Getxo Jazz Jaialdiak nazioarteko emanaldiak berreskuratuko ditu
Getxo Jazz Jaialdiak nazioarteko artisten presentzia berreskuratu du aurten. Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, Getxo Jazzak berriro ekin dio normaltasunari bere 45. edizioan.
Ekainaren 29tik uztailaren 3ra, hurrengo gonbidatuak izango ditu jaialdiak: Melissa Aldana saxofoi-jotzaile txiletarra, Cyrille Aimée kantari frako-dominikarra, Fred Hersch piano-jole estatubatuarra eta Ron Carter kontrabaxo-jotzailea.
Horiekin batera, jazz-afrokubanoaren erreferente diren Gonzalo Rubalcaba piano-jotzailea eta Aymée Nuviola kantaria izango dira. Uztailaren 3an, "El manisero", "Bemba colora" eta "Lagrimas negras" generoko klasiko handiei omenaldia egingo diete.
Guztira, 19 emanaldi egingo dira hiru agertokitan, horietatik 8, doakoak. Jam Sessions ere izango dira Getxo Jazzean, eta baita genero horri buruzko argazki-erakusketa ere.
Aurten lehenengo aldiz jaialdiak aire zabaleko doako kontzertua eskainiko du. Uztailaren 2an izango da Ereaga hondartzako aparkalekuan eta Amaia kantaria entzun eta ikusi ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko