Gastronomia
2018/09/02 - 17:33
Nafarroako ardoaren uzta berria ospatu dute Erriberrin
Erriberriko plaza jendez lepo bete da Nafarroako ardoaren uzta berriaren hasiera ospatzeko. Aurten, 75.000 kilo mahats biltzea espero dute.
2018/08/26 - 17:46
Artzain Eguna ospatu dute Uharte Arakilen
Nafarroako artzain eta gaztagileek euren gaztak plazara atera dituzte, bisitari eta erosleen gozamenerako. Txakur eta ile mozte erakustaldiak ere izan dira.
2018/08/16 - 19:03
Donostiako pintxoak, munduko gastronomia-esperientziarik onena, Lonely Planeten ustez
Bidaia-giden argitaletxeak zerrenda bat egin du; bertan, islatzen du zeintzuk diren esperientzia gastronomikorik nabarmenenak. Azpimarratzen duenez, bertako produktuek garrantzi handia dute.
2018/08/13 - 17:32
Eusko Label produktuen fakturazioa % 7 igo da 2017an
Eusko Label produktuen kontsumoa "positiboa" da, Arabako Patatarena, Baserriko Txerriarena eta Euskal Baserriko Arrautzarena bereziki.
2018/08/11 - 16:09
Donostiako hainbat elkarte gastronomiko negozio bilakatu dira
Zenbait elkartek salatu dutenez, turistei afari bereziak eskaintzen ari omen zaizkie, dirutza kobratzearen truke.
2018/08/06 - 15:47
Joel Robuchon, Michelin izar gehien bildu dituen sukaldaria, zendu da
Nazioarteko sukaldaritza berriaren sortzaileetako bat da askoren ustean, eta jatetxeak ireki zituen Paris, Monako, Hong Kong, Las Vegas eta Bangkoken, besteak beste, 32 izar lortuta.
2018/08/04 - 16:15
Camorrak ekoizturiko produktuak erabiltzeari uko egin dio Pietro Parisik
Napoliko sukaldaritzaren irudia biziki kaltetu omen da mafiak oinarrizko produktuen produkzioa kontrolatu nahi izan duelako.
2018/08/01 - 17:22
Animalia ongizateko ziurtagiria eramango dute Eusko Label produktuek
Zigilu berria irailetik aurrera eramango dute, animaliek elikadura egokiaz gain ongi tratatuak izan direla ziurtatatuko du. Neikerrek egin du protokoloa eta Hazik jarraipena egiten du.
2018/07/27 - 17:07
Mundaka Festival: musika eta gastronomia hiru egunez
Laugarren edizio honetan, !!!, Vintage Trouble, Bunbury, Belako eta Biffy Clyro taldeak arituko dira Bizkaiko udalerriko jaialdian. Tren eta autobus zerbitzu bereziak egongo dira.
2018/07/26 - 17:02
Gastronomia digitalaren berrikuntza laborategia izango da Tabakaleran
Gastronomia digitalaren berrikuntza laborategi berria izango da Donostiako Tabakaleran. Ikerketa laborategi bat eta 4.0 jatetxe aurreratu bat izango du eta datorren urtean izango da martxan.
2018/07/25 - 13:31
Jock Zonfrillo eskoziar sukaldariak irabazi du Basque Culinary World Prize
100.000 euroko sariaren bidez, Zonfrillok Australiako jatorrizko herritarren kultura babesteko egin duen lana aintzat hartu nahi dute.
2018/07/22 - 16:27
20.000 lagun baino gehiago ari dira paellaz gozatzen Aixerrotan
200 kuadrillak hartu dute parte bertako paella-lehiaketan; arratsaldean, 17:00ak aldera, emango dute jakitera nork irabazi duen. Segurtasuna bermatzeko neurriak zorrotzagoak dira aurten.
2018/07/19 - 12:08
Orioko gastronomiaz gozatu dute Elsa Patakyk eta Chris Hemsworthek
Hollywoodeko bi izarrek Orioko Katxiña Upategira egindako bisitaren bideoak eskegi dituzte euren Instagrameko kontuetan.
2018/07/15 - 19:39
Udaleku gastronomikoak Basque Culinaryren Centerren eskutik
Fraisoro nekazaritza eskolan daude sukaldari izan nahi duten gazteak. 15 eta 17 urte bitartean dituzte. Bertako sukaldea eta nazioarteko platerak egiten ikasiko dute, baita abangoardiako sukaldaritza.
2018/06/20 - 17:24
Euskal bi jatetxek jarraitzen dute munduko Top Tenean
Munduko 50 jatetxe onenetan 4 jatetxe euskaldun, baina zapore gazigozoa utzi dute sariek. Mugaritzek iazko 9. postuari eutsi dio, aldiz, behera egin dute Etxebarri, Arzak eta Azurmendik.
2018/06/20 - 12:09
Munduko 50 jatetxerik onenen sari banaketa ekitaldia
Bilbok urteroko 'The World's 50 Best Restaurants' ekitaldia hartu du, munduko 50 jatetxe onenak bereizten dituena.
2018/06/20 - 09:57
Mugaritz jatetxea eta Etxebarri erretegia, munduko 10 onenen artean
Bestalde, Azurmendi eta Arzak 50 onenen artean sartu dira. Modenako (Italia) Osteria Francescana izendatu dute munduko jatetxerik onena.
2018/06/20 - 01:06
Mugaritz jatetxea eta Etxebarri Erretegia, munduko 10 onenen artean
Donostiako jatetxea eta Axpeko (Bizkaia) erretegia bederatzigarren eta hamargarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
2018/06/19 - 22:52
Munduko sukaldaririk onenak Euskalduna Jauregira iristsi dira
Lehenengo hiru postuak aldatu egingo direla diote. Orain arte zerrendaren buruan izan dena, New Yorkeko Eleven Madison Park Jatetxeko sukaldariak dio ez duela espero berriz ere gorenean egotea.
2018/06/16 - 16:23
Kazetari berezitu talde bat, Bizkaian zehar gastronomia ezagutzen
Atzerriko 'influencer' adituek gertutik ezagutu dituzte bertako gastronomia, jakiak eta ohitura zaharrak. Gero, sare sozialetan mundu osora zabalduko dituzte.