Amaitu egin dira istripu baten ondorioz Erandion sortu diren auto-ilarak
Erandion, Arrontegiko zubian, izan den trafiko istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu, 6 kilometrorainokoak, gaur goizean, N-637 errepidean, Getxoko noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, A-8 autobideko trafikoari ere eragin dio Erandion izan den istripuak, eta bide horretan ere ilarak sortu dira.
09:30 aldera, baina, auto-ilarak amaitu egin dira, Ertzaintzak Twitterren bidez zabaldu duenez.
Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da.
13 ibilgailuren arteko istripua, Castro Urdialesen
Bestalde 13 ibilgailu izan dira tartean goizeko lehen orduan A-8an izandako istripu batean, Kantabria eta Bizkaiaren arteko mugan. Hainbat kilometroko ilarak sortu dira, eta ez da inor zauritu.
EFEri Trafikoko Guardia Zibilak jakinarazi dionez, istripua 07:20an jazo da, A-8aren 144.3 kilometroan, Bizkaiko norabidean, Mioño herriaren parean.
Guardia Zibilak ez du zirkulazioa eten, istripuaren ondorioz, baina gidariek oztopoak izan dituzte. 10:00etan, zirkulazioa maila horian zegoen (hau da, baldintza zailetan), Mioñoren eta Castro Urdialesen artean. Errei bat itxita dago, eta 3,5 kilometroko auto-ilarak daude (144. kilometrotik, 147,5 kilometroraino), DGTaren web orriak jasota duenez.
BIDEOA | Hamahiru ibilgailuk elkar jo dute A-8 autobidean, Kantabria eta Bizkaia artean
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Ensancheko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak