Getaria
2022/09/06 - 19:39
Honela lehorreratu da Elkano Getarian lehen mundu biraren 500. urteurrenean
500 urte bete dira astearte honetan balentria hori burutu zutenetik. Juan Sebastian Elkano getariarra zenez, gipuzkoar udalerrian izan da ekitaldi nagusia, erakundeak eta gizartea bertan egonda.
2022/09/06 - 16:58
Juan Sebastian Elkano, munduak nahikoa ezagutzen ez duen itsasgizon handia
Munduari lehen bira eman zion gizona Juan Sebastian Elkano zela jakin badakigu, nongoa zen ere bai eta 1486an jaio zela eta 1526an, bira eman eta lau urtera, 40 urterekin hil zela era jakina da. Hala ere, badaude oraindik gehiengoarentzat ezezagunak diren datuak.
2022/09/06 - 16:46
Haritz Alberdi, Getariako alkatea: 'Bazen garaia guk gure errelatoa kontatzeko'
Haritz Alberdiren ustez, gaurkoa historiara pasako den eguna izango da. Azken hiru urte hauetan herrian egin den lana nabarmendu nahi izan du alkateak. "Getariarrek getariarrentzat egindako antzezlana da", gehitu du.
2022/09/06 - 16:40
Elkanoren lehorreratzea antzezteko 100 urteko tradizioa, berrikuntzekin mantetzeko asmoa Getarian
Antzezleetan egongo da lehen aldaketa. Emakumeen parte hartzea handiagoa izango da eta adin desberdinetako aktoreak ikusteko aukera izango da. Jantzi asko ere berriak eta errealistagoak izango dira.
2022/09/06 - 14:21
Jai giroa nagusi da Getarian goizean goizetik
Getariak milaka lagunen bisita espero du gaur, Elkanoren lehorreratzea zuzenean ikusteko. Goizean goizetik, Getariako kaleak bisitariz beteta daude.
2022/09/06 - 11:16
Jaieguna da Euskadin Elkanoren mundu biraren 500. urteurrenaren omenez
Jarraitu zuzenean, eitb.eus-en, Elkanoren lehorreratzearen antzezpena, Getariatik.
2022/09/05 - 16:46
260 pertsonak Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian astearte honetan, 500. urteurrenean
Prestatu beharrekoak prestatzen hilabeteak daramatzate Getarian. Izan ere, inoizko jendetzarik handiena bilduko da, Elkanoren inguruan.
2022/09/03 - 22:40
Elkanoren mundu-bira omentzeko moda-bilduma aurkeztu du Amarenak firmak
Irailaren 6a, ate joka dugu, jaieguna da gainera aurten, eta dagoeneko Getarian dena prest dago Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena ospatzeko. Urteurren horren inguruan hainbat ekimen sortu dira, tartean, bertan parte hartu zutenak omentzeko moda-bilduma.
2022/09/02 - 16:16
INFOGRAFIA: Juan Sebastian Elkanoren mundu bira
Eduki interaktiboa hiru zatitan dago banatuta. Modu xehe eta ikusgarrian azaltzen ditu zirkumnabigazioa antolatzeko lanen, bidaiaren beraren eta itzuleraren nondik norakoak. Aurten 500 urte beteko dira bidaldi historikoaz.
2022/08/08 - 20:37
Ziztada baten biktima artatu dute Getariako jaietan
Gaztea bart artatu behar izan dute Donostiako Unibertsitate Ospitalean.
2022/07/29 - 17:12
Xabi Solano: ''Bi mundu''
Elkano Fundazioak eskatuta sortu dute kantua gipuzkoar musikariak eta hitzak Jon Garmendia "Txuriya"k. Cabo Verdeko hainbat musikarirekin batera landu dute doinua, Rafa Sardinak ekoitzita.
2022/07/23 - 19:56
Getariako herritar talde bat jostun lanetan ari da Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena janzteko
500 urte beteko dira aurten Elkanok munduari bira egin zionetik, eta ospakizun handiko urteurrena da bere jaioterrian. Aurten, deialdi berezia egin diete herritarrei, jostun bila. Irailerako prest izateko eginbeharrarekin, jantziak konpondu eta berriak egiteko lanean dihardute hogei bat bizilagunek.
2022/07/19 - 11:17
Etxebarri, Mugaritz eta Elkano, munduko 50 jatetxe onenen artean
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia hirugarren postutik seigarrenera jaitsi da. Halaber, Getariako Elkano jatetxea iaz lortutako 16. postuan finkatu da, eta Andoni Luis Adurizen Mugaritz 14. postutik 21.era jaitsi da.
2022/07/02 - 17:56
Lolita Laporta, Balenciagaren modelo izan zena ezagutu dugu, 103 urterekin
Luxua, dotorezia, glamurra… garai haiek nola bizi zituen kontatu dio ETBri modelo kataluniarrak. Hiru urtez aritu zen Balenciagarentzat lanean, Donostiako. Bartzelonako eta Madrilgo estudioetan. Orokorrean, 25 urtez lan egin zuen modelo gisa.
2022/06/25 - 20:14
Honela kontrolatzen da kostaldeko ura mikroalga toxikoek gainezka egin ez dezaten
Alga horiek direla eta, Donostiako eta Lapurdiko hainbat hondartza itxi behar izan zituzten iaz. Aurten, ikerketa berezia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta EHUk alga horiek noiz eta nola ugaritzen diren kontrolatzeko.
2022/06/10 - 16:49
Tom Kublin argazkilariak Balenciagarentzat egindako lanen erakusketa ikusgai izango udan
Argazkilari hungariarrak jostunarentzat hamarkadetan egindako lanak jasotzen ditu: bere jantzi-bildumak dokumentatzen dituzten argazki eta filmak, Balentziaga bera lanean erakusten duten irudiak, baita orain arte inoiz ikusi gabeko iragarki bat ere.
2022/06/06 - 14:07
Alberto San Juan izango da Cristobal Balenciaga Moriartik zuzenduko duen telesailean
Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi euskal moda-sortzailearen inguruko telesaila filmatzen hasi dira Disney+ plataformarako.
2022/05/18 - 12:12
Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda
Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.
2022/05/09 - 14:49
Elkano Itsas Herria proiektuak itsas kultura zabalduko du euskal kostaldean, maiatzetik irailera
Juanita Larando patatxak euskal kostaldeko 30 herri inguru bisitatuko ditu hiru hilabetetan. Halaber, erakusketa ibiltari bat, historiari buruzko hitzaldiak, solasaldiak, bertsolariak, musika, dantza, ipuin-kontalariak, lantegiak eta dokumentalak izango dira.
2022/05/06 - 18:24
Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean, Getarian, kamioi baten istripuagatik
14 kilometroko pilaketak daude Irungo noranzkoan, eta bi kilometrokoak, Bilbokoan. Kamioi bat irauli eta bidea oztopatzen ari da. Trafikoa N-634 errepidetik ari dira.