Gasteizko Aireportua
2023/01/10 - 18:51
5 milioi bidaiari baino gehiago Loiun, 383.000 Hondarribian eta 235.000 Forondan
Hala, 5.129.583 bidaiari igaro ziren 2022an Bilboko aireportutik, 2019an baino % 86,9 gehiago alegia. Donostiako aireportua 383.584 bidaiarik erabili zuten, hau da, 2019an baino % 19,7 gehiagok. Gasteizko aireportuak % 35,1eko hazkundea izan du bidaiari kopuruan, eta karga marka berria hautsi du.
2022/12/09 - 14:44
Greba egon liteke Gabonetan Hego Euskal Herriko aireportuetan
CCOOk, USOk eta UGTk adierazi dutenez, Aenako langileek 2018tik daramate kobratu gabe zenbateko jakin batzuk; horien gaineko erantzunik jaso ezean, lanuzteak egongo lirateke abenduaren 16an, 17an, 22an eta 23an eta urtarrilaren 6an eta 8an, 08:00etatik 00:00etara, eta abenduaren 31n egun osoan.
2022/11/28 - 19:15
5G sareetarako sarbidearekin 'hegazkin moduak' ez du luzaroan iraungo EBko hegaldietan
Europar Batasunak iragarri duenez, EBko hegaldietan doazen bidaiari guztiek gailu elektronikoak piztuta eta datu mugikorrak aktibatuta eduki ahal izango dituzte, 5G sareak erabili ahal izateko.
2022/11/04 - 21:48
Long March-5B Txinako espaziontziaren zatiak eragindako kaosa ulertzeko gakoak
Txinak urriaren 31an ontzi horren bidez orbitan jarri zuen bere Estazio Espaziala osatzeko azken modulua. Ondoren ontziaren zati bat kontrolik gabe erortzen utzi du. Pieza horrek 20 tona ditu, 31 metroko altuera eta 28.000 kilometro orduko abiaduran mugitu da.
2022/10/10 - 16:49
Gasteiz eta Loiuko aireportua lotuko dituen linea berriak 9-13 bidaia egingo ditu egunean
Arabako eta Bizkaiko Aldundiek Gasteiz eta Bilbo lotzen dituzten autobus lineak elkarrekin kudeatzeko aurreproiektua aurkeztu dute. 7 linea izatetik 6 izatera pasako dira eta berrikuntza nagusia Gasteiz, Foronda eta Loiuko aireportuarekin lotuko duen autobus linea da. 2024rako egongo da indarrean.
2022/10/07 - 22:47
Aurrekontu orokorrek inbertsioak aurreikusten dituzte euskal aireportuetan, portuetan eta Zubietako kartzelan
Inbertsio garrantzitsuak egingo dira aldiriko trenbide sarean. Guztira, 90 milioi euro bideratuko dira. Aireportuen kasuan, ia 19 milioi euroko inbertsioa aurreikusita dago. Eta portuen kasuan, Bilboko portura 43 milioi bideratuko dituzte eta Pasaiarako, aldiz, ia 18.
2022/09/12 - 13:16
Bilboko Aireportuan abuztuan inoiz izan den bidaiari kopuru handiena izan da aurten, 572.094
Donostiako Aireportuan bidaiarien trafikoa % 77 igo da 2019ko abuztuaren aldean. Gasteizko Aireportuan, bidaiarien trafikoa % 37,9 gehitu da 2019ko abuztuaren aldean, eta salgaiena, % 8,6, iazko hil beraren aldean.
2022/08/12 - 22:57
Euskal aireportuak, tren-geltokiak eta autobus-geltokiak, jendez gainezka
Euskal herritar askoren opor sasoia da abuztuaren bigarren hamabostaldia, tartean zubi luzea dagoelako. Gaur euskal aireportuak, eta tren eta autobus geltokiak jendez gainezka egon dira.
2022/08/12 - 14:59
EAEko aireportuek pandemia baino lehenagoko datuak gainditu dituzte, bidaiarien zirkulazioari dagokionez
Bilboko aireportuan, espainiar Estatuko hegaldietako bidaiarien zirkulazioa % 11tik gora hazi da 2019ko uztailarekin alderatuta. Duela hiru urteko uztaileko datua kontuan izanik, Donostiak % 31,7 egin du gora, eta Gasteizek % 44,5.
