Getxo
2022/04/25 - 13:48
Gizon bat atxilotu dute Romon gazte bat labankadaz zauritzea egotzita
Gazte bat larri zauritu zuten bizkarrean hainbat ebaki jasan ondoren, igande goizaldean, eta biriketan ere eragin zizkioten zauriak. Datozen orduotan epailearen esku utziko dute.
2022/04/24 - 14:56
Gazte bat larri zauritu da Getxon, hainbat pertsonen arteko borroka batean
Arma zuriz egindako erasoa izan da. Oraingoz ez da atxiloketarik izan, baina Segurtasun Sailak gertaeren egileak bilatzen jarraitzen du.
2022/04/23 - 15:56
Armagintzaren aurkako bizikleta martxa batek Bizkaia zeharkatu du
Bizkaiko zenbait udalerri zeharkatu ditu martxaren hamalaugarren edizioak, "industria armamentistikoa zibil bilakatzea" aldarrikatzeko.
2022/04/18 - 13:19
Bi gurutzaontzi iritsiko dira gaur Bilboko Portura
Goizeko lehen orduan "Spirit of Adventure" iritsi da Getxoko terminalera, 800 bidaiari ingururekin. Arratsaldean "Le Champlain" ontzia izango da Bilboko portuan 75 pertsona ontziratuko dituena.
2022/04/12 - 21:01
Hasi da opor-ontzien denboraldia Bilboko Portuan
Inoizko denboraldi onena espero dute Getxon. Izan ere, aurten 100.000 turista eta 70 ontzi heltzea aurreikusten da. Lehen biak, 'Sky Princess' eta 'Britannia', astearte honetan porturatu dira.
2022/04/12 - 12:40
Denboraldiko lehen opor-ontziak iritsi dira Bilboko Portura
'Sky Princess' eta 'Britannia' ontziak gaur goizean iritsi dira portuak Getxon dituen instalazioetara. Abendura bitartean, 70 ontzitik egingo dute geldialdia portuan.
2022/04/12 - 11:10
Itsas opor-ontzien denboraldia hasi da Getxon
"Sky Princess" eta "Brittania" ontziak gaur goizean iritsi dira Getxora. Pandemiaren ondoren iristen diren lehen itsas bidaiak dira. Heldu diren milaka turistek 10 ordu izango dituzte Euskal Herriko txokoak ezagutzeko.
2022/04/11 - 19:31
Arrigunagan hilda agertu den emakume bat identifikatzeko laguntza eskatu du Ertzaintzak
Emakumea 50 eta 60 urte artekoa zen, zuria, 1,65 metrokoa eta gaztaina koloreko melena kizkurra zuen. Kirol zapatila zuriak jantzita zituen.
2022/04/11 - 12:27
Izurde artean arrantzan, Abran
Xabier Monge atzo irten zen Abra inguruan berdela arrantzatzera, baina izurdeen presentziak izutu egin zituen.
2022/04/08 - 16:33
Getxora etorri izan den Fainaren bizipenak ezagutu ditu Mikel Ayestaranek
Errusiarrek bere etxe ingurutik atera ondoren Kievera ihes egin zuen Fainak Getxoko familiari bizirik zegoela jakinarazteko. Virginia Uriguen, Faina Bratunetsen Getxoko ama, neskatoa Getxora itzultzeko desiatzen dago.
2022/04/07 - 10:47
Korrika Portugaletetik Getxora iritsi da, Bizkaia Zubia zeharkatuz
Korrika Ezkerraldetik Getxoarako bidea egin du goizaldean, Bizkaia Zubia zeharkatuz. Gaur zazpigarren eguna du Korrikak eta Bizkaia zeharkatuko du.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/05 - 21:54
Infografia: Itsasadar azpiko tuneletik Getxo eta Sestao lotuko dituzten errepideak
Itsasadarraren azpian hiru kilometroko tunelean, Artatza (Getxo) eta Ballonti (Sestao) lotuko dituzten errepideen konponbide teknikoak aurkeztu ditu gaur Bizkaiko Foru Aldundiak.
2022/04/05 - 18:44
Itsasadar azpiko tuneletik Getxo eta Sestao lotuko dituzten errepideak horrelakoak izango dira
Artatzako (Getxo) eta Ballontiko (Sestao) biribilguneak egiteko konponbide teknikoak aurkeztu ditu Aldundiak. Eskuinaldean, Artatzako parkea saihestuko dute errepideak lur azpian sartuz. Ezkerraldean, "lotune handi bat" altxatuko dute Galindoko biribilgunearen trafikoa arintzeko.
2022/04/04 - 23:02
Butxatik ihesi Euskal Herrira duela bi aste iritsi ziren bi familiarekin egon gara
Shockean daude eta lur jota, euren hiria txikituta dago eta lagun eta bizilagunak galdu dituzte. Duela bi aste ihes egitea lortu zuten. Orain Berangon eta Getxon bizi dira.
2022/03/27 - 12:29
Alboko esklerosi amiotrofikoa bistaratzea helburu duen ''Tandem'' dokumentala aurkeztu da Bilbon
"Tandem" dokumentalak Jaime Lafita gaixoak eta bere seme Diegok, Getxotik Bruselara egindako bidaia kontatzen du, albo-esklerosia ezagutzera emateko eta ikerketarako baliabide gehiago eskatzeko. Martxoaren 31n estreinatuko da ETB2n eta Nahieran ere izango da ikusgai.
2022/03/22 - 13:46
Bi gazte espetxeratu dituzte Barakaldoko borroka batekin eta Getxoko lapurreta batekin lotuta
Hilketa saiakera eta baimenik gabe armak edukitzea egotzi diete biei.
2022/03/20 - 14:16
Motor-gidari bat hil da Getxon
06:15 aldera gertatu da istripua Euskal Herria kalean, motorra errepidetik irten denean. Udaltzaingoaren esku geratu da ikerketa.
2022/03/17 - 14:59
Erakusketa batek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ehun urteak errepasatuko ditu
Getxon, Barakaldon, Durangon, Markina-Xemeinen, Bermeon, Balmasedan eta Urduñan egongo da ikusgai.
2022/03/15 - 21:59
Arma trafikatzaile izatea leporatu zieten Amaia eta Manuel Prietori, baina auzia ezerezean gelditu da
Justiziak artxibatu egin du Portu auzia bost urteko ikerketaren ondoren. Poliziak 12.000 arma atzeman zituen Getxoko Cantabrica militaria enpresan eta jabeak atxilotu zituen armak manipulatu eta nazioarteko terroristei saltzea leporatuta. Orain, epaitegietara joko dute erantzukizunak eskatzeko.