Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: AIren urteroko txostena, kontrol saioa Kongresuan eta San Prudentzioko pregoia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Esteban Beltran, Amnistia Internazionalaren Espainiako zuzendaria
Esteban Beltran, Amnistia Internazionalaren Espainiako zuzendaria

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko apirilaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Amnistia Internazionalaren urteroko txostenaAmnistia Internazionalak "Giza eskubideen egoera munduan" izeneko txostenean gaur egungo egoera geopolitikoa aztertu du. Gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi du gatazka belikoen gorakadak eta nazioarteko zuzenbidearen gainbeherak "ondorio izugarriak" izan dituztela dagoeneko, eta horiei adimen artifizialaren aurrerapen "azkarrak" gehitu behar zaizkiela. 

- Kontrol saioa Diputatuen Kongresuan: Espainiako Gobernuaren kontrol saioa dute gaur Diputatuen Kongresuan, 09:00etatik aurrera. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak, Felix Bolaños Justizia ministroak, Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak eta Jose Manuel Albares Atzerri ministroak talde politikoen galderei erantzun beharko diete.

- San Prudentzio jaietako pregoia: San Prudentzio eguna igandean, apirilak 28, bada ere, gaur egingo da San Prudentzio eta Estibalizko Gure Amaren jaietako pregoia. 20:00etan hasiko da Gasteizko Probintzia plazan eta Teresa Ibañez Axpe aktoreak irakurriko du aurtengo pregoia. Radio Vitoriak saio berezia egingo du pregoia zuzenean eta bertatik bertara eskaintzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X