Galizia
2022/02/19 - 15:59
Ternuara iritsi dira bizirik erreskatatu zituzten arrantzaleak, zazpi gorpurekin batera
Larunbat goizean iritsi dira Ternuako Saint John portura bizirik atera diren hiru arrantzaleak eta zazpi gorpuak, baina oraindik hamabi lagun daude desagertuta. Agintariek bukatutzat eman zituzten asteazkenean bilaketa lanak, baina badirudi eguraldia hobetu bezain laster berriz ekingo dietela.
2022/02/18 - 13:24
Kanada prest agertu da desagertutakoen bilaketa berriz abiatzeko, eguraldiak ahalbidetzen duenean
Kanadak esan du hondoratzean desagertutakoak bilatzeko asmoa duela berriro, baldintzek ahalbidetzen dutenean.
2022/02/17 - 22:10
Desagertutako arrantzale baten semeak ez dutela tratu onik jaso salatu du
Kevin Gonzalez Tiran taldeko arraunlaria da, eta lotura handia du Euskadirekin, Errenteriako Hibaika arraun taldean ibilitakoa baita. Badaki ez dagoela itxaropenik, baina gertatutakoa ikertu dadila eskatzen du.
2022/02/17 - 19:36
Marinelen senideak: "Hil direla badakigu, baina ez dute abandonatzerik merezi"
"Ez dugu lankidetzarik, laguntzarik eta babesik sentitzen. Espainiak dituen baliabideak jartzea nahi dugu. Kanadak jarri nahi ez baditu, Espainiak baliabide nahikoak ditu zonaldean", defendatu dute.
2022/02/17 - 14:00
Bizirik irten diren 'Villa de Pitanxo' ontziko arrantzaleak eta hildakoen gorpuak bihar iritsiko dira Ternuara
Kanadak bertan behera utzi zituen asteazkenean 12 desagertuak bilatzeko lanak. Hala ere, gutxienez gaurko egunez miaketa lanekin jarraitzeko eskatu dio Galiziako Xuntak Kanadari.
2022/02/17 - 11:45
Odei Esnaola: ''Familiei ez die inork esan ofizialki bilaketa lanak bertan behera geratu direnik''
Odei Esnaola Marinen da Ternuako hondoratzearen inguruko azken orduko albisteak gertutik jarraitzeko. Gaur jakin dugu Xuntak Kanadari eskatu diola "gutxienez gaurko egunean" desagertuen bila jarraitzeko.
2022/02/17 - 08:08
Kanadak bertan behera utzi ditu behin betiko 'Villa de Pitanxo' ontziko 12 desagertuak bilatzeko lanak
Desagertutako marinelen senideek bilatzen jarraitzeko eskatu diete Kanadako agintariei. 3 arrantzale bizirik aurkitu dituzte, 12 daude desagertuta eta 9 gorpu berreskuratu dituzte.
2022/02/16 - 15:41
Desagertutako arrantzaleen ingurukoak informazio eske ari dira gerturatzen armadorearengana
Tragediak gogor astindu du Galiziako O Morrazo eskualdea. Itsas-Kontseilaritzaren arabera Villa Pitantxoko marinelen artean 3 Cangasekoak ziren, 3 Marinekoak eta beste 2 Bueu eta Moaña herrietakoak ziren.
2022/02/16 - 15:32
Eguraldi bortitza Villa de Pitanxo ontziko marinelen erreskate lana zailtzen ari da
10 metrora arteko olatua, haize bolada bortitzak eta -17ºC-ko sentsatzio termikoa. Baldintza horietan ari dira Vila de Pitanxo ontziko marinelen bila Ternuako uretan.
2022/02/16 - 09:31
Eguraldi txarrak Ternuan desagertutako arrantzaleen bilaketa oztopatzen du
Ternuako Banku Handian haize-boladak indartsuak dira eta horrek zaildu egiten du Villa de Pitanxo Galiziako arrantza-ontziko 11 tripulatzaileak bilatzeko eta erreskatatzeko lana.
