Getaria
2018/02/17 - 13:59
"Gaurko egunez 1763.urtean ez zen giro zarauztarren eta getariarren artean"
Rafael Munoa margolari zenaren erakusketa bat dago ikusgai Donostiako Ontzi Museoan. Bederatzi margotan kontatzen da 1763ko otsailaren 17an Getariarren eta Zarauztarren arteko liskarra.
2018/02/15 - 12:44
Auto-ilara luzeak sortu dira AP-8an, Getarian auto batek su hartu ostean
Istripua Meagako tunelean izan da, Irungo noranzkoan. Hasieran bi erreiak itxi dituzte, baina dagoeneko erabat zabalik dago. Bost kilometrorainoko ilarak sortu dira.
2018/02/07 - 20:26
Zumaia eta Getaria lotzen dituen errepidea itxita egongo da martxoaren 9ra arte
“Luizi berriak gertatzeko arrisku handia dago” eta “zonaldea egonkortzea” beharrezkoa da, adierazi du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretarako diputatuak.
2018/02/04 - 14:05
Herreran eta Orduñan kateak beharrezkoak dira elurragatik
Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea itxita dago igande honetan, bezperan izandako lurjausiarengatik.
2018/02/03 - 18:52
N-634 errepidea itxi dute Zumaia eta Getaria artean, lurjausiagatik
Gainontzekoan, irekita dago errepide sare nagusia une honetan. Nafarroan, itxita daude bigarren mailako bi errepide pirineoetan, eta Aralarko San Migelerako igoera.
2018/01/18 - 00:53
Bi emakume zauritu dira Getarian, olatu batek autobus bat harrapatuta
Lurraldebuseko autobusa N-634 errepidetik zihoala jo du olatuak. 21 eta 22 urteko zaurituak bertan artatu dituzte, eta ez dituzte ospitalera eraman behar izan.
2018/01/11 - 19:41
Balenciaga Museoaren arkitektoa atxilotzeko agindua eman dute
Donostiako Gai Penaletarako 2. Epaitegiak Julian Argilagos atxilotzeko eta entregatzeko agindua eman du.
2018/01/09 - 16:49
Balenciaga Museoa: jostunaren ondarearen 50 urte
Erakusketa handia antolatu dute Getariako Balenciaga Museoan, Cristobal Balenciagaren ondare-balioaren ingurukoa.
2017/09/25 - 16:36
Getariako ''Berriz Patxiku'' ontzia erreskatu dute Pasaian
Bart Donostia eta Pasaia artean arrantzan ari zela, haintzen aurka jo eta zuloa egin zaio. Getariako beste ontzi batek eraman du Pasaiako porturaino.8 arrantzaleak ongi atera dira, zauririk gabe.
2017/08/27 - 15:19
'Getariako Txakolina' jatorri-deiturak 28 urte bete ditu
Hasieran Getarian, Zarautzen eta Aian zeuden mahastiak baina, gaur egun, Gipuzkoako beste hainbat herritan ere egiten da kalitatezko txakolina, munduko herrialde askotan ezaguna dena.
2017/08/09 - 18:09
Gizon bat atxilotu dute Getarian, gutxienez 4 emakumeri abusuak egiteagatik
Gainera, atzemandakoak (31 urte) aurre egin die ertzainei, eta agente bat kolpatu du.
2017/07/04 - 18:41
Balenciaga Museoa, bertoko diseinatzaileen lanen erakusleiho
Museoak proiektu berri bat abiatu du: bertaratzen direnek bertoko diseinatzaileen produktuez gozatu ahalko dute eraikinaren gune komertzialean.
2017/06/25 - 20:10
Sei zauritu Getarian, bat larri, motor baten eta auto baten arteko talkan
Istripua N-634 errepidean jazo da, eta motorraren gidaria larri zauritu da.
2017/01/30 - 16:41
Erakusketa erraldoia Balenciaga negozioaren 100 urteurrenean
Duela 100 urte Cristobal Balenciagak denda zabaldu zuen Donostian. 20 urte geroago Parisen. Bere bezero izan zen Rachel Mellonen trajeen erakusketak omentzeko balioko du. Givenchyk komisionatu du.
2016/08/14 - 21:37
Basurde bat erreskatatu dute itsasoan, Getaria eta Zarautz artean
Bi urpekarik atera dute animalia itsasotik, eta Orioko portura eraman. Albaitari batek artatu ostean, mendi-zonalde batean askatu egin dute basurdea.
2016/06/04 - 18:06
Tolosaldean, Getarian, Larrabetzun eta Orozkon galdeketak egingo dira
2017an egingo dira galdeketak herri horietan. Tolosaldean eguna ere jarri dute: martxoaren 19an egingo da erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta 28 herritan.
2016/05/25 - 13:03
Juan Sebastian Elkanoren jatorrizko zortzi dokumentu aurkitu dituzte
Laurgain dorreko artxiboan aurkitu zituzten paperak, Aian, duela hainbat hilabete.
2016/05/21 - 20:47
Motorzale bat larri zauritu da Getarian auto batekin talka eginda
Istripua N-634 errepidean jazo da, Getaria parean. Zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute.
2016/03/03 - 11:12
Urteko lehen antxoa iritsi da euskal portuetara
Antxoaren arrantzaldi ona aurreikusi dute arrantzaleek, eta itxaropentsu daude. Kanpainaren lehen egunotan eguraldia lagun izan ez duten arren, Ondarroara eta Getariara atzo 60.000 antxoa sartu ziren.
2016/03/03 - 10:27
Antxoaren kanpaina, abian
Atzo iritsi ziren lehen antxoak euskal arrandegietara. Ondarroako eta Getariako portuetara, esaterako, 60.000 kilo antxoa sartu zituzten.