Gasteizko tranbia
2022/07/29 - 15:38
Euskadiko garraio publikoak % 50eko deskontua izango du irailaren 1etik aurrera
Espainiako Gobernuak laguntzen % 30 finantzatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak % 10. Aldundiek eta udalek gainerako % 10a hartu beharko dute beren gain.
2022/07/27 - 20:36
Euskotrenek irailaren 1etik aplikatuko du % 50eko deskontua tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan
Tarifen aldi baterako hobaria honako garraiobide hauetan aplikatuko da: trenbideko bost lineak (E1, E2, E3, E4 eta E5), Bilboko metroaren 3. linea, Bilboko eta Gasteizko tranbiak eta Larreinetako funikularra.
2022/06/21 - 20:00
Gasteizko tranbia 2023ko udaberrian iritsiko da Salburuaraino
Linea berria eraikitzeko lanak ekainaren bukaeran hasiko dira Florida kalean, eta iraila aldera amaituko dituzte.
2021/05/08 - 10:29
Aske geratu dira ostiralean Bilbon eta Gasteizen atxilotutako zortzi gazteak
Goizaldean geratu dira libre. Ernai taldeak antolatutako protestetan atxilotu zituzten. Ertzaintzaren "indarkeria eta jarrera oldarkorra" salatu ditu Sortuk.
2021/05/07 - 23:30
Zortzi lagun atxilotu dituzte Ernairen manifestazioetan, Bilbon eta Gasteizen
Gaztediaren egoera larria salatzeko egindako mobilizazioetako batean, Bizkaiko hiriburukoan, zazpi pertsona eraman dituzte atxilo, Justizia Jauregiaren parean izandako istiluengatik.
2021/01/15 - 15:01
Tranbiak 76 urteko gizon bat harrapatu du Gasteizen
Gertaera 13:00ak aldera izan da Katedral Berriaren parean. Zauritua Santiago Ospitalera eraman dute.
2020/12/02 - 17:07
Urtarrilean hasiko dituzte Gasteizko tranbiaren plataforma Salburuara luzatzeko lanak
30 hilabeteko iraupena izango du gehienez proiektuak, eta aurreikusitakoaren arabera 2023rako egongo da martxan. Ibilbide berriak 2,5 kilometro eta bost geltoki izango ditu.
2020/10/29 - 12:04
Nola eragingo diote garraioari EAEko neurri murriztaile berriek?
Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).
2020/06/25 - 17:05
Gasteizko tranbiaren ibilbidea Salburua auzora luzatzeko lanak hasi ditu ETSk
Tarte berriak 2,5 kilometroko luzera du, bost geltoki, 30 hilabeteko egikaritze-epea eta 15,5 milioi euroko aurrekontua.
2020/06/05 - 16:54
HAPOaren aldaketa onartu dute Gasteizko tranbia Salburura luzatzeko
Tranbiaren ibilbidea, oro har, bide-sare gisa kalifikatutako lurzoruetatik igarotzen da, baina tarte batzuetan espazio libreak edo berdeguneak hartzen ditu.
2020/06/05 - 11:16
Euskotrenek ekainaren 8ra aurreratu du tren, metro eta tranbien udako ordutegia
Tren zerbitzua indartuko du uda garaian, hondartzak dituzten kostako herrietara joatea errazteko.
2020/04/14 - 10:45
Hasi dira maskarak banatzen metro, tren, autobus eta tranbia geltokietan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak esan du "gogoragarri gisa" balio dutela "bitarteko eraginkor" gisa baino gehiago, "higienikoak baitira, ez sanitarioak". Geltokietan emango dituzte.
2020/04/03 - 18:34
Topoak eta Gasteizko tranbiak murriztutako zerbitzuak izango dituzte astelehenetik
Topoaren zerbitzua % 38 murriztuko dute, eta Arabako hiriburuko tranbiarena, aldiz, % 50.
2020/03/30 - 22:24
Erkidegoek egokitu egin beharko dute garraio publikoen ordutegia
Jende gutxiago lanean, jende gehiago etxean. Egoera berri honen aurrean, garraio publikoan maiztasunak aldatu egingo dira. Gaur dagoeneko igarri da jende gutxiagok erabili duela.
2020/03/16 - 18:25
Garraio publikoek zerbitzuaren % 100 eskainiko dute berriz
Metro Bilbaok, Euskotrenek, Gasteizko tranbiak, Tuvisak, Dbusek eta Bilbobusek zerbitzuaren %100 berreskuratuko dute.
2020/02/24 - 20:17
Autobus batek tranbiarekin talka egin du Gasteizen
Ezbeharra 13:30 ingurua gertatu da. Ez da inor zauritu, baina zerbitzua ordubete baino gehiagoz etenda egon da.
2020/02/15 - 19:27
Gasteizko tranbiak hiru geltoki berri ditu
Geltoki berriak Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea dira. Lanak aurrera eramateko 14,3 milioi euroko inbertsioa beharrezkoa izan da.
2020/02/15 - 18:24
Ibaiondo eta Unibertsitatea lotzen duen tranbiaren luzapena inauguratu dute Gasteizen
Kilometro eta erdiko luzapena da, eta hiru geltoki berri ditu. Horren parean, gainera, bidegorri bat doa.
2020/02/14 - 15:34
Gasteizko tranbia larunbat honetatik aurrera iritsiko da unibertsitatera
Zerbitzuari hasiera eman ostean, 11:00etatik aurrera, erabiltzaileek tranbia linea guztiak ordaindu gabe hartu ahal izango dituzte.
2020/02/14 - 15:20
Gasteizek larunbatean inauguratuko du hiriko hegoaldera doan tranbiaren linea berria
Unibertsitatearen eta Angulemako geltokiaren artean, 5 minutuko tartea izango da. Tren luze berriak ere estreinatuko dituzte larunbat honetan.