Getxo
2022/06/15 - 17:33
19 kontzertu izango dira Getxo Jazz jaialdian
Ekainaren 29tik uztailaren 3ra egingo dute Bizkaiko kostaldeko herrian jazz musikako jaialdia. Ron Carterrek joko du larunbatean, besteak beste.
2022/06/04 - 16:54
Getxophotok biltzen dituen 22 artistaren lanak, ekainaren 26ra arte ikusgai
Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak aurreneko asteburua du. Orain arte irailean antolatzen zuten, baina 16. edizioa ekainera aurreratzea erabaki dute. Ostegunetik eta hilaren 26ra arte, 22 artistaren lanak izango dira ikusgai Getxoko kaleetan, merkatuan edo kasinoan.
2022/06/02 - 12:37
Murillo: "Getxokoaren ondoren, Elorrio eta Leioako egoitzetan pixkanakako prozesu batekin hasiko gara"
Adinekoen egoitzetan eredu berria ezartzearen harira Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuak azpimarratu du gaur egun 500 plaza daudela jada prozesuan, eta, 226 plaza baimendu direla dagoeneko. Uste du hori dela etorkizuneko eredua adinekoen zentro guztietan.
2022/05/31 - 18:31
Ostegunean abiatuko da Getxophotoren hamaseigarren edizioa
Jaialdia ekainaren 2tik 26ra egingo da Getxon, "pentsaera kritikoa pizteko eta gizartearekin elkarrizketa bat abiatzeko helburuz".
2022/05/29 - 21:46
Getxoko EKI Fundazioak eguzki-plakak finantzatu eta jartzen ditu Burundiko eskoletan eta ospitaleetan
Milaka hezkuntza eta osasun-zentro argi-indarrik gabe dabiltza lanean. Gobernuz kanpoko Getxoko erakunde hori arazoari irtenbidea ematen saiatzen ari da.
2022/05/22 - 13:39
Egoitzak bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua abiatu dute Bizkaian
Getxoko udal-egoitza da unitate txikien ereduarekin lan egiten duen lehena. 2023ko amaierarako bizikidetza-unitateetan antolatutako foru-erantzukizuneko plazen % 35 izatea da helburua.
2022/05/09 - 22:58
Arrigunagako hondartzan eraikitako hormigoizko plataforma ikertzeko eskatuko diote auzokideek Fiskaltzari
Getxon, Arrigunagako hondartzan jarri duten hormigoizko plataforma batek polemika piztu du herrian. Bizilagunak erdibituta daude, batzuek uste dute egokia eta erosoa dela baina beste batzuek ordea kosta legea ez duela errespetatzen diote, eta ikerketa eskatuko dute.
2022/05/05 - 12:34
Metropolian autoz ibiltzen direnen herenak mugitzeko era aldatuko du bulebarrari esker, Pradalesen ustez
Azpiegituretako eta Lurralde Garapenerako foru-diputatuak adierazi du azpiegitura honek aukera ematen duela, alde batetik, udalerriak elkarrekin konektatzeko, eta, bestetik, beste era bateko mugikortasuna bultzatzeko.
2022/05/03 - 14:58
Bilbo eta Getxo itsasadarretik lotuko dituen bulebarreko obrak 2023ko apirilean hasiko dira
Bidegorri batez eta oinezkoentzako pasabide batez osatuta egongo da Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko duen ibilbidea. 2024 urtean lanak amaitzea aurreikusten du Aldundiak.
2022/05/03 - 14:23
Bilbo eta Getxo Itsasadarraren paretik lotuko dituen bulebarraren proiektua aurkeztu du Aldundiak
Bidegorri batez eta oinezkoentzako pasabide batez osatuta egongo da Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko dituen ibilbidea. Lanak datorren urtean hasiko dira.
2022/05/03 - 13:59
Horrelakoa izango da Getxo, Leioa, Erandio eta Bilbo lotuko dituen Bulebarra
Urtebete barru hasiko dira itsasadarreko oraingo errepidean oinezkoen pasealekua eta bizikleta-bidea barne hartuko dituen bulebarra eraikitzeko obrak; horretarako, 20 milioi euroko inbertsioa egin beharko da.
2022/04/26 - 17:11
Ekainean izango da aurten Getxo Photo
Irailean barik, ekainean egingo dute Bizkaiko udalerriko jaialdia. "Imajinatu" da aurtengo leloa, eta irudimenak gure bizitzari ematen dion zentzua aztertu nahi dute.
2022/04/25 - 13:48
Gizon bat atxilotu dute Romon gazte bat labankadaz zauritzea egotzita
Gazte bat larri zauritu zuten bizkarrean hainbat ebaki jasan ondoren, igande goizaldean, eta biriketan ere eragin zizkioten zauriak. Datozen orduotan epailearen esku utziko dute.
2022/04/24 - 14:56
Gazte bat larri zauritu da Getxon, hainbat pertsonen arteko borroka batean
Arma zuriz egindako erasoa izan da. Oraingoz ez da atxiloketarik izan, baina Segurtasun Sailak gertaeren egileak bilatzen jarraitzen du.
2022/04/23 - 15:56
Armagintzaren aurkako bizikleta martxa batek Bizkaia zeharkatu du
Bizkaiko zenbait udalerri zeharkatu ditu martxaren hamalaugarren edizioak, "industria armamentistikoa zibil bilakatzea" aldarrikatzeko.
2022/04/18 - 13:19
Bi gurutzaontzi iritsiko dira gaur Bilboko Portura
Goizeko lehen orduan "Spirit of Adventure" iritsi da Getxoko terminalera, 800 bidaiari ingururekin. Arratsaldean "Le Champlain" ontzia izango da Bilboko portuan 75 pertsona ontziratuko dituena.
2022/04/12 - 21:01
Hasi da opor-ontzien denboraldia Bilboko Portuan
Inoizko denboraldi onena espero dute Getxon. Izan ere, aurten 100.000 turista eta 70 ontzi heltzea aurreikusten da. Lehen biak, 'Sky Princess' eta 'Britannia', astearte honetan porturatu dira.
2022/04/12 - 12:40
Denboraldiko lehen opor-ontziak iritsi dira Bilboko Portura
'Sky Princess' eta 'Britannia' ontziak gaur goizean iritsi dira portuak Getxon dituen instalazioetara. Abendura bitartean, 70 ontzitik egingo dute geldialdia portuan.
2022/04/12 - 11:10
Itsas opor-ontzien denboraldia hasi da Getxon
"Sky Princess" eta "Brittania" ontziak gaur goizean iritsi dira Getxora. Pandemiaren ondoren iristen diren lehen itsas bidaiak dira. Heldu diren milaka turistek 10 ordu izango dituzte Euskal Herriko txokoak ezagutzeko.
2022/04/11 - 19:31
Arrigunagan hilda agertu den emakume bat identifikatzeko laguntza eskatu du Ertzaintzak
Emakumea 50 eta 60 urte artekoa zen, zuria, 1,65 metrokoa eta gaztaina koloreko melena kizkurra zuen. Kirol zapatila zuriak jantzita zituen.