Gasteizko Udala
2022/12/17 - 20:31
Izotz pista eta Gabonetako txirrista ireki dituzte Gasteizen
Larunbat honetatik urtarrilaren 8ra bitarte egongo dira jolasak irekita, 10:00etatik 22:00ak arte.
2022/12/13 - 13:11
Berdintasun ezak gizartean gora egin duela ohartarazi du Caritasek
2022ko balantzea eta datorren urterako erronkak aurkeztu ditu Caritas Gasteizko Elizbarrutiak. Besteak beste, prekarietatearen ondorioz gizartean ezberdintasunak areagotu egin direla nabarmendu du, hainbat eta hainbat pobrezia kasu kronifikatzeraino.
2022/12/05 - 17:18
Hauek izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako Gabonetako argien aldaketak
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Gabonetako argiak, zenbait aspektutan, murriztu egin dira; ordutegian, egutegian, bonbilla kopuruan edota gastuan.
2022/11/25 - 13:50
Berrikuntzak eta haurrentzako eskaintza zabala Gasteizko Gabonetan
Gasteizek gabonetako ekitaldiak azaroaren 26an hasiko ditu argiekin. Desfileak, izotz-pista, txirrista, argiak eta haurrentzako ekintza ugari izango dira 2022ko Gabonetan.
2022/11/17 - 14:05
Tapiaren ustez, ''logikoena'' hondakin arriskutsuak Gardelegira eramatea da
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak azpimarratu du Gasteizko zabortegiak nahikoa edukiera duela eta fibrozementua gelaxka itxietan eramango luketela.
2022/11/17 - 11:57
Urtaran: "Ez dugu aurreikusita Gardelegiko zabortegia handitzea, ezta hondakin arriskutsuak jasotzea ere"
Jaurlaritzak hondakinen kudeaketaren harira atzo aurkeztutako ibilbide orriaren kontura, alkateak azpimarratu du ez dutela Gasteizko zabortegiaren "izaera aldatuko, inondik inora".
2022/11/11 - 21:57
Gasteizko Udala eta Jaurlaritza aurrez aurre, tranbia hirigunetik Zabalganara eramateko proposamena dela eta
Gorka Urtaran alkatearen ustez, Garraio Sailak proposatutako ibilbidea eta kotxe-tokia jartzeko hautatutako lekua ez dira batere egokiak. Hiriaren hego-mendebaldea eta hirigunea lotzeko Jaurlaritzak proposatutako ibilbideak 11 geltoki izango lituzke.
2022/11/05 - 16:30
Pedro Sanchezek babesa eman die Maider Etxebarria eta Cristina Gonzalez hautagaiei
Gehien dutenek gutxiago dutenei lagundu behar dietela berretsi du Gasteizen Pedro Sanchezek Gasteizko eta Arabako hautagai sozialisten aurkezpenean. Eneko Andueza Euskadiko sozialisten buruak EH Bildu eta EAJ kritikatu ditu. Jendearen beharretatik gero eta urrutiago ikusten ditu jeltzaleak.
2022/11/04 - 18:16
EAEko 14 erakundek eta elkartek bide segurtasunaren eta mugikortasun jasangarriaren aldeko ituna sinatu dute
Jaurlaritzak, hiru Aldundiek, Euskadiko hiru hiriburuetako Udalek eta hainbat erakundek, tartean EITB Mediak, 17 konpromiso hartu dituzte trafiko istripuen ondoriozko heriotzarik eta lesio larririk gabeko gizartea izatera iristeko.
2022/11/04 - 14:11
Garbiñe Ruiz, Ana Viñals eta Victor Lasa, Podemos Euskadiren alkategaiak Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Aldundietarako, berriz, Miren Echeveste (Gipuzkoa), Eneritz de Madariaga (Bizkaia) eta David Rodriguez (Araba) izango dira zerrendaburuak, primarioetan hala erabakita.
