Gerra Zibileko gorpuzkiak identifikatzen lagunduko duen akordioa itxi dute Gogorak, EHUk eta AMEE erakundeak
Gerra Zibileko edota gerraosteko gorpuzkiak identifikatzeko bidean, beste urrats eman du Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. Hemendik aurrera, Donostiako Auzitegiko Genetika Unitatearen laborategia erabili ahal izango dute ikertzaileek gorpuzkien identifikaziorako.
Hitzarmena sinatu du Gogora institutuak Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearekin (AMEE) eta EHUrekin, Donostiako laborategia erabili ahal izateko. EHUko BIOMICs taldeko ikertzailek aritzen dira lan horretan, eta akordioari esker, beste gune bat izango dute lanerako. Eusko Jaurlaritzak "Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programa" ekimena abian jarri zuenetik, BIOMICs taldeko adituek 37 identifikazio egin dituzte, gorpuzkien DNA eta Gogoraren bankuari lagina eman zioten senideena alderatuta.
Goizean eman dute hitzarmenaren berri, Donostiako Justizia Auzitegian egin duten ekitaldian. Laborategia bisitatu dute, eta bertan izan dira, besteak beste, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Guillermo Quindos EHUko Garapen Zientifiko-sozialeko eta Transferentziako errektoreordea. Memoria demokratikoan aurrera egiteko, akordioaren garrantzia nabarmendu dute biek ala biek.
Melgosaren arabera, Donostiako laborategiak erabiliz, "identifikazio-lanak optimizatzea" lortu du nahi da. Esan du "Euskadiko mendietako gudu-guneetan biktima bakarra lurperatuta dagoen bitartean", ez dutela amore emango, "zauriak ixteko" balio duelako horrek. "Ahalegin horrek esan nahi du gorpuzkiak bilatzea, aurkitzea eta lurpetik ateratzea, identifikatzea eta senitartekoei ematea".
Zenbait datu ere eman ditu sailburuak: Gogorak 2017tik martxan duen DNA bankuan gerra garaian desagertutakoen senideen 652 lagin daude jasota, analisi genetikoa egiteko. Orain arte, ikerketa prozesu ezberdinen bidez, 50 gorpu identifikatu ahal izan dira. Azken urteotan, 296 biktimen gorpuak berreskuratu dira, eta EAEko hobirik handienak ere aurkitzea lortu da: Begoñan, Urduñan eta Zornotzan.
Hain zuzen, identifikatutako gorpu horietako bat Luis Gauna Urrutiarena izan zen. Bilboko Begoñako hilerrian aurkitutako hobi komunean topatu zituzten haren gorpuzkiak, eta bere ilobetako batek bankuaren esku utzitako DNA laginari esker lortu zen identifikazioa. Aurkezpenean egon da Gaunaren iloba, eta egindako lana eskertu du.
EHUko Quindos errektoreordeak ere akordioaren garrantzia nabarmendu du, eta BIOMICseko ikerlarien lanean jarri du azpimarra. Zehaztu duenez, horien "ekarpena erabakigarria izaten ari da Gerra Zibilean desagertutako pertsonen bilaketa eta identifikazioa irudikatzen duen erreparazio historiko eta moralean". Gizartearentzat albiste ona dela gehitu du.
Donostiako laborategia Estatu mailan biktima mota hauen identifikazioan erreferente izatea nahi dute erakundeek.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.