Gas naturala
2022/10/13 - 22:48
Energia krisiari aurre egiteko neurri berriak
Neurri azpimarragarrienak, hauxek: Gas galdara komunitarioa duten bizilagunentzat tarifa arautua. Hala, euren faktura ia erdira murriztuko da. Euskal Autonomia Erkidegoan 120.000 familia inguru daude egoera horretan. Bonu sozial elektrikoa handitu egingo da, fakturaren %65 eta %80ko hobariarekin.

2022/10/13 - 12:11
Pedro Sanchezek herritarren babeserako neurri energetiko gehiago iragarri ditu
Neurri berriak Ministroen Kontseiluan onartuko dira, eta, besteak beste, gas naturalaren galdara zentralizatua duten familientzako laguntzak jasotzen dira. Neurriari esker, 1,7 milioi etxek faktura murriztu ahal izango dute, egungo merkatu-baldintzekin ordainduko luketenaren erdira baino gehiagora.
2022/10/12 - 22:57
2023an Alemaniako ekonomia % 0,4 uzkurtuko dela aurreikusi du Robert Habeck kantzilerordeak
Gasaren prezioei aurre egiteko hartutako neurriak atzeraldi hori leunduko duela dio Berlinek. Alemaniako ekonomiaren uzkurtzeak eragin zuzena izango du Euskadiko esportazioetan.

2022/10/12 - 22:22
Polonia ikertzen ari da Druzhba oliobidean atzeman duten petrolio isuria
Oliobidea kudeatzen duen enpresak isuria zerk eragin ote duen ikertzen jarraitzen du. Druzhba munduko oliobiderik handienetakoa da: 8,9 km hodi ditu. Poloniatik Alemaniara doanak du arazoa eta hain zuzen hortik iristen da Alemaniak behar duen petrolio kantitatearen zati handi bat.

2022/10/11 - 18:17
Espainiako Gobernuak kontingentzia plana onartu du, % 5etik 13ra arteko gas aurrezte gehigarria gauzatzeko
Espainiar Gobernuak kontsumitzaile zaurgarrientzako babesa handituko du, erkidego galdaren faktura murriztuko du, eta laguntza fiskala emango die etxebizitzei, eraginkortasunean inbertitzeko.

2022/10/11 - 16:47
73 neurriko kontingentzia plana onartu du Espainiako Gobernuak
Krisi energetikoari aurre egiteko 73 neurriko kontingentzia plan bat onartu du gaur Espainiako Gobernuak. Sei bloketan banatutako neurriak dira: aurrezpena eta eraginkortasuna, trantsizio ekologikoa bultzatzea, kontsumitzaileak babestea, fiskalitatea, energia-autonomia eta Europarekiko elkartasuna.
2022/10/11 - 16:34
Frantziak Washingtonekiko dependentzia energetikoa ekidin nahi du etorkizunari begira
Frantziako Ekonomia sailburuak argi esan du Frantziak bere industria babestuko duela inflazio eta energia krisi honetan eta ez dutela onartuko Washingtonek Europako herrialdeei bere gasa etxean baino lau aldiz garestiago saltzea.
2022/10/08 - 17:22
Milaka herritar tarifa aldaketa eskatzen, gasa merkeago edukitzeko asmoz
Gutxiago ordaindu nahi dute herritarrek, eta ilara luzeak egin dira kontratu aldaketak egiten dituzten lekuetan.

2022/10/07 - 20:00
EBko liderrek neurri "argiak" eskatu dizkiote Bruselari gas merkatuan esku hartzeko, ondorengo bi asteotan
Hurrengo goi bilera urriaren 20an eta 21ean egingo dute: "Espero dugu ez izatea zehaztugabeko proposamen gehiago, baizik eta zerbait zehatzagoa", esan du Mario Draghik Pragan, Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako Estatuburuen eta Gobernuburuen bilera amaituta.
2022/10/06 - 21:23
SENER konpainiak Alemaniako lehen birgasifikazio instalazioaren eraikuntzan parte hartuko du
Konkretuki, euskal enpresak % 38ko partaidetza izango du gas natural likidotua birgasifikatzeko terminalaren (GNL) proiektuan. Proiektu hori Brunsbüttel herrian egongo da, Elba ibaiaren bokalean, Ipar Itsasoan.