2022/08/08 - 11:07
Ryanair aire-konpainiako tripulazioaren hirugarren greba hasi da
Greba hurrengo urteko urtarrilera arte luzatuko da. Lanuzteak 24 ordukoak izango dira astelehenetik ostegunera, eta lehenengo bi asteek eragina izango dute 1,04 milioi bidaiarirengan.
2022/07/25 - 16:52
Bidaiekin lotutako erreklamazioek % 20 egin dute gora pandemia aurreko datuekin alderatuta
Atzerapenak, ordutegi aldaketak, hegaldiak bertan behera geratzea eta batez ere ekipajea galtzea dira intzidentzia ohikoenak. Euskal Herriko kontsumitzaileen batasunetik erabiltzaileei beraien eskubideak zeintzuk diren ezagutu eta urraketak erreklamatzera animatzen dituzte bidaiariak.
2022/06/24 - 16:49
Hegazkin konpainiek uda honetarako iragarritako grebetako lehena egin du gaur Rayanairrek
Sei greba egunetako lehena egin dute gaur konpainia irlandarreko langileek, baina lanuzteak ez du eraginik izan Euskadin, espainiar estatuko langileei zegozkien hegaldi guztiak gutxieneko zerbitzu gisa ezarri dituelako konpainiak hegaldiak bermatzeko.
2022/06/08 - 15:19
Zer egin aireportuan atzerapen edo blokeo baten ondorioz hegaldi barik geratuz gero
OCUk zenbait aholku eman ditu, hegaldi batean gorabeheraren bat pairatu duten erabiltzaileei zuzenduta.
2022/06/08 - 12:25
Europako arazo eta ilarak ez dira Euskadin igartzen ari, EAEko aireportuetako zuzendarien hitzetan
Ivan Grande Bilboko aireportuaren zuzendariak azaldu duenez, Espainiako Estatuan pandemia garaian aplikatu ziren aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteak "langileak azkar errekuperatzeko bermea" izan dira, eta horiei esker, ez da pertsonal faltaren arazorik izan.
2022/06/08 - 11:50
200 polizia-agentek indartuko dituzte kontrolak Barajasen, Espainiako Gobernuak iragarri duenez
Espainiar Gobernuak azaldu du zergatik gertatzen ari diren jendetzak eta ilarak Estatuko aireportu handietan; izan ere, "Schengen Eremutik kanpoko hegaldiak pilatu dira", eta egoerak "oso ohiz kanpokoak" dira.
2022/05/01 - 17:04
Pilotu izateko edo hegazkinez aldatzeko entrenamenduak egiten dituzte Forondako aireportuan
Urtean bitan, simulazio probak gainditu behar izaten dituzte pilotuek, lizentzia edukitzen jarraitzeko. Bakoitzak 6 aireratze eta lurreratze egiten ditu, maniobretan zailenak, bi irakaslek gainbegiratuta. Foronda bezalako aire trafiko gutxiko aireportuak hautatzen dituzte halako ariketetarako.
2022/04/18 - 16:59
Urteko mugimendu handieneko eguna dute gaur Bilboko aireportuan
Pazko astelehen honetan, 148 hegaldi izango dira Bilboko aireportuan, 11 Gasteizen eta 8 Donostian. Aste Santuko jaiegunetan guztira 745 operazio programatu dituzte Bilboko aireportuan.
2022/04/08 - 22:41
Maleta mugimendu handia Euskal Herriko aireportu eta autobus geltokietan
Hegaldi kopurua nabarmen hazi da aurtengo Aste Santuan. Iaz, oporraldi osoan, 196 operazio izan ziren. Aurten, ostiralean bakarrik, 131 izan dira. Halaber, datozen egunotan, 21.000 operazio espero dira Bilboko Intermodalean.
2022/04/07 - 11:19
Joan-etorri ugari prestatu dituzte konpainiek Aste Santuan Hego Euskal Herriko aireportuetaik abiatuta
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuek beren eskaintza indartu dute ibilbide berri batzuk eta denbora luzez falta izan diren beste helmuga batzuk jarrita.
2022/03/29 - 11:57
Forondako aireportuak Gasteiz eta Brusela arteko hegaldiak berreskuratu ditu
Gaurtik aurrera, Foronda eta Charleroiko aireportuaren arteko hegaldiak asteartetan eta larunbatetan egingo dira. Hegaldiak Gasteiztik aterako dira astearteetan 08:55ean eta larunbatetan 09:10ean. Charleroitik, berriz, 06:40an irtengo da astearteetan eta 06:55ean larunbatetan.