2022/02/16 - 00:43
Bederatzi arrantzale hil eta 12 desagertu dira Kanadan, Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratuta
'Villa de Pitanxo' arrantza-ontzia Ternuan hondoratu da. 24 arrantzale zihoazen bertan, eta horietako hiru bizirik erreskatatu dituzte.
2022/02/15 - 21:37
Zazpi pertsona hil dira eta 14 desagertu Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratuta, Kanadan
Galiziako arrantza-ontzi bat hondoratu da goizaldean Ternuan (Kanada), eta bertan zihoazen 24 bidaiarietako zazpi hil dira. Gainera, 14 desagertu dira eta hiru bizirik erreskatatu dituzte.
2022/02/09 - 10:19
Euri faltak agerian utzi du Galiziako Aceredo herri zaharra
1992an, 500 bat pertsonak etxetik alde egin behar izan zuten, Aceredo Lindosoko urtegiaren azpian geratu aurretik. Orain, urtegia bere edukieraren % 20an dago eta Aceredo agerian geratu da, erakargarri turistiko bihurtuz.
2021/12/29 - 09:50
Koarentenak laburtzea eta estadioetako edukierak murriztea aztertuko dute gaur Ministerioak eta erkidegoek
Andaluziak, Madrilgo Erkidegoak eta Gaztela Leonek koarentenak murriztea defendatu dute. Nolanahi ere, behin betiko erabakia datorren astean bilduko den Osasun Publikorako Batzordeak hartu beharko du.
2021/12/24 - 16:37
Hauek dira 17 autonomiek Gabonetarako hartu dituzten neurriak
Euskadi eta Nafarroa mugakide diren erkidegoekin aztertzen ari dira murrizketa komunak ezartzeko aukera. Kataluniak etxeratze-agindua ezarri du, eta Madrilek eta Gaztela-Mantxak ez dute murrizketa berezirik ezarri.
2021/12/05 - 14:55
Llotja de Marreko adierazpenaren sinatzaileek salatu dute eskubideak urratzeko tresna dela Konstituzioa
Alderdi horien arabera, Konstituzioaren izenean "gure herrien borondate demokratikoaren garapenari bide ematea eragozten da" eta "helburutzat hura duen edozein ariketa demokratiko kriminalizatu eta zigortu egiten da".
2021/12/03 - 11:52
Hauek dira covid-19 ziurtagiria eskatzen duten autonomia erkidegoak
Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ezarrita dago jada ziurtagiria eta Jaurlaritzak berehala egingo du. Estatu espainiarrean, autonomia erkidego batzuek indarrean dute pasaportea eta beste batzuk berme judizialaren zain daude edo neurria aztertzen ari dira.
2021/11/19 - 12:16
Bilbotik irten den hegaldi batek Coruñako aireportuan lur hartu du, bonba mehatxu faltsu baten ondoren
Guardia Zibilak hegazkinaren kabina, bodega eta maletak ez ezik, bidaiari guztiak miatu ditu bana-banan. Ez dute ezer aurkitu ordea. Guardia Zibilak ziurtatu duenez, bonba mehatxu faltsua ikertuko dute, Ertzaintzarekin elkarlanean.
2021/11/19 - 11:43
Bonba mehatxu faltsua izan da Bilbotik Coruñara zihoan hegazkin batean
Ertzaintzak gaur goizean jaso du bonba abisua, mezu anonimo baten bidez, eta "sinesgarritasun gutxi" eman arren, protokoloari jarraituz, Guardia Zibilari eman dio abisua.
2021/11/17 - 16:17
Gorenaren epaiak jurisprudentzia ezarri zuen covid ziurtagiria eskatu ahal izateko, Subijanaren arabera
Bestalde, lehendakaria "itxaropentsu" agertu da EAEko Auzitegi Nagusiak osasun ziurtagiria ezartzeko bermea emango diolakoan.