Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Label produktuen fakturazioa % 7 igo da 2017an

Eusko Label produktuen kontsumoa "positiboa" da, Arabako Patatarena, Baserriko Txerriarena eta Euskal Baserriko Arrautzarena bereziki.
Tomates Eusko Label. Foto: EiTB
Tomates Eusko Label. Foto: EiTB

HAZI Fundazioak kudeatzen dituen Eusko Label, Euskal Baserria eta Euskal Herriko Kantauriko Kontserbak marka ofizial eta publikoen fakturazioa % 7 hazi da 2017. urtean, 2016ko datuekin alderatuta. Fakturazio osoa 152.437.339,97 eurokoa izan da. Eusko Label produktuen kontsumoa "positiboa" da, horren arduradunen esanetan, Arabako Patatarena, Baserriko Txerriarena eta Euskal Baserriko Arrautzarena bereziki.

Udan Euskadin, Kantabrian eta Galizian izaten ari diren estropadetan Eusko Label produktuak ezagutzera ematen ari dira. Horren inguruan mintzatu dira Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea), Jose Ignacio Atorrasagasti (Euskal Parrillakeko arduraduna) eta Borja Rodrigo (TKEko presidentea), igandean Hondarribian eskaini duten prentsaurrekoan.

Egun, 15 produktuk dute Eusko Label markaren bereizgarri, kalitatearen "K" ikurra. Dena dela, uda bitartean Eusko Label Ligako fun guneetan honako hauek izan ohi dituzte erakusgai: Hegaluzea, Behi-Okelarekin eta Lumagorri Oilasko Haragiarekin egindako hanburgesak, Gernikako Piperrak, Oliba Olio Birjina Estra, Euskal Sagardoa, Arabako, Getariako eta Bizkaiko Txakolina, eta Arabako Errioxako ardo beltza.

Produktu hauek sustatu eta ezagutzera emateko asmoz, ekainaren amaieratik estropadak egiten diren tokietan produktu horiek eskaintzen dizkiete zaleei dastatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X