Gastronomia
2022/05/18 - 13:05
Food 4 Future azokan elikagai enpresen arazoei emandako irtenbideak aukezten dituzte
Barakaldoko BEC elikagaien eta edarien industriako azken teknologia eta berrikuntzen nazioarteko erakusleiho bihurtu da. Food 4 Future azokak 7.000 profesional bildu ditu.
2022/05/17 - 19:05
BECek nekazaritzako elikagaien industriako 7.000 profesional baino gehiago hartuko ditu ostegunera arte
Biltzarreko lehen egunak elikagaien ekoizpen adimenduna ardatz izan du. Bigarren egunean, jasangarritasunari nola heldu ikusiko dute; eta hirugarren eta azken egunean, osasun eta segurtasuna aztertuko dituzte teknologia berriak erabiliz.
2022/05/17 - 16:45
7.000 lagun bilduko dira hiru egunetan BECen, elikaduraren eta teknologiaren azokan
Elikagaiak eta teknologia batzen dira gaur, bihar eta etzi, BECen, Food 4 Future azokan. Bertan, teknologiak gastronomiari eskaintzen dizkion azken berritasunak daude ikusgai.
2022/05/13 - 14:50
Horrelakoa izango da Basque Culinary Centerrek Donostiako Gros auzoan izango duen eraikin berria
Danimarkako BIG arkitektura-estudioak BCCren GOE eraikin berria diseinatuko du Donostian. Eraikuntza-lanak 2023ko martxoan hastea eta 2024ko amaieran amaitzea aurreikusten da.
2022/05/05 - 21:13
'50 Next' zerrendak gastronomiaren etorkizuna ezagutaraziko du ekainean Bilbon
'50 Next' zerrendaren bigarren edizioak sektorearen etorkizuna gorpuzten duen gazte sorta iragarriko du ekainaren 24an.
2022/05/01 - 15:23
Naiara Agirre: “Txokolatea artearekin janzten dugu Txokosfera Leitzan”
Pandemia garaian eman zion forma Txokosfera proiektuari Naiara Agirrek. Jaioterrian ireki du Txokosfera. Txokolatea egiten du bertan Naiarak, eta gainera, esfera formako txokolate puskak ere saltzen ditu. Unai Ruiz margolariak, berriz, kanpotik margotzen ditu esferak.
2022/04/30 - 22:57
Union Artesanak 150. urteurrena ospatu du Donostian
Gaur, pandemia garaian egin ezin izan zuten danborrada egin du Union Artesanak Donostian. Izan ere, duela bi urte egindako 150. urtemuga ospatzen ari dira. Horretarako, Irungo buru-handiak izan dute lagun.
2022/04/28 - 16:41
Union Artesanak kalera aterako ditu danborrak larunbatean, 150. urteurrena igaro eta bi urtera
Donostiako elkarte zaharrena da. Beti Alde Xaharrean kokatua eta Donostiako historiari estuki lotua egon da. Pandemiaren amesgaiztoa pasata, larunbatean arratsaldeko 05:30ean Alde Zaharra girotuko dute hiru bat orduz.
2022/04/27 - 23:21
Jatetxeetan alkoholik gabeko dieta mediterraneoa sustatzeko gomendioa eman du Osasun Ministerioak
Aholku sorta bat ematen duela errepikatzeko ohar bat igorri behar izan du Ministerioak. "Ez dira debekuak, beraz, gezurra da eguneko menuetatik ardoa edo garagardoa debekatuko dituztela", azpimarratu du.
2022/04/27 - 22:33
Joseba Arguiñanok errezetaz osatutako liburua aurkeztu du
Joseba Argiñanok, etxe honetako lankideak, bere lehen liburua kaleratu du. Guztira 92 errezeta dira, eta etxeko eta mundu zabaleko sukaldaritza uztartu ditu liburuan.
2022/04/20 - 18:53
BECek nekazaritzako elikagaien industriako 7.000 profesional baino gehiago hartuko ditu maiatzaren 17tik 19ra
"The Foodtech Revolution" lelopean, bigarren edizioak 283 erakusketari hartuko ditu, eta nazioarteko 386 adituk Food 4 Future World Summiten hartuko dute parte.
2022/04/14 - 16:55
Bilbao Basque Fest jaialdia martxan da, pandemia dela eta bi urtez etenda egon ondoren
Bart hasi zen Euskal Kulturaren Jaialdia eta goizean euskal gastronomiari eta turismoari eskainitako karpa ireki dute Bilboko Areatzan.
2022/04/02 - 00:26
Kanpezuko Arrea! jatetxeak arrakasta lortu du antzinako eta egungo gastronomiak bere erara uztartuz
Edorta Lamo sukaldariak bultzatutako proiektua tokiko gastronomia tradizionalaren eta XXI. mendeko sukaldearen arteko fusioan oinarritzen da, eta arrakasta handia lortzen ari da.
2022/03/22 - 17:15
200 ekitalditik gora eskainiko ditu Bilbao Basque Fest jaialdiak Aste Santuan
Apirilaren 13tik 17ra, herri kirolak, zinema, gastronomia eta musika ekitaldiak izango dira Bilboko Udalak egokitutako 30 lekutan, festibalaren zortzigarren edizio honetan.
2022/03/17 - 20:01
Etxeko sukaldean aritzen ez direnentzat sukaldari zerbitzu komunitarioa jarri dute Donostiako Herrera auzoan
Auzotarrek sukaldariak kontratatu dituzte eguneroko otorduak presta diezazkieten. Inguruko baratze, denda eta lonjako elikagaiak erosi eta jubilatuen elkartean prestatu eta banatzen dituzte. Donostiako Herrera auzoan martxan jarri dituen ekimenak 160 bat bazkide ditu jada
2022/03/01 - 09:33
Orioko Katxiña Upategiak eta Kanpezuko Arrea! jatetxeak bigarren Repsol Eguzkia saria jaso dute
Repsol Gidaren saria jaso dute, halaber, Gipuzkoako Ama eta Narru jatetxeek, Bizkaiko Gotzonek, Jauregibarriak, La despensa de Etxanobek eta Remenetxek eta Arabako Keak.
2022/03/01 - 00:03
Kofradia-Itsas etxeari eman diote aurtengo Repsol Eguzki Jasangarria saria
Arrea! jatetxeak, Katxina upategiak eta La Bibliotecak bina eguzki irabazi dituzte eta 8 euskal jatetxek eguzki bana. Kofradia-Itsas etxeari eman diote aurtengo Repsol Eguzki Jasangarria saria
2022/02/14 - 15:39
Donostiako Kofradia jatetxeak jasoko du Repsol Gidaren eguzki jasangarria saria
Donostiako Victoria Eugenia antzokian otsailaren 28an egingo den Repsol Gidaren Eguzki Sarien Galak Gipuzkoako portuan kokatuta dagoen jatetxeari emango dio Jasangarritasunaren Eguzkia.
2022/02/02 - 21:34
Rafa Gorrotxategi tolosar gozogileak 'Txokolate' liburua aurkeztu du
Rafa Gorrotxategi tolosar gozogileak 'Txokolate' liburua aurkeztu du. Txokolatearen eta euskal txokolategileen historiari buruzko ikerketa sakona egin du. Eta liburuan ikerketaz gain, sukaldari onenen hamabi errezeta bildu ditu.
2022/01/28 - 12:57
Zaporeen bidez bidaiatu dugu Ines Azpiazurekin
Japoniara eta Turkiara eraman gaitu Ines Azpiazuk bere kultur-proposamenekin.