzeman.
Bizkaiko ospitaleko iturriek azaldu dutenez, sarna eritasun arina da, akaro batzuek sortua, hots, "azaleko geruzari eragiten dioten parasito txikiek" sortuak. "Nahiz eta gure artean ezohikoa izan, kontaktu bidez erraz kutsatzen da eta negela, narritadura eta azkura sortzen ditu", erantsi dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Ensancheko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak