Gasteizko tranbia
2023/06/01 - 13:50
Euskotrenek urtea amaitu arte aplikatuko du % 50eko deskontua tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan
Barik, Bat eta Mugi txartelak dituzten Euskotreneko erabiltzaileei aplikatuko zaie. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bigarren seihilekora luzatu nahi ditu EAEko garraio publikoaren operadoreentzako % 10eko laguntzak.

2023/04/11 - 15:42
Gasteizko tranbiaren Salburuko tartea, martxan
Bost geraleku berri izango ditu aurrerantzean Arabako hiriburuko tranbia sareak: Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Union eta Salburua. Geltoki horiek auzo gazte bati emango diote zerbitzua, gaur egun 20.000 laguneko populazioa duena eta hazten ari dena. Egun osoan zehar doakoa izango da zerbitzua.

2023/04/11 - 15:17
ETSko langileak kalera irten dira Gasteizen lan hitzarmen berria eskatzeko
Salburura tranbia iritsi dela robestu dute euren eskakizunak ikusgarri egiteko. Urtarriletik ez dutela zuzendaritzarekin bilerarik izan salatu dute.

2023/04/11 - 11:44
Martxan da Salburua auzora iristen den Gasteizko tranbiaren zati berria
Bidaiak doakoak izango dira gaur, apirilak 11, erabiltzailek garraioa probatu dezaten. Hiriko tranbia sareak 5 geltoki berri izango ditu zati honekin eta eraikitzeko 25 milioi euroko inbertsioa egin behar izan dute erakundeek.
2023/04/11 - 09:48
Albiste izango dira: Tranbia Salburura, Bidenen bisita Ipar Irlandara eta Linaresen azken "La Noche de..."
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/10 - 12:41
Tuvisako autobus bat kiskalita geratu da Gasteizen
Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, inork ez du minik hartu. Sutea piztu denean autobusean gidaria bakarrik zegoen, eta bere kabuz ateratzea lortu du.
2023/02/08 - 10:48
Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean
Musukoa ez da beharrezkoa garraioetan, baina gomendagarria da pertsona zaurgarrientzat eta sintomak dituztenentzat.
2023/02/08 - 10:31
Agur musukoari garraio publikoan
Erabiltzaile gehienak maskararik gabe bidaiatzen ari dira garraio publikoan, baina oraindik jende askok erabiltzen jarraitzen du, derrigortasuna kendu den lehen egun honetan.
2023/02/07 - 15:18
Asteazkenetik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan
Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.
2023/01/26 - 14:14
Espainiako Gobernuak otsailaren 7an altxatuko du musukoaren derrigortasuna garraio publikoan
Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak egun horretan sinatuko du agindua. Osasun-zentroetako derrigortasuna, ordea, mantendu egingo du.
2023/01/26 - 12:08
Musukoa ez da beharrezkoa izango garraio publikoan "oso laster", Espainiako Gobernuaren arabera
Isabel Rodriguez bozeramaileak zehaztu duenez, Txinako bidaiarien sarreraren harira hartu ziren neurriek izandakon eragina aztertzen amaitzen dutenean hartuko da erabakia.
2023/01/10 - 12:12
Gasteizko tranbiak probak hasi ditu gaur goizean Salburuako bide berrian
Proba hauek bi hilabete inguru luzatzea aurreikusten da eta Aste Santurako adar berria prest egotea espero da.

2023/01/10 - 08:52
Albiste izango dira: Indarkeria matxistari buruzko akordioa, tranbia Salburuan eta Brasilgo egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/28 - 13:54
Jaurlaritzak bere gain hartuko du garraio publikoari zuzendutako dirulaguntzaren % 10
Espainiako Gobernuak, bestalde, % 30eko zuzeneko dirulaguntza emango die garraioaren prezioa % 50 merkatzeko konpromisoa hartzen duten erkidegoei.
2022/12/28 - 09:42
Garraio publikoko deskontuak mantenduko dira Hego Euskal Herrian
EAEko erakundeek bezala, Nafarroako Gobernuak ere billeteak merkatzeko asmoa berretsi du. Espainiako Gobernuaren baldintza onartuta, % 30etik % 50era igaroko dira deskontuak Nafarroan.

2022/11/11 - 21:57
Gasteizko Udala eta Jaurlaritza aurrez aurre, tranbia hirigunetik Zabalganara eramateko proposamena dela eta
Gorka Urtaran alkatearen ustez, Garraio Sailak proposatutako ibilbidea eta kotxe-tokia jartzeko hautatutako lekua ez dira batere egokiak. Hiriaren hego-mendebaldea eta hirigunea lotzeko Jaurlaritzak proposatutako ibilbideak 11 geltoki izango lituzke.
2022/10/23 - 20:16
Haizeak hainbat zuhaitz bota ditu Gasteizen eta parkeak itxi behar izan dituzte
Bestalde, tranbia zerbitzurik gabe geratu da bi orduz Lakuabizkarra-Legebiltzarra eta Intermodal-Legebiltzarra artean, zuhaitz bat trenbidera erori dela eta.
2022/10/21 - 09:00
Gasteiz, Europako hiriburu berde izan zenetik 10 urte
Duela hamar urte, 2012an hartu zuen Gasteizek Green Capitalen lekukoa Hanburgoren (Alemania) eskutik, Europako Parlamentuan; 2010ean, Stockholmen (Suedia), horretarako enkargua jaso ondoren. Aldez aurretik, abiatutako apustu berdea indartu zuen Arabako hiriburuan.
2022/08/08 - 17:57
Renfek ireki du doako bonuak eskatzeko epea
Webgunearen edo aplikazioaren bidez izen eman eta bonu mota aukeratu behar da. 10 eta 20 euro arteko fidantza aurreratu beharko da eta gutxienez 16 bidaia eginda, dirua itzuliko da.