Gogora
2022/03/26 - 15:04
Frankismoak 1936 eta 1945 artean exekutatutako 2.000 pertsona baino gehiago omendu ditu Eusko Jaurlaritzak
Gogora Memoriaren Institutuaren ikerketa baten arabera, 2.194 pertsona hil zituzten urte horien artean. Tokiko agintari nagusiek pertsona horiek gogoratu dituzte, Bilboko Hilerrian egindako omenaldian.
2022/03/26 - 14:09
Gerra Zibileko biktimei omenaldia
Tokiko agintariek eta Gogora Memoriaren Institutuak omenaldia egin dute Bilboko Hilerrian, Derion (Bizkaia).
2022/03/25 - 10:13
Frankistek 2.200 pertsona exekutatu zituzten Euskadin 1936-1945 aldian, erdiak baino gehiago epaiketarik gabe
Epai judizialik gabe egindako exekuzioak Araban eta Gipuzkoan jazo ziren bereziki, Estatu kolpeak irabazi edo handik gutxira tropa frankisten menpe geratu ziren lurraldeetan.
2022/02/22 - 11:08
Ezenarro: "Zintzotasun ariketa egin eta indarkeriaren erabilera gaizki egon dela onartu behar dugu"
Gogora Institutuko zuzendariak argi utzi du asmoa bera ez dela erraza, "ez baita lehenengo saiakera". Dena den, nabarmendu du aurrerapenen batzuk izan direla, eta berriro saiatu beharra zegoela, "eskubideen urraketaren gainean gutxieneko begirada partekatu bat nahitaezkoa delako".
2022/02/22 - 10:57
Ezenarro: ''Biktimek esan dutena esateko gai izan behar dute alderdiek eufemismorik gabe''
Euskadiko Memoriaren oinarriak adosteko talde eragilea sortuta, begirada berriekin, bide berriak urratu nahi direla esan du Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak eta belaunaldi berriei utzi nahi zaiela protagonismoa.
2022/02/21 - 19:00
Memoriaren oinarri partekatuak jasoko dituen lantalde bat osatuko dute
Hiru biktimak (Josu Elespe, Maria Jauregi eta Axun Lasa) eta hiru historialari gaztek osatuko dute eztabaida politikoa gainditzeko eta memoriaren inguruko begirada berri bat sustatzeko helburua duen lantaldea.
2022/02/16 - 13:30
Gogora institutuarekin harremanetan jartzeko deia egin diete frankismoak fusilatutako pertsonen senideei
Frankismoak 1936aren eta 1945aren artean fusilatutako pertsonen oroimenezko ekitaldia prestatzen ari dira Eusko Jaurlaritza eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Omenaldia martxoa amaieran izango da.
2022/01/29 - 18:44
1936an hildako gudari bat exhumatu dute Begoñako hilerrian
Tomas Rubin Marinen familiak ez zekien non lurperatu zuten, eta berriki deskubritu dute Bilboko auzo horretako hilerrian zegola.
2022/01/29 - 18:08
Tomas Rubin Marinen familiak gudariaren gorpuzkiak berreskuratu ditu 85 urteren ondoren
Tomas Rubinen familiak ez zekien gudariaren gorpuzkiak non zeuden zehazki. Begoñako Argia proiektuaren bidez atera dituzte Gerra Zibilan hildakoen gorpuzkiak, eta besteak beste, Aranzadi Elkarteko arkeologoek hartu dute parte.
2021/12/04 - 14:13
Begoñako hilerrian lurperatutako Gerra Zibileko 60 biktimaren gorpuzkiak berreskuratzeko lanak abiatu dituzte
Desobiratze proiektua Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadik Gerra Zibilean desagertutako pertsonak berreskuratzeko duten hitzarmenaren esparruan gauzatuko da.
2021/10/20 - 22:18
ETAren biktimen omenezko ekitaldia Bilboko Gogora Institutuaren egoitzan
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du "etorkizun zintzoa eta justua eraikitzeko" ezinbestekoa dela biktimei eragindako mina "injustua" izan zela aitortzea eta helburu politikoak lortzeko indarkeria erabiltzeari uko egitea.
2021/10/20 - 21:18
Eragindako mina "bidegabea" izan zela aitortzeko eskatu du lehendakariak, "etorkizun justua eraikitzeko"
Bestalde, Maria Jauregik ezberdin pentsatzen dutenen arteko zubiak eraikitzearen alde egin du eta indarkeria mota guztietako biktimak aintzat hartzeko eskatu du. ETAren amaieraren 10. urteurrena dela eta, Gogora Institutuak egindako ekitaldian izan dira lehendakaria eta Maria Jauregi.
2021/10/18 - 22:26
Gogora Institutuak antolatuta, biktimak eta ETAko kide ohiak bildu dira Gasteizen
Gogora Institutuak antolatutako mahai inguru batean, elkarrekin ikusi ditugu ETAren hainbat biktima, ETAko kide ohiak eta hainbat ekintzaile.
2021/09/28 - 10:06
Gogora Institutuaren Ekintza Plan berriak memoria partekatu bat eraikitzeko oinarriak ezarri nahi ditu
Gogoragunea sortzea, 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertaeren biktimen memoriala eta Gernikako Museoaren berrikuntza jasotzen ditu 2021-2024 Ekintza Planak.
2021/09/22 - 14:08
EAE, Nafarroa eta beste erkidego batzuetako ordezkariek Gerra Zibileko biktimen erroldak bateratu nahi dituzte
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldian, hainbat erkidegotako eta Estatuko ordezkariak bildu dituzte. Bi erakundeek ekainean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren lehen ondorio da gaurko jardunaldia.
2021/09/19 - 22:31
Elgoibarko gerra zibilaren memoriaren ibilbidea aurkeztu dute
Gipuzkoan egin duten lehenengoa da, baina EAEko 20.a. Biktimen errekonozimendua da helburua, eta antzeko ekimenak egingo dituzte herri gehiagotan. Elgoibar 1936 herritarren plataformak salatu du erakundeek ekitaldiaren erabilera "alderdikoia" egin dutela.
2021/09/19 - 15:37
Zirardamendin borrokatu eta hil ziren gudariak gogoratu eta aitortzeko bidea
Gogora institutoak abian jarri du Memoriaren Ibilbideak egitasmoaren azken txangoa, Zirardamendi. Elgoibartik Markinarako bidean dagoen muina, Gipuzkoako lehen ibilbidea da. Euskadin, 23.a.
2021/09/02 - 17:01
Jaurlaritzak Gogora Institutuaren erakusketa gunea aurkeztu du
Museoak 2023ko udaberrian zabalduko ditu ateak, eta institutuaren lan pedagogikoari eta memoriaren zabalkundeari erantzungo dio.
2021/09/02 - 13:15
Gogora Institutuak erakusketa-espazio berriaren proiektu arkitektonikoa aurkeztu du
Proiektu irabazleak, "Gogoak Hedatuz" izenekoak, gogoeta egitera gonbidatzen du, eta horretarako eremuak erakusketa-esparru batetik besterako pasabidean egongo dira.
2021/08/11 - 21:23
Eusko Jaurlaritzak amaitutzat eman du frankismoan desagertutako pertsonak hobitik ateratzeko prozesua
Gogora Memoriaren Institutuko zuzendaria den Aintzane Ezenarroren ustez, Memoria Historikoaren berreskurapenean eta zabalkundean fokua jartzeko unea da.