Getxo
2022/08/05 - 19:38
Iturgaizen semeari egindako mehatxuak eta irainak eta lagun bati egindako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza
Gaur, 06:00ak aldera, Mikel Iturgaiz Ertzaintzaren patruila batengana joan da, Erromoko jai-esparruan, pertsona talde batek mehatxatu eta iraindu egin duela salatzeko.
2022/07/31 - 15:01
Ziztadak salatu dituzte beste 33 emakumek Baionan, eta 12 kasu ikertzen ari da Ertzaintza EAEn
Festak hasi zirenetik, 112 emakumek salatu dituzte ziztadak Baionan. Gainera, Bilbon, Santurtzin, Etxebarrin, Zierbenan, Zarautzen, Gasteizen eta Azpeitian ere gertatu dira kasuak, besteak beste, baina inon ez da substantzia toxikoen arrastorik aurkitu.
2022/07/28 - 14:39
Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
2022/07/26 - 09:39
Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
2022/07/24 - 22:34
Jai giroa protagonista Getxoko paella txapelketan
Malakate taldeak bosgarren aldiz irabazi du Aixerrotako paella txapelketa. Paella jan ondoren, arratsaldean musika eta dantzak ez dira falta izan. Festak jarraipena izango du gauean zehar.
2022/07/24 - 16:41
Bueltan da paellen txapelketa Getxon
Milaka lagun eta familia batu dira Aixerrotan. Paella txapelketa aitzakia baino ez da askorentzat lagunekin elkartu eta eguna gozatzeko.
2022/07/24 - 13:12
Metroaren zerbitzua Getxo eta Plentzia artean eten egin da, matxura baten ondorioz
Goizaldean Larrabasterrako (Sopela) geltokian izan da matxura. Arazoak zerbitzurik gabe utzi ditu Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia.
2022/07/22 - 16:29
Paella egunean ofizialak ez diren guneetako ospakizunek ingurua suntsitzen dutela diote Getxoko bizilagunek
Eremu ofizialetik kanpo, alboko landan, txosna antzekoak ipintzen dituzte gazteek, jaia modu paralelo batean ospatzeko. Bizilagunak haserre, gune babestu baten aurkako eraso bat dela diote, eta fiskaltzara jo dute.
2022/07/19 - 22:56
Udaleku bat ixteko agindua eman dute Getxon, osasun-baldintzak ez zituelako betetzen
10-14 urte bitarteko 50 bat neska-mutil zeuden bertan, eta beraiek izan ziren kexatzeko lehenak. Gerora, gurasoek hartu zuten lekukoa, eta, azkenean, Udalak eta Foru Aldundiak.
2022/07/17 - 18:01
Punta Begoñako Galerietan sorkuntza garaikidea ikusgai, Getxoarteri esker
Uztailaren 15etik 17ra egongo dira ikusgai artelanak. Besteak beste, emanaldiak, artistekin topaketak, bisita gidatuak eta Getxon barrena ibilbideak antolatu dituzte. Jarduera guztietarako sarrera doakoa izango da.
2022/07/10 - 18:45
Esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko ekimenak, Euskal Herriko hainbat igerileku eta hondartzatan
"Busti zaitez" lelopean, dozenaka lagun elkartu dira gaixotasunarekin sentsibilizatzeko eta ikusgarri egiteko. Ekitaldi nagusiena Getxoko Ereagako hondartzan izan da.
2022/07/01 - 13:52
Lanuzteak berriro Bilboko metroan, gaur puntako orduetan
06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.
2022/07/01 - 13:21
Cyrille Aimee izan da osteguneko protagonista Getxo Jazz jaialdian
Cyrille Aimee (1984, Fontainebleau) jazzaren eszenan proiekzio handiena duen ahotsetako bat izan da azken urteotan. Hala erakusten du nazioartean jaso dituen sariek.
2022/06/30 - 15:48
Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdia Melissa Aldana saxofoi jotzaile txiletarrarekin hasi da
Melissa Aldana 2020an Grammy sarietan izendatu zuten, "Jazzeko Inprobisatutako Solo Onenaren" kategorian, "Elsewhere" abesteagatik.
2022/06/29 - 17:56
Metro Bilbaoren arabera % 20ko jarraipena izan du, sindikatuen arabera, zerbitzu minimoak baino ez dira izan
Enpresaren arabera, lan-txanda zuten 238 pertsonetatik 48k babestu dute lanuztea eta beste 7 trenek osatu dituzte % 30eko gutxieneko zerbitzuak. Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritza datuak manipulatzen ari da.
2022/06/28 - 14:48
Ostiral honetan sartuko da indarrean Bilboko metroaren udako ordutegia
Gainera, ekainaren hasieratik, zerbitzua etengabekoa da ostiral eta larunbat gauetan, baita jai-egunetako bezperetan ere. Trenek sei minutu eta 40 segundoko maiztasuna goizetan eta hamar minutukoa arratsaldeetan izango dute 1. eta 2. lineetan, eta zazpi minutu eta erdikoa 3. linean.
2022/06/22 - 13:31
Hamalau saio izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak, Getxon hasi eta Iruñean bukatuta
Bost urteko itxaronaldia izan da pandemiaren ondorioz, baina Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 24an hasiko da. Sarrerak bihar, ekainak 23, jarriko dituzte salgai 09:00etatik aurrera.
2022/06/21 - 13:25
Hiru opor-ontzi heldu dira gaur Bilboko Portura 5.000 turistarekin
Bidaiari gehienak Erresuma Batukoak eta AEBkoak dira. Denboraldia hasi zenetik, apiriletik, 32 bidaiari-ontzi heldu dira gurera, baina gehienak etortzeko daude.
2022/06/16 - 18:19
Tour Egunak Bizkaian barrena ibilbidea egingo du abuztuaren 7tik 2023ko ekainera
Lekeition hasi eta Igorren bukatuko da. Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.
2022/06/15 - 22:05
Getxo Jazz Jaialdiak nazioarteko emanaldiak berreskuratuko ditu
Melissa Aldana saxofoi-jotzaile txiletarra, Cyrille Aimée kantari frako-dominikarra, Fred Hersch piano-jole estatubatuarra eta Ron Carter kontrabaxu-jotzailea dira karteleko protagonistak. Jaialdia ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango da.