GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko garraio publikoak % 50eko deskontua izango du irailaren 1etik aurrera

Espainiako Gobernuak laguntzen % 30 finantzatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak % 10. Aldundiek eta udalek gainerako % 10a hartu beharko dute beren gain.
Bilboko tranbia. Argazkia: EITB Media.
Bilboko tranbia. Argazkia: EITB Media.

Euskadiko herritarrek % 50eko hobaria jaso ahal izango dute EAEko garraio publikoko sistema guztietan irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Eusko Jaurlaritzak ministerio-laguntzaren diferentziala bere gain hartuko du, eta 11 milioi euro bideratuko ditu deskontu hori % 40ra iristeko.

Espainiako Gobernuak laguntzen % 30 finantzatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak, % 10. Gainerako % 10a aldundien eta udalen esku egongo da.

Ministerioak dirulaguntza banatzeko ezarritako irizpideek eta zenbatekoek ehuneko desberdinak ezartzen dituzte garraio-modalitatearen arabera, hala nola hirikoa, metropolikoa edo hiriartekoa. Kontuan hartuta dirulaguntza batzuk ez direla Ministerioak eskatutako % 30eko hobarira iritsiko, Eusko Jaurlaritzak erabaki du laguntza horren diferentziala estaltzea eta hobaria % 40ra iristea, espainiar laguntzaren zenbatekoa edozein dela ere.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza hau jasotzeko, garraio operadoreek hobariaren gainerako % 10a ordaintzeko konpromisoa hartu behar dute.  

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X