bizkaiko foru aldundia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoitzak bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua abiatu dute Bizkaian

Getxoko udal-egoitza da unitate txikien ereduarekin lan egiten duen lehena. 2023ko amaierarako bizikidetza-unitateetan antolatutako foru-erantzukizuneko plazen % 35 izatea da helburua.
Getxoko udal-egoitzako bizikidetza-unitatea. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Getxoko udal-egoitzako bizikidetza-unitatea. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak egoitza-zentroetan 25 pertsona arteko bizikidetza-unitateak garatzeko prozesua abiatu du. Arreta pertsonalizatuagoa, "etxekoen unitatearen antzekoena", komunitateari irekita egotea eta laguntza behar duten pertsonen "premia, nahi eta itxaropenei" erantzuna ematea ditu helburu.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Getxoko Jesusen Bihotza udal-egoitza bisitatu du, eta dagoeneko amaitu da zentro osoa bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua.

Rementeriak nabarmendu duenez, iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko eraldaketa-prozesua "aurrera doa", izan ere, "Bizkaiko beste hogei egoitzatan dago martxan".

Arreta-ikuspegiaren bilakaera horrek "aldaketa kultural handia dakar", ahaldun nagusiaren aburuz, eta orain arte finkatutako prozesu eta dinamikak egokitzea eskatzen du. Hori dela eta, Rementeriak adierazi du egoitzak giza eskalan eraldatzea pixkanaka eta pixkanaka gauzatzen ari dela, Aldundiak partekatuta eta lagunduta, eta horrek foru-erantzukizuneko "egoitza-arretaren % 35 bizikidetza-unitate izatera" eraman behar gaituela 2023ko amaierarako.

"Guztion ongizate hori lortzeko urrats sendoak ematen jarraitzen dugu, batez ere iraupen luzeko zaintza behar duten Bizkaiko adinekoen kasuan", ondorioztatu du.

Getxoko udal-egoitzako bizikidetza-unitate bat. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia Getxoko udal-egoitzako bizikidetza-unitate bat. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Amaia Agirre Getxoko alkateak, bere aldetik, gogorarazi du "Jesusen Bihotza udal-egoitza elkarbizitzarako unitate txikien ereduarekin lan egiten duen lehena" dela Bizkaian, eta arreta "pertsonarengan" jartzen duela eraikin eta erakunde osoan.

"Gure helburua da pertsonen autonomia sustatzea, haien gaitasunak sustatzea eta, aldi berean, pertsonen duintasuna, eskubideak eta bizitzaren historia errespetatzea", nabarmendu du Agirrek.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X