Gogora
2024/02/03 - 19:28
Frankismo garaian Bilboko Eskolapioetan preso egondako gizonak omendu dituzte
Litekeena da 3.500 gizon inguru igaro izana bertatik. Iragana begirada kritikoarekin aztertzeko eta gertatutakoa belaunaldiz belaunaldi transmititzeko proposatu du Gogora Institutuko zuzendariak larunbat honetan preso horiei egindako omenaldian.
2024/01/24 - 11:08
Gerra Zibileko gorpuzkiak identifikatzen lagunduko duen akordioa itxi dute Gogorak, EHUk eta AMEE erakundeak
Hiru erakundeok sinatu berri duten elkarlan itunari esker, Donostiako Auzitegiko Genetika Unitatearen laborategia erabili ahal izango dute ikertzaileek gerra garaiko gorpuzkien identifikaziorako.
2023/12/09 - 15:46
Frankismoak Ondarretan eraildako Hipolito Berasategiren gorpuzkiak familiari entregatu dizkio Jaurlaritzak
Donostiako Udalean egindako ekitaldi batean jaso ditu Pepik bere aitaren hezurrak, 83 urteren ostean. Ondarretan erail eta desagertutakoetatik identifikatu ahal izan den lehen biktima da. Oiartzungo hilerrira eramanak ziren haren hezurrak, beste askorenen artean.
2023/12/02 - 13:50
Bernardo Rodriguez Rincon frankismoaren biktimaren gorpuzkiak eman dizkio Jaurlaritzak haren familiari
Bernardo Urduñako espetxe frankistan egon zen preso, eta bertan hobitik ateratako 71 presoen artean identifikatu duten zortzigarrena da. Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak eman dizkio Bernardo Rodriguez Rinconen gorpuzkiak haren familiari.
2023/11/27 - 22:27
Gerra Zibilaren eta errepresio frankistaren beste hiru biktima identifikatu dituzte
Identifikatuak Felix Rodriguez Arana (Tolosan jaioa, baina pasaitarra), Quintana de la Serenako (Badajoz) Francisco de la Cruz Orellana eta Hipolito Berasategi Alcalde (Burgoseko Briviesca herrian jaioa) dira.
2023/11/10 - 11:02
Memoria gazteei helarazteko beharra nabarmendu du Aintzane Ezenarrok: "Gure belaunaldiaren betebeharra da"
Gogora Institutuko zuzendariaren arabera, hurrengo belaunaldiek ezingo dute gertatutakoari buruzko analisi kritikorik egin, transmisiorik ez badago.
2023/10/03 - 20:38
Ordena Publikoko Auzitegiak Euskadiko herritarren kontra zabaldutako sumarioak digitalizatuko ditu Gogorak
Gogora Institutuak jakinarazi duenez, lehen ikerketen arabera, 1963 eta 1977 bitartean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.700 herritar baino gehiagoren aurkako sumarioak abiarazi zituen auzitegi horrek.
2023/09/28 - 15:26
Legebiltzarrak Memoria Historikoaren legea onartu du, gehiengo zabalarekin
Ganberako ordezkarien % 90ek babestu dute araudia (EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta EP-IU k alde bozkatu dute). Urkulluk biktimekin ospatu du legearekin emandako "pauso garrantzitsua". Elkarte memorialistek "historikotzat" jo dute eguna. Biktima batzuk Legebiltzarrean izan dira bozketa jarraitzen.
2023/09/28 - 14:21
Memoria historikoaren EAEko legearen gakoak
Araudiak memoria sustatzeko eta Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimen erreparazioa bermatzeko neurri berriak ditu. Ikur frankistak desagerrarazteko pausoak aurreikuisten ditu, baita 150.000 eurorainoko isunak arau-hausteengatik.
2023/09/28 - 07:00
Memoria Historikoaren legea onartuko du gaur Eusko Legebiltzarrak, bi urteko tramitazioaren ondoren
Bi helburu ditu legeak: batetik, Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimen memoria, aitortza eta erreparazioa sustatzea; eta, bestetik, printzipio eta balio etiko eta demokratikoak sustatzea.
