49.233 ikaslek hasi dituzte Lanbide Heziketako ikasketak Euskadin ikasturte berrian, eta 64.105 plaza daude
Gaur hasi dute ikasturtea Lanbide Heziketako ikastetxeek Euskadin. Guztira 49.233 ikasle eta 64.105 plaza daude ikasturte honetan, iaz baino 5.780 gehiago. Matrikula egiteko epea zabalik dago oraindik.
5.780 plaza horietatik gehienak Goi Mailako zikloetakoak dira, eta % 70 sare publikokoak, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Leioako Ostalaritza Eskola bisitatu dute gaur, "eraldaketa teknologikoaren" eredu delako. Zentro horretako zuzendari Ibon Andraka izan dute lagun bisitan, eta Pradalesek iragarri du Lanbide Heziketa mota berri bat jarri dutela martxan, talde zaurgarrienei zuzendutakoa, egoera ezberdinetara egokitutako ikasketa bideekin. Berritasunen artean, halaber, C Graduak aurkeztu dituzte.
Teknologiak ekarriko dituen eta esparru guztietan eragina izango duten aldaketa handien jakitun, Pradalesek aurreratu du Lanbide Heziketak paper garrantzitsua beteko duela eraldaketa horretan.
49.233 matrikula horietatik 7.180 Arabakoak dira, 23.328 Bizkaikoak eta 18.725 Gipuzkoakoak. Bestalde, zentro publikoetako matrikulazioak % 6 igo dira % 57,4raino, eta D eredukoek % 3 egin dute gora. Sare publikoa soilik kontuan hartuta, D ereduko matrikulazioak % 19,75 hazi dira; % 11,50, itunpeko ikastetxeetan.
Sektoreka sailkatuta, ikasleen % 41,12k industria sektoreko ikasketak hautatu dituzte; % 56,28k zerbitzuak alorrarekin lotutakoak, eta % 2,5ek nekazaritza eta arrantza ardatz dutenak. Sektore teknologikoan matrikulatutakoen artean, % 30,5 emakumeak dira, eta zientzia arloko ikasketetan % 78,2 dira.
Gaur eman dituzten datuen arabera, Euskadin Lanbide Heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleen % 90ek lana lortzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an, Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.
Nafarroako Gobernuak nekazaritza lanak mugatu ditu lehorreko lurretan gaurtik, sute arriskuagatik
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, nekazaritza eta basogintza lanak 06:00etatik 11:00etara baino ezingo dira egin.
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak zauritu zuen gizon bat hil da
Astelehenean eraman zuten ospitalera, Udaltzaingoak indarrez menderatu eta gero, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta kanpoko 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero dute
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri bereziak hartuko ditu, trafikoa hobeto kudeatu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.