Gaztelugatxe
2021/01/07 - 22:12
Gaztelugatxerako sarbidea itxi dute lur-jausi baten ondorioz
Bidera erori den lurrak 20 metro inguru ditu, eta luiziaren goiko aldean 50 metroko pitzadura sakona antzeman dute teknikariek.
2021/01/07 - 20:37
Gaztelugatxeko sarbidea itxi dute lur-jausi baten ondorioz
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko sarbideak itxi ditu ostegun honetan, luizi "handi" baten ondorioz.
2020/11/30 - 23:48
Suhiltzaileek berehala itzali dute Gaztelugatxeko ermita inguruan piztu den sutea
Sutea piztu da Gaztelugatxeko ermitaren inguruan. Antza denez, baten batek su bat piztu, eta errautsak zabaldu ditu, txingarrak ondo amatatu barik.
2020/07/27 - 12:47
Martxan da Gaztelugatxe Kultur Ondasun izendatzeko prozesua
Babes-proposamenak bere balio historiko-arkitektonikoak eta paisajistikoak nabarmentzen ditu, eta azpimarratu egiten du arkitekturaren eta naturaren artean dagoen sinbiosia.
2020/07/01 - 10:56
Gaztelugatxerako bisitak gaur hasiko dira berriz, 960 pertsonako mugarekin
Gainera, norabide bakarreko ibilbidea izango dute, Urizarretatik sartu eta Ermutik irteteko.
2020/06/30 - 19:37
Euskadiko lau hondartzari bandera beltzak eman dizkie Ekologistak Martxan taldeak
Ekologistak Martxan taldeak aurkeztutako "Bandera Beltzen" txostenean Espainian emandako 48 banderetatik lau Euskadin eman ditu: Plentzian, Gaztelugatxen, Pasa-Donibanen eta Santa Clara Uhartean.
2020/06/24 - 16:53
Gaztelugatxen ez da aurten mezarik izan San Joan egunez
Bermeoko frantziskotarren elizan bedeinkatu dituzte eskapularioak aurtengo San Joan egunez, eta ez Gaztelugatxen.
2020/06/09 - 21:46
Gaztelugatxen ekainaren 24an egitekoa zen San Joan eguneko ospakizuna, bertan behera
Gaztelugatxe itxita dago, kutsadurak saihesteko, COVID-19aren pandemiagatik.
2020/06/02 - 11:44
Gaztelugatxek 3000 bisitari baino gutxiago hartuko ditu egunero
Gaztelugatxen sarbideak kontrolatzeko neurriak hartzea erabaki zuen Aldundiak azken urteetan izandako bisitari kopuruaren gorakada nabarmena izan ondoren.
2020/02/26 - 19:06
Bizkaibusek Gaztelugatxerako zerbitzua biderkatuko du Aste Santuan eta jai egunetan
A3524 lineako autobusak ordu erdiro aterako dira Bermeo eta Bakiotik, 09:00etatik 20:00 arte.
2020/02/17 - 18:32
Gaztelugatxeko igoera, 360º-tan
Gaztelugatxeko tontorreraino dagoen ibilbidearen bideo polit hau egin du Pablo Mejiasek.
2020/02/07 - 15:42
3.024 lagun gehienez sartu ahal izango dira egunero Gaztelugatxera, erreserbatuta
Martxoaren 14tik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak mugatuta izango du Gaztelugatxera sartu ahal izango diren lagunen kopurua; gainera, ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea.
2020/01/13 - 20:27
Gaztelugatxen egingo den aparkalekua 'mesedegarria' dela uste du Bizkaiko Aldundiak
Gaztelugatxeko aparkalekuaren ingurumen ebaluaziorako txostenak ondorioztatu du ez direla "ondorio kaltegarriak" ematen, eta, beraz, "mesedegarria" dela, Bizkaiko Aldundiaren arabera.
2019/12/30 - 21:36
Bermeotarrek Gaztelugatxen agurtu dute urtea
Gaztelugatxen gaur urteko azken meza eman dute eta ohitura den legez, 500 bat bermeotarrek ermita bete dute.
2019/12/28 - 19:04
SOS Gaztelugatxe plataformak 'masifikazioaz' ohartarazi du
Toki turistikoaren inguruan herritarrekin batera eztabaida ireki bat izatea eskatu die plataformak "eragile inplikatuei".
2019/11/26 - 18:45
Bizkaiko Aldundiak 2,7 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxeko sarbidean
Bizkaiko Foru Aldundiak BI-3101ko bidegurutzea, Urizarreta eta Ermu aldeko aparkalekuak eta Bermeo-Matxitxako oinezkoen pasealekua eraberritu nahi ditu.
2019/10/27 - 13:59
Gaztelugatxeko hormetatik eta lurzorutik harriak eramaten ari direla ohartarazi dute
Oraingoz asko ez dira, baina baseliza zaintzen duen batzordeko kideak arduratuta daude.
2019/10/25 - 22:45
Euskal Herria argiztatuta, Kataluniari eta Altsasuri elkartasuna adierazteko
Gaztelugatxe, Anboto, Txindoki, Karakate eta Deba argiztatu dituzte gaur gauean, Altsasuko gazteei eta Kataluniako politikari presoei elkartasuna adierazteko.
2019/07/31 - 15:03
Aldundiak hesi berri bat ipini du Gaztelugatxera autoarekin ez sartzeko
Ipini berri dutena orain arte egon dena baino 100 metro gorako ipini dute, eta helburua larrialdietako ibilgailuak errazago sartzea da.
2019/05/30 - 10:26
Zaurituta zegoen pertsona baten erreskate ikusgarria, Gaztelugatxen
Ertzaintzaren helikopteroak Gaztelugatxen eroriko baten ondorioz zaurituta zegoen pertsona bat erreskatatu zuen atzo. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauritua (Irudiak: @UvrErtzaintza).