2023/08/01 - 15:19
Memoria-leku izendapena Gernika-Lumo osora zabaltzea onartu du Espainiako Gobernuak
Hasiera batean, Batzar Etxea bakarrik izendatu zuten Gernikako bonbardaketaren memoria-leku. Erabaki horrek hainbat erakunderen ezinegona eragin zuen, eta berehala aurkeztu zituzten alegazioak, izendapena 1937ko bonbardaketak suntsitutako herriko toki gehiagotara zabaltzeko eskatuz.
2023/08/01 - 14:58
Gernika-Lumo memoria-toki izendatzea pozik hartu du Gogorak, eta elkarlanerako deia egin dio Espainiari
Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak esan duenez, "positiboa eta egokia da" Gernika-Lumo herria memoria-toki izendatzea, "euskal erakundeen alegazioak" kontuan hartuta. Espainiako Gobernuaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko elkarlana aldarrikatu du, memoria historikoan sakontzeko.
2023/06/18 - 16:11
Bilbo defendatu zuten bi milizianoren gorpuzkiak entregatu dizkiete senideei
Luis Gauna Urrutia eta Angel Perez Puertas 1937ko udaberrian desagertu ziren, Bilbo frankistengatik defendatzeko egiten ari ziren batailetan. Gorpuzkiak iaz aurkitu zituzten Bilboko kanposantuko hobi komun batean.
2023/06/12 - 17:34
EAEko 40 familiari aitortu diete euren senideak Cuelgamurostik ateratzeko baimena
Goizean hasi dira Cuelgamurosen 128 biktimaren gorpuzkiak ateratzen. Gogora Institutuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 300 pertsona baino gehiago lurperatu zituzten lehen Erorien Harana izenaz ezagutzen zen horretan.
2023/05/10 - 19:39
Extremadurako nekazari bat identifikatu dute Urduñan, hilerriko hobietatik ateratako 71 gorpuzkien artean
Fructuoso Llorens Tolesano du izena, Badajozko lau alabaren aita zen nekazari ezkondua. Gogora Institutua familiarekin harremanetan jarri da eta Extremadurako senide presoen DNA jasotzeko prozesuari ekin dio, aurkitutako gainerako gorpuzkiak identifikatzeko lanetan.
2023/05/08 - 16:00
Gerra Zibileko hainbat gudulariren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Aurkikuntzaren ondoren, hurrengo urratsa eremu osoa induskatzea izango da, lurperatze gehiago egon daitezkeen zantzuak ikusita.
2023/05/07 - 14:03
Aintzane Ezenarro: ''ETAk egindakoa kritikatzeko gai beharko ginateke''
"Indarkeriak ez duelako ezertarako balio izan adostu beharko genuke guztiok, horrela bakarrik ezarriko dugulako etorkizunerako oinarri sendo bat", ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendariak.
2023/05/07 - 12:40
Aintzane Ezenarro: "Mota guztietako indarkeria, ETArena barne, kritikatzeko gai izan beharko ginateke"
"Zoru etiko komun batetik" abiatuta, "gertatutakoaren zergatiaren inguruan hausnarketa" egiteko beharraz mintzatu da Gogora Institutuaren zuzendaria. Gainera, hiruzpalau gudarirenak izan litezkeen hezurrak Zornotzako hilerrian aurkitu dituztela iragarri du.
2023/04/22 - 19:28
Gerra Zibilean hildako gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Zeanurin
Gogora Institua eta Aranzadi Zientzia elkarteak berreskuratu dituzte Euskal Prospekzio Taldeak 1937an Bilbo eskuratzeko ofentsiba frankistan gerrako fronte izan zen Barazar inguruan topatutako gorpuzkiak.
2023/04/22 - 17:52
Gudari baten gorpuzkiak atera ditu Aranzadik Zeanurin
Gudari baten gorpuzkiak atera ditu Aranzadik Barazar inguruan, Zeanurin. Gorpua ahoz gora aurkitu dute, eta 1937ko gudan frontean borrokan hil omen zen. Hurrengo urratsa borrokalariaren identifikazio txapa aurkitzea da, edo, bestela, DNA probak egitea aurkitutako femurrari.