Europako arazo eta ilarak ez dira Euskadin igartzen ari, EAEko aireportuetako zuzendarien hitzetan
Ivan Grande, Begoña Llarena eta Jose Manuel Sanchez, hurrenez hurren, Bilboko, Foronda-Gasteizko eta Donostia-Hondarribiko aireportuetako zuzendarien esanetan, Europako beste herrialde batzuetako aireportuetan, bereziki Erresuma Batuan, pertsonal faltagatik izaten ari diren arazo, ilara eta atzerapenak ez dira EAEkoetan igartzen ari.
Ivan Grande Bizkaiko aerodromoko zuzendariak zehaztu duenez, "AENAko aireportu-sarean ez zen inor kaleratu pandemiaren garaian, eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak aplikatu zituzten konpainiek. Horregatik, oso arin berreskuratu ahal izan dituzte langileak eta ez dute arazorik alde horretatik". Ildo beretik, Jose Manuel Sanchez Gipuzkoako aireportuko arduradunak jakinarazi du uztailean London Cityrekin ibilbide bat hasiko dutela; hegazkin-konpainiarekin hizketan dira eta ez dute gorabeherarik aurreikusten. Begoña Llarenaren (Foronda) arabera, ez dute normalean Erresuma Batura hegaldirik eskaintzen, Aste Santuan gutxi batzuk programatu zituzten, halere, baina "ez zen arazorik egon eta joera horri eusten zaiola dirudi".
Radio Euskadiren "Boulevard" saioan hirurei egindako elkarrizketa batean, udako aurreikuspenen inguruan ere mintzatu dira Grande, Llarena eta Sanchez. Diotenez, itxaropentsu daude pandemia aurreko datuetara itzultzearen inguruan. Dena dela, "ziurgabetasun ekonomikoak" izan ditzakeen ondorioez ohartarazi dute.
Bilboko aireportuak, esaterako, "aurreikuspen oso onak" ditu, "batez ere abuzturako eta irailerako". 2022ko bidaiari kopurua 2019 izandakoekin "oso parekatu" izango dela uste dute. Apirilean, 440.000 bidaiarik erabili zuten Loiuko aireportua (pandemia aurreko datuekin alderatuta, % 90eko errekuperazioa), Granderen arabera. Negozio hegaldiei dagokionez, "horiek ez dira berreskuratu", eta gehiago kostatzen ari da, batez ere Alemania, Paris edo Madrilgo lineatan.
Donostia-Hondarribiako aireportuan, "pozik eta harrituta" daude, "historiako hegaldi-eskaintzarik handienak" izan duen harrerarekin. Jose Manuel Sanchezek nabarmendu du, bi hilabete daramatzatela 30.000 bidaiariko kopurutan eta aire-bide gehiago ezartzeko lanean ari direla.
Bestalde, Begoña Llarena Foronda-Gasteizko Aireportuko zuzendariak 2022ko apirileko datu onak nabarmendu ditu, 2019ko datuekin alderatuta % 3ko hazkundea izan baitute. Udari "baikortasunez" begiratzen diotela dio, nahiz eta "zuhurrago" agertu diren irailetik aurrera gerta daitekeenagatik, inflazio handiak, erregaiaren prezioek eta abarrek eragin dezaketen "ziurgabetasun ekonomikoagatik", alegia. Era behera, gogorarazi du pandemiak "agerian utzi" zuela, "karga-aireontzien eta merkantzien garrantzia", osasun-materiala garraiatzeko ezinbesteko izan zirelako.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk eta LABek greba eguna deitu dute uztailaren 15erako Hego Euskal Herriko supermerkatuetan, estatalizazioaren aurka
Euskadiko eta Nafarroako elikadura-sektoreko greba bat etorriko da negoziazio mahaiaren bilerarekin. ELAren eta LABen ustez, "une erabakigarria" da, eta mobilizazioaren helburua "negoziazio kolektibo propioa eta lan-baldintzak hemen erabakitzeko eskubidea" defendatzea dela adierazi dute.
Hainbat etxebizitza jabetzan dituzten errentatzaileek maizterrek baino ia lau aldiz errenta handiagoa dute
Kontsumo Ministerioaren arabera, gazteen ondare-desberdintasuna etxebizitza bat erosteko zailtasunaren ondorioa da batez ere, belaunaldi-faktore bat baino gehiago.
Zer da absentismoa? Patronalaren eta sindikatuen arteko talkaren arrazoiak
Confebaskek dio Europako absentismo tasarik handienetako bat dagoela; sindikatuek, berriz, patronalak egiten duen definizioa bera zalantzan jartzen dute. “Kopurua oso apala da”, diote.
Euskadi dago lan-absentismoaren tontorrean, % 9,4ko zifrarekin
Nafarroak, berriz, % 7,4ko absentismoa du eta azken bost urteetako daturik altuenera iritsi da. Bi erkidegoek gainditzen dute Espainiar Estatuko batez bestekoa.
Maderas de Llodioko langileak lanera itzuli dira 284 eguneko grebaren ostean
Enpresa batzordea eta Garnica akordio batera iritsi ziren joan den astean, lanera itzuli nahi izan duten kaleratuek itzultzeko aukera izan zezaten.
Renferen aldiriko trenak Hendaiara iritsiko dira urrian eta Frantziako abiadura handikoak Irunera, urtarrilean
Brinkola-Irun lineako trenak Hendaiara iristea ahalbidetuko duen akordioa sinatu berri dute Espainiako Garraio Ministerioak eta SNCF Frantziako tren konpainiak, Parisen. Era berean, TGV konpainiako tren lasterrak Gipuzkoako udalerrira arte helduko dira datorren urtetik aurrera.
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.