Gazteak
2024/12/04 - 14:33
Aurresalmenta, bonuak, datak, kontzertuak... BBK Live 2025 ez galtzeko gakoak
Uztailaren 10ean, 11n eta 12an Bilboko Kobetamendin izango den jaialdiak hasierako kartela aurkeztu du. Joateko asmoa baduzu, sarrerak abenduaren 5etik izango dira salgai. Ikusi, hemen, zeintzuk diren bonu motak eta salmenta datak.
2024/12/04 - 11:34
Euskadiko gazteen enplegu-tasa altuena da 2012tik, eta langabezia maila minimo historikoetara jaitsi da
Gazteen Euskal Behatokiaren txosten batek agerian utzi du badagoela genero-arrakala enpleguan eta segurtasunean; hezkuntza-maila altua dela eta euskara gero eta gehiago erabiltzen dela. Hala ere, hainbat arazo kezgarri atzeman dituzte, besteak beste, emakumeen lan prekarietatea eta suizidio-tasa.
2024/12/04 - 11:11
Alokairuaren garestitzeak Etxebiden izena emanda daudenen kopurua % 46 igoarazi du urte eta erdian
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako azterketa baten arabera, 26.000 pertsona gehiagok eman dute izena zerbitzuan 2023ko urtarrilaren eta 2024ko ekainaren artean. Jaurlaritzaren arabera, "ezohiko" hazkunde horrek Euskadiko etxebizitza merkatuaren tenkatzeari erantzuten dio.
2024/11/28 - 15:38
Australiak debekatu egingo die sare sozialetara sarbidea 16 urtetik beherakoei
Hori egiten duen lehendabiziko herrialdea izango da. Plataformen ardura izango da neurria betearaztea, eta hori egin ezean, zigorrei aurre egin beharko diete.
2024/11/27 - 14:18
Hego Euskal Herriko gazteen ia erdiak ez dira zoriontsu, eta % 59k pentsamendu suizidak izan dituzte inoiz
Gurea Geroa atari digitalak 3.700 gazte pasatxori osasun mentalaren gaineko inkesta egin die. Emaitzen arabera, itaundutakoen erdiek baino gehiagok antsiolitikoak hartzeko beharra sentitu dute, eta kontsumitu dituztenen artean 10etik 2k medikuak agindu barik hartu dituzte.
2024/11/27 - 14:06
Gazteen erdiek baino gehiagok pentsamendu suizidak izan dituzte
Datu kezkagarriak azaleratu ditu Gurea Geroa plataforma digitalak Hego Euskal Herriko gazteen artean egindako inkestak. % 55ek diote antsiolitikoak hartzeko beharra izan dutela.
2024/11/27 - 08:37
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Bengoetxea EHUko errektore berria eta su-etena Libanon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/25 - 18:20
Donostiako etxebizitzen prezioak goia jo du: 5.613 euro, metro karratuko
Horrek esan nahi du salneurria % 1 igo dela aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 4,6 urte batetik bestera. Gipuzkoan ere metro koadroko prezioak gora egin du, baina gutxiago, % 0,5 uztailetik irailera.
2024/11/25 - 10:52
15 urteko neskato bat hil dute labankadaz Orihuelan
17 urteko gizonezko bat, biktimaren bikotekide ohia, atxilotu dute hilketarekin zerikusia duelakoan. Hala, eta kasua ikerketapean duten arren, badirudi hilketa matxista izan dela. Antza, neskak harremana hautsi zuen duela egun batzuk.
2024/11/25 - 07:00
Negazionismo matxistarekin kritiko, neska zein mutil gazteak
Jarrera ukatzaileen aurrean, egunerokoan jasaten dituzten eraso matxistak kontatu dizkigute hainbat neska gaztek. Mutilekin ere izan gara, eta kideek pairatutako matxismoa ikusi ikusten dute.
2024/11/25 - 07:00
Zergatik indartu dira jarrera ukatzaileak gizon gazteen artean?
Barakaldoko Argitan elkarte feministak ia 30 urte daramatza emakumeak artatzen eta indarkeria matxistari aurre egiten. Haiengana jo dugu negazionismo matxistaren nondik norakoak argitzeko. Zergatik zabaldu da hainbeste? Nola egin aurre?
2024/11/20 - 18:30
EAEk ez ditu emakumeen eta atzerritarren parte hartzea eta gaitasunak aprobetxatzen, txosten baten arabera
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deusto Fundazioa) Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena aurkeztu du, Gasteizko Artium Museoan. Ikerlanak lehiakortasun inklusiboa sustatzeko beharra nabarmentzen du, ongizatea sortzeko.
2024/11/11 - 19:58
EHUko errektoreordeak kargua utzi du, Joxerramon Bengoetxea errektoregaia iraintzeagatik
Bengoetxeak irainak salatu ditu, baita hauteskundeetan "garbitasun falta" ere. Eva Ferreira errektore eta hautagaiak bere kolaboratzailearekin "desengainu handia" hartu duela adierazi du.
2024/10/28 - 09:59
Bilbon urriaren 14tik desagertutako 23 urteko emakume baten bila ari dira
Senitartekoek salaketa aurkeztu zuten duela 15 egun. Desagertu zenean, praka bakeroak, beix koloreko jertsea eta zapatila urdinak zeramatzan.
2024/10/22 - 21:43
Haur eta gazte abesbatzak galtzen ari dira
Eusko Jaurlaritza eta Abesbatzen Federazioa lanean hasi dira konponbide bat bilatzen saiatzeko
2024/10/16 - 19:21
EHUk unibertsitatera sartzeko probaren lehen ereduak argitaratu ditu ikasleak mobilizatu ondoren
Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak adierazi duenez, unibertsitatera sartzeko proba berriak (selektibitate zaharra) zalantzak sortzen ditu, eta funtsezkoa da informazio "argia eta fidagarria" izatea.
2024/10/14 - 14:20
Gazteek etxeak alokatu ditzaten 200 milioi euroko dirulaguntzak iragarri ditu Sanchezek.
Prisak antolatutako 'World in Progress' jardunaldian egin du iragarpena Espainiako Gobernuko presidenteak. Gainera, "turisten eta aldi baterako ostatuetako kontratuetan iruzurra ekiditeko" araudia ere martxan jarriko dela jakinarazi du.
2024/10/12 - 11:58
Europako Eskualdeen Komiteak Trapezistak programa nabarmendu du arrakasta-eredu gisa
Familiaren laguntzarik jasotzen ez duten gazteei gizarteratzen eta helduarora igarotzen laguntzea helburu duen programa hori 10 onenen artean dago aldaketa demografikoaren atalean.
2024/10/11 - 11:49
Hego Euskal Herriko ikasleek mobilizazioak deitu dituzte gaurko selektibitate eredu berriaren aurka
Greba egun honetan, Ikasleen Sindikatuak eta Ikasle Abertzaleakek manifestazioak egin dituzte Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen, 12:00etatik aurrera.
2024/10/08 - 15:21
10 nerabetik 4k buruko osasun arazo bat izan dute edo izan dutela uste dute azken urtean
% 32,3k uste du sakelako telefonoa edo Internet gehiegi erabiltzeak kalte egiten diola osasun mentalari, UNICEFek egindako ikerketa baten arabera.