Gobernuz Kanpoko Erakundeak
2022/11/19 - 11:08
Qatar 2022 ''Lotsaren Munduko Txapelketa'' izango da, dio Amnistia Internazionalak
Txapelketarako obretan hildako langileak, LGTBI+ gizataldeak Qatarren pairatzen duen diskriminazioa eta emakumeek herrialdean sufrutzen duten bazterkeria, polemikaren erdigunean.
2022/11/17 - 15:52
Jadi eta Yamal errefuxiatuak sukaldariak dira Zaporeak elkartearentzat
Zaporeaken sukaldean dihardute biek lanean azken 2 urteetan. Zorionekoak dira biak, uhartean bizi diren errefuxiatuek ezer gutxi izaten dutelako egiteko egun osoan zehar.
2022/11/16 - 21:51
Grezian erositako fruta, barazki eta haragi freskoekin osatzen du menua Zaporeak elkarteak
Lesbosen, errefuxiatuek elikadura gabezia handia dutelako dihardu lanean Zaporeak elkarteak, eta euren lana, besteak beste, datu batekin irudikatu daiteke: diabetikoak diren asilo-eskatzaileek egunean hirutan beharrean, behin bakarrik dituzte menu egokiak.
2022/11/16 - 15:48
Grezian erositako fruta, barazki eta haragi freskoekin osatzen du menua Zaporeak elkarteak
Lesbosen, errefuxiatuek elikadura gabezia handia dutelako dihardu lanean Zaporeak elkarteak, eta euren lana, besteak beste, datu batekin irudikatu daiteke: diabetikoak diren asilo eskatzaileek egunean hirutan beharrean, behin bakarrik behar dute intsulina elkartearen menu orekatuei esker.
2022/11/15 - 15:54
Lesbosen bizi diren 80 emakume eta haur Becky's House zentrora joaten dira egunero giro goxoan egoteko
Kanpalekuan ez bezala, hemen ur beroaz dutxatzeko aukera dute emakumeek eta haurrek. Zaporeak elkarteak jaten ematen die egunero.
2022/11/14 - 15:41
Lesbosera iritsitakoan, imajinatutakoa baino okerrago topatzen dute kanpalekua migratzaile askok
Lesbosera iristen diren migratzaileek ez dute beti lortzen bertan geratzea. Kanpalekuan bizi diren asilo eskatzaileei janaria banatzen die Zaporeak elkarteak egunero.
2022/11/13 - 15:39
Zaporeak elkartea, zazpi urte Lesbosen boluntario
Zazpi urte daramatza Zaporeak elkarteak Grezian diren errefuxiatuentzat bazkaria prestatzen, eta bertan antolatu dituzten sukaldeetatik 1.500 boluntario igaro dira jada. Egun, Lesbos irlan dira lanean, hango asilo eskatzaileei jaki osasungarri eta duinak eskaintzeko helburuarekin.
2022/11/07 - 11:27
Aita Marik atzeratu egin du Mediterraneoko erreskate misioa, Italian ontzia "atxilotu" dezaketelakoan
Castelloko Itsas Kapitaintzak gobernuz kanpoko erakundeari eskatu dio urtea amaitu arte Espainiako uretan egoteko, Italiako gobernu berriaren jarrera "hobeto ezagutzeko" zain.
2022/11/06 - 15:25
Melonik migratzaile "zaurgarriak" porturatuko ditu, eta gainerakoak nazioarteko uretara itzularaziko ditu
Italiako Gobernuak dekretu bat sinatu du igande honetan, Geo Barents ontzi humanitariotik 144 pertsona, zaurgarrienak, lehorreratzeko. Bitartean, gainerakoak nazioarteko uretara itzularaziko dituzte. 700 pertsona inguru daude orain porturatzeko zain, herrialdeko uretan.
2022/11/05 - 19:19
GKEen hiru ontzi Italiako uretan dira 846 migratzailerekin, porturatzeko zain
Italiako Gobernuak aurreratu du pertsona behartsuenak bakarrik hartuko dituela eta portu itxien politikan jarraituko duela.
2022/10/27 - 16:46
Bazterketa egoera larrian bizi diren pertsonen zenbaketa egin dute bart EAEko 26 udalerritan
Bi urterik behin egiten du Berrituz elkarteak etxerik gabeko pertsonen zenbaketa EAEn, eta atzo izan zuten egun hori. Emaitza horiek jasotzeko guztira ia-ia mila boluntario izan dira bart 26 udalerritan.
2022/10/05 - 15:57
Greenpeaceko ekintzaileek Liz Trussen hitzaldia eten dute ''torien'' batzarrean
Konferentzia eten egin da Greenpeace erakundeko bi aktibista agertu direlako jendartea, Liz Trussen Gobernuaren ingurumen politiken aurka protesta egiten.
2022/08/27 - 16:03
"Azken argazkia" kanpaina britainiarrak erakusten du suizidioa ez dela jendeak irudikatzen duen modukoa
Ekimenaren helburua da suizidioaren inguruko estigmez kontzientziatzea, hori ekiditen saiatzeko. Horretarako, aurretiazko seinaleak ikusezinak izan arren, kanpainak suizidioak geldiarazten lagundu nahi du, gaiari buruz gehiago hitz eginez, horrek jendeak laguntza eska dezan lagun dezakeelako.
2022/08/18 - 12:36
Israelgo armadak Palestinako hainbat GKEren egoitzak itxi ditu
Iazko urrian Israelek terroristatzat jotako sei erakunde palestinarretatik gutxienez lauren egoitzak itxi, miatu eta artikuluak konfiskatu ditu Israelgo armadak Ramalan.
2022/08/17 - 23:02
Mundu osoan 650 milioi neskato behartzen dituzte ezkontzera 18 urte baino gutxiagorekin
Girls not Brides eta Plan International gobernuz kanpoko erakundeen arabera, mundu osoan 650 milioi neskato behartzen dituzte ezkontzera 18 urte baino gutxiagorekin. Ezkontza guztien %17 dira. Neska adingabeen ezkontza gehien, Afrikan eta Asian gertatzen dira.
2022/08/05 - 21:01
Israelgo Armadaren bonbardaketek hamar hildako eta 55 zauritu utzi dituzte Gazako Zerrendan
Hildakoetako bat bost urteko neskato bat da. Israelgo Armadak Taysir al Yabari Jihad Islamikoko bigarrena hil du bonbardaketan.
2022/08/05 - 11:11
Ukrainaren taktika militarrek zibilak arriskuan jartzen dituzte, Amnistia Internazionalen arabera
Lau hilabetez ikertu ondoren txosten batean ondorioztatu dutenez, Ukrainako Armadak base militarrak ezarri ditu bizitokietan eta horietatik erasoak egin, beste aukera batzuk zituen arren.
2022/08/01 - 15:53
GKEen salbamendu ontziak arrisku egoeretan soilik ibilgetu daitezke, EBko Justizia Auzitegiaren arabera
Ontziak soilik ibilgetu daitezke segurtasunerako, osasunerako eta ingurumenerako arriskurik badago. Gainera, ontzi barruan dauden pertsonen kopurua ezin da kontrol baterako arrazoia izan.
2022/06/27 - 16:47
Hildako migratzaileak ehorzteko hilobiak prestatzen ari da Maroko
Melillako mugan hildako migratzaileak ehorzteko hobiak egin ditu Marokok Sidi Salem hilerrian, Nador herriaren kanpoaldean. Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, autopsiarik egin gabe lurperatuko dituzte.
2022/06/26 - 21:48
Hobiak prestatzen ari dira Melillan hildako migratzaileak Nadorreko hilerri batean ehorzteko
Marokoko Giza Eskubideen Elkarteak berretsi duenez, marokoar autoritateak lanean ari dira, Melillan hildako migratzaileak lurperatzeko.