Gobernuz Kanpoko Erakundeak
2024/06/03 - 15:38
Greenpeaceko 'Arctic Sunrise' ontzia Bilbon porturatu da
Ekainaren 7tik 9ra bitartean Bilboko Itsasmuseumeko portuan bisitatu ahal izango da ontzi izotz-hauslea. Greenpeace erakunde ekologistak, gainera, tailerrak eta kontzertu solidario bat eskainiko ditu ekainaren 8an, larunbata, Ozeanoen Nazioarteko Egunaren harira.
2024/06/01 - 11:34
Bilbon izango den justizia klimatikoaren aldeko topaketan parte hartzera deitu du Klimaren aldeko Aliantzak
Topaketa horretan hautetsontzi bat jarriko dute herritarren eskura, Europako agintariei zuzendutako nahi, erreklamazio edo kexak sartzeko.
2024/05/29 - 15:07
Caritas Euskadik 42.241 pertsona artatu zituen iaz, 2022an baino % 22 gehiago
Oraindik ere etxebizitza eskuratzea da Caritasek lagundu dituen pertsonen zailtasun handiena.
2024/05/25 - 11:56
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako elikagai bankuek udaberriko bilketarekin jarraituko dute gaur
Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira.
2024/05/24 - 10:50
Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako elikagai bankuek udaberriko bilketa hasi dute
Esnea, arroza, pasta, gailetak, haurrentzako produktuak, kontserbak, olioa eta lekaleak behar dira.
2024/05/23 - 13:10
Greenpeacek helegitea aurkeztu du Urdaibaiko babes eremua murriztearen aurka
Talde ekologistak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri du kostaldea babesteko eremua 100 metrotik 20ra murrizteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka, Kosta legea urratzen duela iritzita.
2024/05/03 - 12:06
Grafiko interaktiboa: prentsa askatasunaren egoera munduan
Mugarik Gabeko Kazetariak (RSF) gobernuz kanpoko erakundeak urtero kaleratzen duen munduko herrialdeen zerrenda eguneratuta argitaratu du gaur, prentsa askatasunaren mundu egunean.
2024/05/03 - 10:01
Erakunde politikoak bilakatu dira prentsa askatasunaren kontrako mehatxu nagusia, RSFren arabera
Herrialde eskandinaviarrak dira, Norvegia, Danimarka eta Suedia tartean, kazetaritza askatasunez egiteko onenak. Zerrendaren azken postuetan ageri dira, ordea, Siria, Afganistan eta Txina. Espainiak eta Frantziak euren postuak hobetu dituzte.
2024/04/24 - 10:03
Albiste izango dira: AIren urteroko txostena, kontrol saioa Kongresuan eta San Prudentzioko pregoia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/24 - 04:01
Amnistia Internazionalak Espainian dagoen opakutasuna salatu du Pegasus, Melilla eta egoitzen kasuetan
"Giza eskubideen egoera munduan" urteroko txostenean, giza eskubideen aldeko erakundeak kritikatu du Espainiako Gobernuak ez duela borondaterik gatazka jakin batzuetan kontuak emateko. Era berean, legegintza-aurrerapenak modu eraginkorrean ezartzeko deia egin du.
2024/04/22 - 19:47
UNICEFek salatu du arma leherkorrek haurren biktimen erdiak eragiten dituztela gatazketan
Arma leherkorren haurren biktima guztien % 49,8, hil edo mutilatu zituzten 24 gatazka-gunetan, 2018 eta 2022 artean.
2024/04/18 - 18:35
AEBek baimena eman diote Israeli Rafah hiriari eraso egiteko, Iranen kontrako erantzuna mugatzearen truke
Israelek AEBen baimena du Rafah hiriari eraso egiteko, prentsa israeldarraren arabera, Iranen kontrako erantzuna mugatzearen truke. Gazan egoera zailtzen ari den bitartean, igandean, Zerrendara abiatuko da Istanbuletik Askatasunaren ontzidi berria.
2024/04/15 - 16:30
Zaporeak-ek 14.000 kilo elikagai bildu ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuentzat
Gobernuz Kanpoko erakundeak esan du "arrakastatsua" izan dela Donostiako Super Amara supermerkatuan eta Baskoniako zaleen artean Gasteizen egin duten bilketa.
2024/04/12 - 16:49
Zaporeak elkartea Greziako errefuxiatu-guneetarako elikagaiak biltzen ari da Donostian
Super Amararen laguntzarekin, Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak elikagai bilketa antolatu du Donostian gaur eta bihar, Greziako uharteetako errefuxiatuen eremuetarako.
2024/04/12 - 10:36
Mundu osoko gobernuz kanpoko 252 erakundek eskatu dute Israeli eta Palestinari armarik ez saltzeko
Sinatzaileen artean daude Amnistia Internazionala, Oxfam, Munduko Medikuak eta Caritas, baita kontinente guztietako hainbat eliza eta elkarte ere.
2024/04/10 - 19:03
Greenpeacek ''Politika berderik gabe etorkizun grisa'' dioen pankarta zabaldu du Bilboko Guggenheim aurrean
Greenpeacek politika berdea eskatu du Euskadirako, eta, horretarako, 50 metro koadroko pankarta bat zabaldu du Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean, ikurrinarekin eta "Politika berderik gabe etorkizuna grisa da" leloarekin.
2024/04/05 - 18:53
Israelek bi komandante kargugabetu ditu, baina WCK-k ikerketa "sinesgarria" eskatzen jarraitzen du
Armada sionistak agindutako ikerketa sasi-independenteak ondorioztatu duenez, Israelgo indarrek bi "pistolari" identifikatu zituzten laguntza-kamioietan, konboia Deir al Balahko biltegi batera zihoala.
2024/04/04 - 10:02
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren hasiera, Israelen erasoa GKEen aurka, eta 2023ko errenta kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/04 - 00:44
Jose Andres sukaldaria: 'Badakit Israelek nahita eraso egin zigula'
Sukaldariak ziurtatu duenez, erasotako hiru autoak kilometro bat baino gehiagora zihoazen bata bestetik, oso logo ikusgarriekin, eta, beraz, erasoa nahita egin zutela uste du, konboi osoa hiltzeko asmoz. Ikerketa independente bat eskatu du.
2024/04/03 - 22:23
Udan Saharatik eta Ukrainatik haurrak ekartzen dituzten elkarteek harrera-familiak behar dituzte
Txernobyl eta Oporrak Bakean elkarteek behar baino izen emate gutxiago izan dituzte aurtengo kanpainan. Bigarrenaren kasuan, behar dituzten 300 harrera familietatik erdia lortu dute soilik.