Getaria
2014/01/28 - 08:39
Getaria eta Zumaia arteko errepidea zabaldu dute
Atzo, 19:15 aldera, gertatu zen luizi baten ondorioz itxita egon da gau osoan, baina dagoeneko ireki dute.
2014/01/16 - 14:39
Balenciaga Museoaren bisitarien kopurua % 32 jaitsi da, 2013an
Aurtengo programazioak 1.358.720 euroko aurrekontua izango du, eta proposamenik garrantzitsuena Madrilgo Jantzien Museoarekin antolatutako erakusketa izango da.
2013/12/29 - 17:55
Getariako Iturregi hotela, munduko sei onenetakoen artean
"Food and travel" aldizkariak jarri du toki horretan, batik bat eskaintzen duen bake eta diskrezioagatik. Atzerriko bezero asko hartzen du, baina baita euskaldunak ere.
2013/12/22 - 10:40
Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea itxita, olatu handiengatik
Aurreikuspenen arabera, 4 metro inguruko olatuak izango dira. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak, berriz, 3,5 eta 4 metro arteko olatuak altxatuko ditu.
2013/12/05 - 22:35
Horma batek egonkortuko ditu luzi batek Getarian kaltetutako etxeak
Datorren astean hasiko dituzte lanak, eta eguraldiak lagunduz gero, lau hilabete barru itzuli ahal izango dute kaltetuek euren etxeetara.
2013/12/05 - 21:55
Getariako bizilagunak etxera itzuli ahal izango dira, luiziaren ondoren
Maiatzaz geroztik etxetik kanpo daude mendi-hegiko bizilagunak. Datorren astean hegia sendotzeko lanak hasiko dira, eta hiru edo lau hilabete barru etxera itzuli ahal izango dira.
2013/11/04 - 17:43
Indaux enpresan iruzurra egin zutenak epaitzen hasi dira Donostian
Hamazazpi lagun dira ustez 22 miloi desbideratzen lagundu zutenak, baina fiskalarentzat bi dira akusatu nagusiak, eta horiei galdeketa eginez hasi da epaiketa.
2013/11/03 - 15:41
Luizi baten ondorioz etxetik kanpo dauden familiak, irtebideen zain
Dagoeneko sei hilabete daramate etxetik kanpo, eta ez dakite noiz edo nola konponduko den arazoa. Espainiako kosten zuzendaritzarekin akordio bat lortu nahian ari dira euskal instituzioak.
2013/10/23 - 23:47
Langile bat hil da Getariako Akarregi Txiki txakolindegian
37 urteko errumaniarra mahastietatik aldentzen ari zen, traktorea irauli eta lubeta batetik erori denean. Azpian harrapatuta geratu da behargina.
2013/10/10 - 18:10
'Modatik': Moda eta argazkilaritza, Balenciaga museoan
Moda, bideoa eta argazkigintza uztartuz lortu den emaitza harrigarria ikusi ahal izango da. 'Vogue' eta beste moda-aldizkari ospetsuenetan lan egiten duten argazkilarien lanak bildu dituzte.
2013/09/27 - 00:04
Balenciaga Museoak ez du itxiko, baina ordutegiak egokituko ditu
Patronatuak aho batez erabaki du ordutegi berriak zehaztea eta 2013ko defizitari aurre egiteko aparteko ekarpena egingo du.
2013/09/26 - 23:12
Balentziaga Museoa ez da itxiko, baina ordutegi berria izango du
Gipuzkoako Aldundiak eta Jaurlaritzak 100.000 euro arteko diru-laguntza emango diote 2013ko defizita betetzeko. Hiru ordutegi izango ditu, urte sasoiaren arabera.
2013/09/11 - 19:02
Balenciaga Museoa, ixteko arriskuan
Bisitari kopurua gutxitu ez den arren, erakundeen diru-laguntzen murrizketak direla eta, Museoak ez du eragiten dituen gastuei aurre egiteko gaitasunik.
2013/09/05 - 23:49
Emakume bat onik atera da Getarian, bere autoa uretara erori ondoren
75 urteko emakumearen autoa Getariako portuan zegoen uretara erori denean.
2013/09/05 - 23:08
75 urteko emakume bat auto eta guzti erori da Getariako portura
Aparkatzeko txartela jartzen ari zela, autoa joan egin zaio eta uretara erori dira biak, ibilgailua eta bera.
2013/08/09 - 18:28
Kamioi batek su hartzeak AP-8 autobidea ixtea eragin du Getarian
09:00etan izan den ezbeharraren ondorioz, ez da zauriturik egon, baina Irungo noranzkoko bidea moztu behar izan dute, ke asko zegoelako.
2013/08/09 - 16:08
AP-8a moztu dute Getarian, kamioi baten gurpil bat erre ondoren
Ezbeharra goizeko bederatzietan izan da, eta ez da inor zauritu. Trafikoa Zumaiatik bideratzen ari dira, eta, oraingoz, ez dago auto pilaketarik.
2013/06/21 - 19:09
Balentziaga Museoak jostuna eta zinea lotzen dituen erakusketa aurkeztu du
'Balentziagaren amets bat, zinema' izenburua du. Cristobal Balentziagaren garaiko aktore ospetsuentzat egindako jantziak jartzen ditu begi aurrean erakusketa horrek.
2013/05/07 - 14:46
Getariako 12 familiek ezingo dute etxera itzuli astebetean gutxienez
Udal teknikariek astebete beharko dute gutxienez mendixkaren ikerketa sakonagoa egiteko eta etxebizitzetako kalteak zenbatekoak diren jakiteko ere lauzpabost aste itxaron beharko dute.
2013/05/06 - 17:09
Getariako bi eraikin jendez hustu dituzte, luizi baten ondorioz
Iribarren kaleko hamabi familiak etxetik kanpo pasa behar izan dute gaua. Teknikariek gaur aztertuko du mendixka, luizi gehiago izateko arriskua ote dagoen jakiteko.