Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi lagun atxilotu dituzte Ernairen manifestazioetan, Bilbon eta Gasteizen

Gaztediaren egoera larria salatzeko egindako mobilizazioetako batean, Bizkaiko hiriburukoan, zazpi pertsona eraman dituzte atxilo, Justizia Jauregiaren parean izandako istiluengatik.
18:00 - 20:00
Ertzaintzak Ernairen hainbat gazte atxilotu ditu manifestazioaren amaieran

Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu ditu Bilbon eta Gasteizen Ernaik antolatu dituen manifestazioetan. Atxiloketetako zazpi Bilbon izan dira, Justizia Jauregiaren parean izandako istiluetan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ernaik gaztediaren egoera larria salatzeko egin ditu gaur manifestazioak, eta Bilbokoan, Justizia Jauregiaren paretik pasatu direnean, liskarrak izan dira protestarien eta ertzainen artean, eta zazpi pertsona eraman dituzte atxilo desordena publikoak egotzita.

Arabako hiriburuan ere manifestazioa egin dute ezker abertzaleko gazteek, eta Eusko Legebiltzarraren ingurura iritsi direnean errepideko eta tranbiako trafikoa eten dute.

Gainera, 19:00ak aldera, kate bat jarri dute alderik alde zirkulazioa gelditzeko, eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du desordena publikoengatik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X