2022/10/06 - 21:15
44 herrialdek bloke politiko berria eratu dute Europan, Errusia bakartuta
Europar Batasunak eta beste herrialde aliatu batzuek (tartean Erresuma Batua eta Norvegia) Europako Erkidego Politikoa izeneko blokea sortu dute, eta lehen aldiz bildu dira.

2022/10/06 - 00:20
Alemaniak eta Espainiak Midcat gasbidea 2025ean martxan egotea eskatu dute
Scholzek eta Sanchezek negoziatzeko eskatu diete alderdi guztiei. Horrela, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen gaineko presioa areagotu dute, gasbidearen kontrario nagusia baita.
2022/10/04 - 16:26
Mondragon taldearen epe ertaineko helburua kontsumitzen duen energiaren herena berriztarrietatik lortzea da
Trantsizio energetikoa bultzatzeko eta energia elektriko merkea lortzeko asmoz, Euskal Herriko enpresa ertain zein handiak berriztagarrien proiektuak azkartzen ari dira. 100 enpresak baino gehiagok osatzen duten Mondragon Korporazioaren asmoak ezagutu ditugu.

2022/10/03 - 22:50
Alemaniak 200.000 milioi euroko neurri sorta onartu du energiaren garestitzeari aurre egiten laguntzeko
Alemaniak 200.000 milioi euroko neurri sorta onartu du herritarrei zein enpresei energiaren garestitzeari aurre egiten laguntzeko. Bruselaren arabera baina, erabaki horrek diru laguntzen lasterketa elikatzen du Europan, eta merkatu bakarra kolokan jarri dezake.
2022/10/03 - 21:40
Bruselak arretaz jarraituko du Alemaniak gas kontsumora bideratutako dirulaguntza sorta
Bitartean, EBko eztabaida energetikoan, Europar Batasunean gas inportazioen prezioari muga ezartzeko ideia ari da nagusitzen. Ekimen hori 15 herrialdek babesten dute gutxienez, eta Alemaniak uko egin dio.

2022/10/01 - 10:50
Indarrean sartu da gas naturalaren BEZaren jaitsiera
Neurria urte amaierara arte egongo da indarrean, baina data horretatik aurrera luza daiteke, eta 210 milioi euro aurreztuko dituzte familiek eta enpresek, Espainiako Gobernuaren arabera.
2022/09/29 - 16:17
Nord Stream gasbidean beste isurketa bat aurkitu du gaur Suediak
Dagoeneko lau dira Errusiatik Alemaniara doazen gas hodietan agertu diren isuriak. Bere kontrako akusazioak gaitzetsi egin ditu Errusiak eta eraso terrorista izan dela esan du eta Estatu Batuei leporatu die erantzukizuna. Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluan bihar aztertuko dute gertatutakoa.
2022/09/29 - 10:52
Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan laugarren ihesa antzeman dute
Lau ihesak Baltiko itsasoan gertatu dira, nazioarteko uretan, Danimarkatik eta Suediatik gertu. Hipotesi nagusia sabotajearena da.
2022/09/28 - 22:12
Nord Stream 1 eta 2 gasbideetako aldi bereko hiru ihesak ulertzeko bost gako
Zer gertatu zen eta, batez ere, non eta nor izan zen erantzulea, funtsezko gakoak dira gertakari honetan, beste bat Errusiaren eta Mendebaldearen arteko gatazka geopolitikoan, Ukrainako gerran eta horren ondorio energetikoetan.

2022/09/28 - 13:12
Nord Stream gasbidearen kalteak "nahita egindako ekintzen ondorio" dira, EBren arabera
Estatu kideek ohartarazi dute "modu bateratu eta sendoan" erantzungo dutela beren teoria frogatzen bada.