2022/11/04 - 12:13
Euskadik Bide Segurtasunaren aldeko lehenengo itun sozial eta instituzional handia sinatu du
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du 14 erakunde eta elkartek trafiko-istripuen ondoriozko heriotzarik eta lesio larririk gabeko gizarte bat izatera iristeko konpromisoa.
2022/10/28 - 16:44
Hautagai ez izateko erabakia ''adostutakoa eta partekatua'' dela esan du Gorka Urtaranek
Albistea ezagutu zenetik eman duen lehendabiziko prentsaurrekoan ziklo bat ixteko garaia dela eta alderdiko zerrendaburuak berritzeko unea ere badela esan du.
2022/10/26 - 21:44
Hauek dira 2023ko maiatzeko udal eta foru hauteskundetarako baieztatuta dauden hautagaitzak
Hurrengo hauteskundeak maiatzean izango dira; orduan, herritarrek Udaletako eta Aldundietako euren ordezkariak aukeratuko dituzte. Kontsultatu alderdi bakoitzaren hautagaitzak Hego Euskal Herriko hiriburuetarako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietarako.
2022/10/26 - 13:52
Beatriz Artolazabalek adierazi du ''ohorea'' dela EAJren Gasteizko alkategaia izatea
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak orain arte alkate izan den Gorka Urtaranen figura nabarmendu nahi izan du. "Alkate handia izan da", adierazi du. Gainera, Gasteizko alkategai guztiak emakumeak izatearen garrantzia azpimarratu du.
2022/10/26 - 11:49
Suso (EAJ): "Ez dugu Urtaran baztertu, 48 urte ditu, eta 12 daramatza Gasteizko Udalean"
Buruzagi jeltzalearen hitzetan, joan den astean proposatu zion hautagai izatea Artolazabali, eta horrek "ordu erdian" eman zion baiezkoa. Onartu duenez, Bus Elektriko Inteligentearen (BEI) proiektuak "tentsioa" eragin du hirian, baina baztertu du hori izan denik Urtaran ez proposatzeko zioa.
2022/10/25 - 22:17
Urtaran ez da berriz izango EAJren Gasteizko alkategaia, eta Beatriz Artolazabalek hartuko du haren lekua
Bestalde, Arabako egungo ahaldun nagusia, Ramiro Gonzalez, berriz ere izango da hautagaia karguan jarraitzeko.
2022/10/25 - 13:44
Urtaran: "Niretzat ohorea da alkate izatea, baina ulertzen dut alde batera egiteko unea ere iristea"
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ez du argitu datozen udal hauteskundeetan berriro EAJren hautagaia izango den edo ez. Asteon jakinaraziko ditu Araba Buru Batzarrak Gasteizko Udalerako eta Arabako Aldundirako dituen hautagaien izenak.
2022/10/21 - 09:43
10 urte, Gasteiz Green Capital izan zenetik: mugarriak, erronkak eta proiektu berriak
Aldez aurretik, abiatutako apustu berdea indartu zuen Arabako hiriburuan. Hiriaren eraldaketan sakondu zuen mugarriak.
2022/10/19 - 11:50
Arabako ardoak bereiztearen aldekoa da Urtaran, "kantitatearen aurrean, kalitatea mimatzen dutelako"
Gasteizko alkatearen ustez, "gehiegizkoak" dira Arabako Mahastiak izendapenagatik Errioxako gobernuaren eta Jatorri Izen Kalifikatuaren erreakzioak. Alkategaia izango ote den galdetuta erantzun duenez, "laster EAJren ABBak bere proposamena iragarriko du. Besterik ezin dut esan".
2022/10/19 - 11:39
Gabonetako argiteria murriztuko dute hiriburuetan, energia aurrezteko
Hiriburuetako udal gehienek hainbat neurri hartu dituzte Gabonetako argiteriaren inguruan: egun gutxiagotan, ordu gutxiagoz.