Gazteak
2024/09/12 - 20:49
''Gazte askok diote ez diela merezi lan egiteak''
Iñigo Juez Euskadiko Enpresari Gazteen Federazioko (Ajebask) presidentea haserre eta kezkatuta agertu da, azken bi urteetan gero eta gehiago baitira "lan egiteak ez diela merezi" dioten gazteak. "Esku hartzeko unea da", adierazi du.
2024/09/12 - 09:44
Albiste izango dira: Hilketa matxista Bilbon, interes tasen jaitsiera, eta fronte hotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 08:01
''Teknologia nerabeen garapenerako tresna ere izan daiteke''
Seme-alabak mugikorren erabilera arduratsuan heztea eta ikasten ari diren bitartean laguntzea da gako garrantzitsuenetako bat, Unicefen Haurren Hezkuntza eta Eskubide Digitalen arduradun Nacho Guadixen hitzetan.
2024/09/11 - 08:00
10 nerabetik 8k ez dute inolako araurik eta mugarik mugikorraren erabileran
Heren batek interneten eta sare sozialen kontrolik gabeko erabilera egiten du, eta gurasoen % 26k aitortzen dute ez dutela sareko segurtasunari buruzko ezagutzarik.
2024/09/11 - 08:00
11 urte, mugikorra eskuratzeko batez besteko adina
Nerabezaroan, 14 eta 15 urterekin, ia gazte guztiek dute Interneterako sarbidea duen telefono mugikor propioa.
2024/09/11 - 08:00
Mugikorra eta sare sozialak dira nerabeen aisialdiaren erdigunea
Gure haur eta nerabeek egiten duten telefono mugikorren eta interneten erabilerak guraso asko kezkatzen ditu. ETB-2n “Generación Click” saioa estreinatzear dela, gaiari buruzko azken datuak aztertu ditugu EITB Datan.
2024/09/03 - 10:26
Osasun Sailak papilomaren aurkako txertoa emango die 12 eta 25 urte arteko pertsonei
Aldaketak egin ditu sexu-bidezko gaixotasunen transmisioari aurre egiteko protokoloan eta, aurrerantzean, txerto bakarra emango die, eta 12 urtekoen kasuan eskola-eremuan ezarriko da, aurtengo ikasturtean.
2024/08/31 - 23:11
20 urteko gazte bat larri zauritu da patinetean zihoala auto batek harrapatuta, Uharten
17:00ak baino lehentxeago izan da istripua, Ugarrandia etorbideko 11. zenbakiaren parean. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2024/08/30 - 12:05
6.500 gaztek baino gehiagok eskatu dute Jaurlaritzaren emantzipaziorako laguntza lehen sei hilabeteotan
Lau eskatzaileetako ia hiruk alokairuaren aldeko hautua egin du gurasoen etxea uzteko orduan. Gehienez bi urtez, hilean 300 euro ordaintzean datza Emantzipa laguntza.
2024/08/24 - 15:42
"Getariako jaietan dena eman genuen Delirium taldearen kontzertuan, asko gustatzen baitzaigu"
Abuztuan, Getarian kontzertua eman zuen Delirium taldeak, eta lehen lerroan izan ziren herriko gazte batzuk. Musikariak harritu egin ziren hain jarraitzaile gazteak dituztela jakinda. Xanet, Amets, Asier, Anartz eta Gorkak kontatu dute zergatik gustatzen zaien Delirium.
2024/08/16 - 14:34
Bilboko gotzainaren adierazpenak ''transfoboak'' eta ''arriskutsuak'' direla salatu du Iratxe Uriartek
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente den Iratxe Uriarteren arabera, adierazpen horiek arriskutsuak dira Europa mailan ultraeskuinak daukan zamagatik eta trans pertsonak Elizatik kanpo uzten dituelako.
2024/08/12 - 19:51
Lan egiten ari diren hamar gaztetik zazpik gurasoekin bizitzen jarraitzen dute Espainiako Estatuan
Azken datuen arabera, familia-etxea uzten duten batez besteko adina 30,4 urtera igo da. Nafarroa emantzipazioa igotzen ez den erkidegoen artean dago.
2024/08/12 - 14:31
Donostiako pirata gazteak buru-belarri ibili dira euren ontziak eraikitzen
Era guztietako materialaz eta tresnaz baliatu dira euren baltsak egiteko. Aste Nagusiko piraten abordatzea 17:00etatik aurrera izango da portuan.
2024/08/11 - 19:07
Estatu osotik etorritako 15.000 pertsona biltzen dira urtero Zuhatzako aterpetxean
Udaleku eta eskola bidaia askoren helmuga da Zuhatzako uhartea, 1983. urtean aterpea ireki zutenetik. Txikitan udalekuetan egondako asko begirale gisa itzultzen dira orain. Gazteen esperientzia ahaztezina izaten da, baina egonaldiak gero eta laburragoak dira.
2024/07/19 - 13:47
Zestoako Gaztetxea husteko agindua bertan behera geratu da
Zestoako Gaztetxea gaur, uztailak 19, hustekoak ziren, 08:00etan. Ordubete lehenago, ehunka gazte bildu dira herriko plazan, eta 09:30ean jakin dute bertan behera geratu dela husteko agindua.
2024/07/18 - 19:04
30 urtetik beherako gazteen okupazio-tasa azken 14 urteetako altuena izan da
Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 46,5 lanean aritu da 2024ko bigarren hiruhilekoan, 2010ekoekin alderatuta, 2,1 puntu gehiago.
2024/07/14 - 15:49
Bi gazte zauritu dira eta beste lau ikerketapean daude Bilbon izandako liskar batengatik
Albia lorategien inguruetan izan da borroka, eta bertan parte hartu duten gazteetako bi zauritu omen dira.
2024/07/11 - 16:56
Ashraf eta Alae, Batzen elkarteari esker Goierrin lanean diharduten gazte marokoarrak
Bi gazte marokoarrak Donostian adingabeen zentroan ezagutu zuten elkar, eta, orain, Zegamako lantegi batean ari dira lanean. Batzen elkarteari esker egin duten ibilbide profesionalaz eskertuta daude, beste askok eta askok ez dutelako ez aukerarik ezta itxaropenik ere.
2024/07/06 - 19:06
Lau lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Ortuellan, arma zuriekin eta harriekin borroka egiteagatik
Bañales auzoan gertatu da istilua, ostiral arratsaldean. Ertzainak bertaratutakoan, lau lagun topatu dituzte zaurituta. Atxilotuetako bi Gurutzetako erietxera eraman behar izan dute.