Getaria
2016/08/14 - 21:37
Basurde bat erreskatatu dute itsasoan, Getaria eta Zarautz artean
Bi urpekarik atera dute animalia itsasotik, eta Orioko portura eraman. Albaitari batek artatu ostean, mendi-zonalde batean askatu egin dute basurdea.
2016/06/04 - 18:06
Tolosaldean, Getarian, Larrabetzun eta Orozkon galdeketak egingo dira
2017an egingo dira galdeketak herri horietan. Tolosaldean eguna ere jarri dute: martxoaren 19an egingo da erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta 28 herritan.
2016/05/25 - 13:03
Juan Sebastian Elkanoren jatorrizko zortzi dokumentu aurkitu dituzte
Laurgain dorreko artxiboan aurkitu zituzten paperak, Aian, duela hainbat hilabete.
2016/05/21 - 20:47
Motorzale bat larri zauritu da Getarian auto batekin talka eginda
Istripua N-634 errepidean jazo da, Getaria parean. Zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute.
2016/03/03 - 11:12
Urteko lehen antxoa iritsi da euskal portuetara
Antxoaren arrantzaldi ona aurreikusi dute arrantzaleek, eta itxaropentsu daude. Kanpainaren lehen egunotan eguraldia lagun izan ez duten arren, Ondarroara eta Getariara atzo 60.000 antxoa sartu ziren.
2016/03/03 - 10:27
Antxoaren kanpaina, abian
Atzo iritsi ziren lehen antxoak euskal arrandegietara. Ondarroako eta Getariako portuetara, esaterako, 60.000 kilo antxoa sartu zituzten.
2016/02/13 - 15:30
Irekita daude N-634, Zarautz eta Getaria artean, eta AP-8 Mendaron
Euriteek lur-jausiak eragin zituzten. Larriena Mendaroakoa izan zen. Hainbat ibilgailu harrapatu zituen, baina ez zen zauriturik izan.
2016/02/13 - 12:08
N-634 errepidea itxita, Zarautz eta Getaria artean, luizi batengatik
Bestalde, AP-8ko beste errei bat itxita dago atzodanik, 21:30etatik, Donostiarako noranzkoan, Elgoibar parean, beste lur-jausi baten ondorioz.
2016/01/17 - 14:51
Mahastiak kimatzeko garaia heldu da Getarian
Martxoa bitartean adarrak moztu eta lotuko dituzte mahastizainek. Lana ez dute falta urte osoan.
2015/11/11 - 21:43
Getariako talde bat Greziara joango da errefuxiatuei laguntza ematera
Bertako erreskate taldeak lanez gainezka daudela ikusita, Getariatik salbamendu lanetan adituak diren boluntarioak joango dira. Zortzi lagun joango dira lehen txandan.
2015/10/25 - 15:18
300 kilo zabor atera dituzte Getariako itsas hondotik
Itsas ekosistemari kalte handia eragiten dion zaborra da. Lan horietan 50 urpekari aritu dira goiz osoan.
2015/08/12 - 15:54
Balenciagaren biografia eta museoa bat eginda
Donostia-Getaria-Donostia itsas bidaiak antolatu dituzte Balentziaga diseinatzailearen lan eta bizitzaren inguru ezagutzeko. Ana Amundarain gida kontatu digu zertan dantzan. Entzun!
2015/08/07 - 21:16
Hiru metroko eta 80 kiloko txibia bat harrapatu dute Getarian
Santanderreko ontzi batek txibia erraldoia arrantzatu du. Egun guztia denda batean ikusgai izan ondoren, txibia Kantauriko Itsas Museoari emango diote.
2015/08/06 - 16:06
'Portutik frontoira diskoteka bihurtuko dugu gaur Getaria'
Hiru urte eta gero, gaur gaueko 11etatik aurrera 67 bikotek osatutako konpartsak 70. hamarkadaz beteko ditu Getariako kaleak. Isaak Aranberri koreografoak eman dizkigu xehetasunak, entzun!
2015/06/23 - 18:03
Dantzarako, musikarako eta antzerkirako sortutako jantziak ikusgai
Jean Cocteau, Albert Camus edo Jacinto Benaventeren pertsonaiak jantzi zituen Balenciagak. Lan horiek Pedro Usabiak bi urtez bildutako 80 argazkitan ikus litezke Museoan Urriaren 18rarte.
2015/04/30 - 16:43
Balenciaga Museoak jostunaren 60 pieza erakutsiko ditu
Bihartik, maiatzak 1, aurrera, jantzi, lekukotasun eta bestelako objektuek Haute Couturearen garaia berrituko dituzte, “Luxuaren esperientzia” erakusketan.
2014/11/19 - 22:12
Bilboko Aizian eta Getariako Elkano jatetxeak, Michelin izar berriak
Arzakek, Berasategik, Subijanak eta Atxak hiru izarrak mantendu dituzte, eta Adurizek birekin jarraitzen du. Guztira, 33 izar lortu dituzte Euskal Herriko jatetxeek.
2014/09/20 - 14:08
Fiskalak zortzi urteko zigorra eskatu du Getariako alkate ohiarentzat
Fiskalaren arabera, Mariano Camiok arkitekto kubatar bat aberastu nahi izan zuen, Balenciaga Fundazioan "kudeaketa, administrazio eta ondasunen gainean erabakitzeko" ahalmena zuenean.
2014/08/07 - 22:04
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea gogora ekarri du Getariak
17:00ak aldera, Elkano eta Fernando de Magallanesek zuzendutako espedizioan bizirik geratu ziren 17 itsasgizonak Getariako portura heldu dira.
2014/08/07 - 21:23
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztu dute Getarian
Lau urtean behin ospatzen da festa, 1522an munduari itzulia eman zion lehen marinelaren balentria oroitzeko.