Berdintasun ezak gizartean gora egin duela ohartarazi du Caritasek
Bazterkeria egoeran bizi diren pertsonen kopurua hazten ari da, berdintasun ezak gora egin du gizartean eta pobrezia egoerak kronifikatzen ari dira kasu askotan. Argazki hori azaleratu nahi izan du Caritas Gasteizko Elizbarrutiak urte honetako lehen balantzea egiterakoan. Zehaztu duenez, etxebizitza eskuratzea geroz eta zailagoa da pobrezia egoeran bizi diren pertsonentzat, alokairuaren prezioen gorakadaren ondorioz, eta hori da gizarteratzeko zailtasun nagusietako bat.
Urtea amaitzeko hiru aste baino falta ez diren honetan, 2022ko jardueraren behin behineko balantzea aurkeztu du Caritasek Gasteizen duen taldeak, eta bide batez, datorren urterako lan-lerro nagusiak aurkeztu ditu.
Ohar bidez jakinarazi dutenez, urriaren 31ra arte orotara "23.787 esku-hartze" egin zituen Gasteizko Elizbarutiak, aurreko urtean baino "zertxobait gehiago". Artatutako pertsonen profilari dagokionez, ez da aldatu azken urteotan: migratzaileak eta emakumeak dira, batez ere, Caritasen zerbitzua jasotzen dutenak.
Halaber, etxebizitzarekin lotutako eskariak dira, batez ere, Caritasek kudeatzen dituenak, migratzaileen erregularizazio eskaerekin batera. Oinarrizko elikagaiak eta materiala eskuratzen laguntzea ere Caritasen lehentasunak dira.
Datorren urterako Caritasek Gasteizeko Elizbarrutirako aurkeztu dituen erronken artean, besteak beste, "komunitate laguntzarako programa" eta "landa eremurako prestakuntza" saioak nabarmendu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.