Elkano Getarian lehorreratu da, lehen mundu bira egin eta 500 urtera
Juan Sebastian Elkano astearte arratsaldean lehorreratu da Getarian, bere tripulazioarekin batera, zehazki duela 500 urte Cadizeko Sanlucar de Barramedako portuan egin zuenez; izan ere, azken udalerri horretan amaitu zen, 1522ko irailaren 6an, historiako lehen mundu bira. Getarian gauzatu dute Euskal marinelaren eta haren tripulazioaren itzuleraren antzezpena; lau urtean behin egiten dute antzezpen hori Gipuzkoako herrian, eta ia mende bat daramate egiten, baina aurtengoa oso berezia izan da, bostehun urte betetzen baitira Elkanok eta bere tripulazioak balentria hori egin zutenetik.
Hala, Getariak egun osoa eman du antzezteko Victoria itsasontzia lehen mundu bira eginda nola bueltatu zen. Orduan, duela 500 urte, itsasontziak hiru urte eman zituen itsasoan. Hasierako espedizioan itsasontzi gehiago zeuden, eta guztira 365 marinel, Fernando Magallaes portugaldarraren agindupean. Espedizioaren helburua zen Espainiarentzat ibilbide bat irekitzea Ozeano Barean espezien uharteetarantz.
Magallanesek ezezagunari egin zion aurre, Moluketara iristeko Ozeano Barea zeharkatuz, eta Elkanok ere hori bera egin zuen, Indiako Ozeanotik bueltatuz. Hala egin zuen kostaldea saihestu nahi zuelako, itsaso horiek portugaldarren esku zeudela kontuan izanik; horrela zuen zehaztuta Tordesillaseko Itunak. Elkano, espedizioaren hasieran, Concepcion itsasontziko kontramasiu gisa abiatu zen; Cadizera heldu zirenean, baina, soilik beste 17 gizonekin bueltatu zen.
Elkanoren eta tripulazioaren paperak euren gain hartu dituzten Getariako bizilagunak arratsaldeko bostak jota iritsi dira portura, eta, nola edo hala, herriko elizarantz abiatu dira, milaka lagunek ikusita. Bertatik, Elkanoren oroimenez egindako monumentura joan dira. Hori baino lehen, bost kontinenteetako zenbait ordezkariri egin diete harrera; horien rolak ere Getariako zenbait herritarrek egin dituzte.
Elkanoren ama, getariar emakumeak omentzeko
Catalina del Puerto, alegia, Elkanoren ama, lehorreratzean izan da, halaber. Horrekin, getariar emakumeak omendu nahi izan dituzte; izan ere, gizonak itsasoratzen zirenean, emakumeek lan guztiak hartzen zituzten euren gain.
"Historiari beste modu batean begira ari gara, entzun nahi dugu, duela urte asko bizitakoa kontatu behar digute, 500 urte hauetan bizitakoa, eta gizon-emakume guztion etorkizuna nola ikusten duten jakin nahi dugu. Ideia horiek nahi ditugu entzun, errespetatu, eta haiekin batera bidea egitea", esan du Haritz Alberdi Getariako alkateak.
Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia, Bingen Zupiria eta Javier Hurtado sailburuak izan dira ekitaldian. Eusko Jaurlaritzak Elkano Eguna ezartzea erabaki zuen 2022ko irailaren 6rako, eta jaieguna izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, kontuan izanik Eguberri Eguna, abenduak 25, igandea izango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak