Gobernuz Kanpoko Erakundeak
2022/06/24 - 16:52
Aita Marik erreskatatutako migratzaileen bidaia ez da Sizilian amaitzen
Itsasoan erreskatatuta edo pateretan Italiara heltzen diren etorkinen % 90 Sizilian lehorreratzen dira.
2022/06/23 - 22:38
112 migratzaileak aldi baterako atxikitze zentro batera eraman ditu Italiako Poliziak
Goizean lehorreratu dira "Aita Marik" Siziliako Augustako portura eraman dituen 112 erreskatatuak. 112 migratzaileak onik daude eta aldi baterako atxikitze zentro batera eraman ditu Italiako Poliziak. Ontzia garbitu dute, ikuskaritza pasatu du, baina oraindik ez du zehaztuta itzultzeko eguna.
2022/06/23 - 15:20
Aita Mariren 18 eguneko misioa, iruditan
SMH gobernuz kanpoko erakundearen ontziak 113 pertsonari salbatu die bizia bere azken misio honetan. EITB Media izan da operazioaren lekuko. Hauek dira 18 eguneko misio gogorraren laburbilduma.
2022/06/23 - 14:12
Amaitu da Aita Mariren misioa Mediterraneoan, 113 lagunen bizia salbatuta
Ekainaren 6an Malagatik abiatu zenetik, Itsas Salbamenduko ontziak lau erreskate egin ditu, eta 113 pertsona atera ditu uretatik. Ontzia 112 pertsona zeramatzala iritsi da portura; izan ere, erreskatatuetako bat ospitalera eraman zuten duela egun batzuk bere osasun-egoeragatik.
2022/06/23 - 08:57
Aita Mari ontzia gaur lehorreratuko da Sizilian
Aurreikuspenen arabera, erreskate ontzia 09:00ak aldera iritsiko da Siziliako Augusta portura. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan tripulazioko kideez gain.
2022/06/22 - 21:03
Poza eta ospakizunak Aita Marin, Sizilian porturatzeko baimena jaso ondoren
Aita Maria ontzia bihar goizean lehorreratuko Siziliako Augusta portuan. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan, tripulazioko kideez gain.
2022/06/22 - 19:30
Aita Marik Sizilian porturatzeko baimena jaso du
Aita Mari ontzia ostegun goizean lehorreratuko Siziliako Augusta portuan. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan, tripulazioko kideez gain.
2022/06/21 - 12:23
Aita Mariko tripulazioak presaz lehorreratzeko portu bat eskatu du
112 pertsonak, tripulazioaz gain, astebete daramate itsasontzian, lehorreratu ezinik. Migratzaile batzuk gose-greba hasi dute, eta, porturen batera iristen ez badira, euren burua uretara botako duten mehatxua egin dute.
2022/06/17 - 23:58
Aita Marik 45 pertsona erreskatatu ditu, eta dagoeneko 112 migratzaile daude ontzian
Laugarren egunez, laugarren erreskatea, orain arteko handiena. Aita Marik beste 45 pertsona jaso ditu, gainezka zihoan patera batetik. Pertsona berrien etorrerak itsasontzian antolakuntza doitzea eskatzen du.
2022/06/17 - 22:12
Aita Mari ontzia, Siziliara bidean, 112 pertsona migratzaile daramatzala, baina porturatzeko baimenik gabe
Euskal ontziko kapitainak portu segurua lortzeko tramite guztiak bete ditu dagoeneko, baina oraindik ez diote baimenik eman.
2022/06/17 - 16:13
45 lagun erreskatatu berri ditu Aita Marik Mediterraneoan
Erreskatatuen artean bost emakume daude, horietako bat haurdun. Hiru egun zeramatzaten itsasoan eta dagoeneko urik gabe zeuden. Denak egoera onean erreskatatu dituzte.
2022/06/17 - 15:37
Aita Mari ontziak 45 pertsona salbatu ditu bere laugarren erreskatean
Behin uretatik aterata, ohiko osasun azterketa eta covid-19 proba egin diete migratzaileei (negatibo eman dute). Egoera onean omen daude denak.
2022/06/17 - 10:41
Aita Marik larri erreskatatu zuen 15 urteko gaztea Lampedusara eraman dute
Italiako kostazainek ebakuatu dute gaztea. Hamsa gertuen dagoen ospitalera eramango dute, ontzian egin ezin ziren proba osagarriak egiteko.
2022/06/17 - 08:24
Lampedusan lehorreratu dute Aita Marik herenegun egoera larrian erreskatatu zuen 15 urteko mutila
Lampedusan lehorreratu ondoren, inguruko ospitale batera eramango dute Aita Mari ontzian egin ezin dizkioten probak egin diezazkioten. Ontzian doazen gainerako 67 pertsona migratzaileek, ordea, porturatu ezinda jarraitzen dute.
2022/06/16 - 20:37
1.234 babes eskaera jaso ditu Euskadik urteko lehen lau hilabeteetan
Venezuela eta Kolonbia dira babes eskaera zerrendaren buru. Gainera, otsailetik Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek 1.166 errefuxiatu artatu dituzte Ukrainan, horietako % 70, emakumeak.
2022/06/16 - 12:16
Atsedenik gabeko hiru egun Aita Mari ontzian
Azken hiru gauak gogorrak izan dira Aita Mari erreskate-ontzian. Guztira 68 pertsona erreskatatu dituzte.
2022/06/16 - 10:34
Aita Mari ontziak 40 pertsona gehiago erreskatatu ditu goizaldean
Erreskatatutako pertsonen artean sei emakume, sei haur eta mugikortasun urriko pertsona bat daude. Erreskatea 23:45ean hasi da, eta ordu erdi geroago denak Aita Mari ontzian zeuden.
2022/06/16 - 09:22
Aita Marik beste 40 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Hirugarren erreskate honen ostean, 68 pertsona erreskatatu ditu guztira Aita Marik hiru egunetan. Italiak ez du oraindik porturatzeko baimenik eman.
2022/06/15 - 23:30
Aita Mari porturantz doa erreskatatu duten 15 urteko gazteari bizitza salbatzeko
Aita Marirengana konorterik gabe iritsi da Hamsa, itotze sintomekin. 15 urte ditu eta etiopiarra da. Aita Mari Lampedusara doa, eta bertan ebakuazio medikoa egiteko baimena eskatuko dute.
2022/06/15 - 16:39
Caritas Euskadiko boluntarioek 32.429 pertsonari lagundu zieten 2021ean, 2020an baino % 17,5 gehiago
Etxebizitza eskuratzea eta mantentzea da, oraindik ere, artatutako pertsonen zailtasun handiena, eta egoerarik zailena bakarrik dauden ama migratzaileena da.