Siria: Idlibeko gudua, atzeratuta
Bilera luze baten ondoren, Errusiako eta Turkiako agintariek erreboltarien esku dagoen Idlib eskualdea, oraingoz, ez erasotzea erabaki dute. Giza hondamendia saihestearren hartu dute erabaki hori, milaka zibil daudelako han.
Errusia eta Turkiako presidenteek, Putinek eta Erdoganek akordioa adostu dute, Turkiarekin muga egiten duen Idlib eskualdean gudurik ez egoteko. Erreboltarien azken gotorlekua da Iilib, Turkiaren babesa dute, eta azkenaldian borrokan ari dira Errusiaren laguntza duen Bashar Al-Assaden aurka.
Hain zuzen ere, oso odoltsua izan litekeen azken erasoaldia ari dira prestatzen siriarrak eta errusiarrak. Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du hondamendi humanitarioa gerta litekeela han.
Turkiarentzat arazo larria da azken borroka hori, errefuxiatu uholdea eragin dezakeelako eta gainera, erreboltariak suntsitzeko aukera dagoelako.
Hori horrela, inguru desmilitarizatua adostu dute Putinek eta Erdoganek, 15 kilometroko zabalera duena eta Siriako eta Errusiako tropak erreboltarietatik bananduko dituena. Horrekin, azken borroka hori saihestuko lukete, nahiz eta berandu baino lehen guda iritsiko den.
Duela aste batzuk elkarrekin izan ziren Putin eta Erdogan, eta atzo ere lau orduko bilera izan zuten, non argi utzi zuten zein diren Siriako gerrako protagonista nagusiak.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz