Guda Sirian
2019/03/23 - 10:15
EIren azken gotorlekua desegin dutela iragarri dute Siriako Indar Demokratikoek
Kurduen eta arabiarren arteko aliantza armatuak iragarri duenez, Al Baghuz konkistatuta, talde jihadistaren "kalifa-herria" erabat ezabatu dute.
2019/03/22 - 19:09
Trumpek zergatik egiten dio entzungor nazioarteari Golanen auzian?
Nazioarteko komunitateak ez dio Israeli ematen lurralde horren jabetza. Israelek bere egin zuen aldebakarrez 1981ean, nazioartearen aitortzarik gabe.
2019/03/21 - 22:03
Golan Israel dela aitortzeko prest agertu da Trump
Golango gainak Israel, Siria, Libano eta Jordania arteko mugan daude. Zonalde hori Israelgo Armadaren esku dago, 1967an okupatu zuenetik.
2019/03/17 - 20:04
Siriako gerra hasi zenetik 8 urte betetzen direnean, armak ez dira oraindik isildu
Basar al Asaden garaipen militarrak garbia dirudi, baina gerra ondorengo egoerak erantzun gabeko galderak utzi ditu.
2019/03/11 - 07:45
Siriako Indar Demokratikoak Baghuz guztiz kontrolatzeko operazioa berrabiatu du
Erasoari berrekin aurretik, ehunka zibil atera dira hiritik, jihadisten senideak gehienak.
2019/03/01 - 20:31
Estatu Islamikoaren azken gotorlekuaren aurkako erasoa hasi dute Sirian
Azken egunetan milaka zibil, horien artean jihadisten senideak diren emakumeak eta haurrak zein Estatu Islamikoak bahitutako pertsonak, Baguzetik atera dituzte.
2019/02/23 - 14:50
Estatu Islamikoaren aurkako behin betiko garaipena gero eta gertuago dago
Indar kurduek erasoaldia gelditu dute zibil guztiak ebakuatu arte. 3.000 baino gehiago irten dira aste honetan, baina oraindik milaka zibil daude Estatu Islamikoak Sirian duen azken gotorlekuan.
2019/02/18 - 09:32
Europar jihadisten itzulera
Euren herrialdean jaiotako jihadisten ardura har dezatela eskatu die Trumpek herrialde europarrei.
2019/02/17 - 14:26
Trumpek Estatu Islamikoko 800 atxiloturen ardura hartzeko eskatu die aliatuei
“Horren aurrean geratzen den alternatiba ez da batere ona, aske uztera behartuta egon baiginateke…”, adierazi du agintariak Twitterren.
2019/02/11 - 08:52
ISISek giza ezkutu gisa erabiltzen zituen zibilak askatu dituzte Sirian
SDF Siriako Indar Demokratikoak hainbat zibil askatu ditu Baghuz hirian, Estatu Islamikoak Siria ekialdean duen azken gotorlekuetako batean.
2019/01/21 - 09:39
Gutxienez 11 pertsona hil dira Israelek Sirian egindako erasoetan
Israelgo agintariek esan dutenez, Iranek Sirian dituen baliabide militarrak izan dituzte helburu nagusi, besteak beste, arma biltegiak eta Iraneko postu militarrak.
2019/01/11 - 21:39
Amerikako Estatu Batuak hasi da tropak Siriatik ateratzen
Estatu Batuek utzi behar duten hutsuneak kezka piztu du bere aliatu kurduen artean. Kurduak Turkiako erasoaldiaren beldur dira eta horregatik, kurduak Damasko eta Errusiarekin negoziatzen hasi dira.
2018/12/24 - 11:29
Pentagonoak formalki hasi du tropak Siriatik ateratzeko prozesua
Orain arte, guztira, 2.000 soldadu izan ditu Sirian AEBk, Estatu Islamikoari (EI) aurre egiteko.
2018/12/20 - 15:33
AEBko soldaduak hasi dira Siriatik erretiratzen
Estatu Batuak beren soldaduak Siriatik ateratzen hasi dira, atzo Donald Trumpek iragarri bezala. Hala ere, Pentagonoko indarrek Iraken jarraituko dute.
2018/11/25 - 15:00
Arma kimikoen mamua berriro zabaldu da Sirian
Alepoko 3 auzori kloro gasaz erasotzea leporatu diote Siriako Gobernuak eta Errusiak oposizioari.
2018/11/17 - 15:34
Damaskoko Yarmouk herria, borroka amaitu eta sei hilabetera
Armak isildu dira Damaskon, baina txikizioa erabatekoa da, eta bizilagunak ezin dira itzuli Estatu Islamikoaren esku zegoen Yarmouk herrira, hildakoak ehorztera ez bada.
2018/09/18 - 12:50
Siria: Idlibeko gudua, atzeratuta
Errusia eta Turkiako presidenteek, Putinek eta Erdoganek akordioa adostu dute, Turkiarekin muga egiten duen Idlib eskualdean, oraingoz, gudurik ez egoteko.
2018/09/17 - 21:27
Siriako Idleb probintzian gune desmilitarizatua eraikiko dute Errusiak eta Turkiak
Errusiako Gobernuaren esanetan, akordio horri esker ez da lurralde horren kontrako eraso militarrik izango. Siriako oposizioaren azken gotorlekua da Idleb.
2018/09/16 - 00:41
Siriako aire erasoen aurkako defentsak Israelen misilak gelditu ditu
SANA albiste-agentzia ofizialak jakitera eman duenez, misilek Damascoko nazioarteko aireportua zuten jomugan.
2018/09/09 - 22:30
Errusiak eta Siriak bonbardaketei ekin diete berriro Idleben eta Haman
Hiru milioi pertsona inguru daude Idleben, eta muturreko taldeek, tartean Al-Qaidaren oinordekoek, bertan jarduten dute.