Gizon bat atxilotu dute Romon gazte bat labankadaz zauritzea egotzita
21 urteko gizonezko bat atxilotu dute azken orduotan, Romo Getxoko auzoan igande goizaldean gizon bat labankadaz larriki zauritzea egotzita.
Erromo auzoan zan zen gertakaria, eztabaida batean gizon batek beste bat arma zuriz eraso egin zionean. Biktimak zauri larriak izan zituen bizkarrean, eta biriketan ere zauriak eragin zizkioten, hori dela eta, ospitalera eraman behar izan zuten, egoera kritikoan.
Azkenik, igande gauean ustezko erasotzailea atxilotu zuten, Ertzaintzak identifikatu ostean.
Atxilotua polizia etxera eraman zuten, homizidio saiakera delitua egotzita, eta datozen orduotan eramango dute epailearengana. Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen du, gertakari horri buruzko nondik norakoak argitzeko.