AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentagonoak formalki hasi du tropak Siriatik ateratzeko prozesua

Orain arte, guztira, 2.000 soldadu izan ditu Sirian AEBk, Estatu Islamikoari (EI) aurre egiteko.
Tropa estatubatuarrak, Sirian
Tropa estatubatuarrak, Sirian. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Pentagonoak formalki hasi du tropa estatubatuarrak Siriatik ateratzeko prozesua. Han, 2.000 soldadu ditu AEBk, Estatu Islamikoari (EI) aurre egiteko.

"Dagoeneko sinatu dute agindua", esan du Pentagonoko bozeramaile batek. Halere, ez du militarrak handik noiz aterako dituen zehaztu.

CNNren arabera, James Mattis jenerala izan da agindua sinatu duena. Mattis Defentsa idazkaria da gaur egun, baina urte bukaeran kargua utziko du.

Hain zuzen ere, ostegunean iragarri zuen Gobernutik ateratzeko asmoa zeukala, Donald Trump AEBko presidenteak Estatu Islamikoak Sirian izandako "porrota" aldarrikatu eta soldadu estatubatuarren atzera-egitea iragarri ostean.

Aipatu koalizioa, orain arte, Siria Indar Demokratikoekin egon da lanean. Horregatik, Washingtonen atzera-egiteak ekarriko dituen ondorioen beldur da soldadu kurduak buru dituen aliantza, "Estatu Islamikoaren susperraldia" ekar lezakeela uste duelako.

Gainera, Mattisen erabakiaren ondotik, Brett McGurk EIren aurkako koalizioaren bidali bereziaren dimisioa iritsi zen, Siriatik irtetearen kontra zegoelako.

Hartara, Mattis eta McGurk kezkatuta azaldu dira Sirian dituen aliatuekin Washingtonek izan duen jarrera ikusita.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X