Goialdeko depresioa
2024/11/10 - 10:40
Lau atxilotu eta 31 polizia zauritu Valentzian, Mazonen dimisioa eskatzeko protestaren osteko istiluetan
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka egindako martxa jendetsua eta baketsua izan da. Horren ostean, baina, manifestari batzuek aurre egin diete agenteei. Bi atxiloturi desordena publikoak egotzi dizkiete, eta beste biei, agenteen aurkako atentatua.
2024/11/09 - 22:04
Mazonen eta Gobernu osoaren dimisioa eskatu dute, euriteen aurreko eta osteko kudeaketa ''penagarriagatik''
Deialdia egin duten dozenaka elkarteek Valentziako Gobernuaren gaitasun eza salatu dute eta Mazon presidentearen eta Gobernu osoaren dimisioa eskatu dute. Politika ekonomiko eta sozialetan aldaketak eskatu dituzte, berreraikuntza "pertsonak erdigunean jarriz" egin dadin.
2024/11/09 - 15:23
Azken zenbaketaren arabera, 220 dira denboralearen ondorioz hildakoak eta 36.721 erreskatatutakoak
50 lagun daude oraindik desagertuta. Moncloatik jakinarazi dutenez, 219 autopsia egin dituzte orain arte, eta horietako zortzi "denboralerekin zerikusirik ez zuten arrazoiengatik" hil ziren.
2024/11/09 - 15:05
''Guk ikusmenarekin egiten dugu lan, txakurrek usaimenarekin: bikote perfektua horrelako erreskateetarako''
Ertzaintzaren Txakur Unitatea atzotik ari da gorpu bila Valentziako industrialde batean. Bertan hilotz bat aurkitu dute eta gehiago egon daitezkeela uste dute. Horien lana ezinbestekoa dela esan digu Josu Iturregi Ertzaintzaren Txakur Unitatearen buruak.
2024/11/09 - 11:15
Bizkaiak hirugarren suhiltzaile-talde bat bidaliko du Valentziara, bertan lanean ari dena ordezkatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko 17 kide joango dira Valentzia aldera (12 suhiltzaile, bi kabo, ofizial bat, sarjentu bat eta guardia nagusi bat), materiala eramango dute, eta hiru egun emango dituzte Alfafar eta Massanassa udalerrietan lanean.
2024/11/08 - 22:18
Generalitatea uholdeen aurrean "geldirik" geratu zela salatu duen herritar baten errekurtsoa onartu dute
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioari buruzko legearen arabera, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak espediente administratiboak erreklamatzea erabaki du.
2024/11/08 - 20:27
''ES-Alert bidez bidalitako mezuak mugikor adimendun guztietara iristen dira, ezer aktibatu behar izan gabe''
EAEko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak bi bide ditu herritarrei abisuak emateko: SOS Deiak aplikazioa (aplikazioa instalatuta dutenek bakarrik jasoko dute abisua) eta ES-Alert (telefono adimendun guztietara mezuak bidaltzeko aukera ematen du).
2024/11/08 - 18:08
Mazon Maribel Vilaplana kazetariarekin bazkaltzen egon zen, uholdeak kalteak eragiten ari ziren bitartean
Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Valentziako Generalitateko presidentea 18:00ak arte egon zen kazetariarekin bazkaltzen, telebista publikoaren zuzendari izatea eskaintzeko. Presidentea bi ordu eta erdi berandu batu zen larrialdietako bilerara.
2024/11/08 - 14:39
CCOOk, UGTk eta Euskadiko patronalek bilkura egin dute Bilbon, GOIDIren biktimei elkartasuna adierazteko
Sindikatuek 10 minutuko kontzentrazioa egin dute Bilbon, euren egoitzen aurrean, eta Confebask, CEOE eta Cebek patronaletako kideek elkarretaratzea egin dute Euskadi plazan, Iberdrola dorrearen aurrean.
2024/11/08 - 14:32
Espainiako Gobernuak ayudavalencia.es webgunea blokeatu du iruzur zantzuak atzemanda
Hondamendiak kaltetutako herritarrentzat donazioak eskatzen omen zituen, kriptotxanponen bidez. Herritar batek salatu du, iruzurra delakoan, eta horregatik itxi dute ataria.
2024/11/08 - 13:52
EAEko erakundeek eta Elikagaien Bankuek koordinatuko dute Valentziarako produktuen bidalketa
Valentziarako laguntza "ahalik eta modu antolatuenean eta eraginkorrenean" bideratzea da helburua.
2024/11/08 - 09:05
Albiste izango dira: Hirigintzaren Mundu Eguna, automobilgintza sektorearen krisia eta Behobia-Donostia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/07 - 20:43
Valentziako Justizia kontseilariak ez zuen mugikorreko alerten sistemaren berri goialdeko borraskaren egunean
Salome Pradasek, larrialdien arloko eskumenak dituenak, adierazi duenez, teknikari batek eman zien urriaren 29ko 20:00etan herritarrei abisua emateko sistemaren berri. Dena dela, Ser irrati kateak audioa zabaldu du bertsio hori gezurtatzeko: larrialdi zentroan 19:15ean aritu ziren bidalketaz.
2024/11/07 - 11:35
Goialdeko borraskak kolpatutako udalerriak hondamendi eremu dira, ofizialki
Zehazki, urriaren 28tik azaroaren 4ra goialdeko borraskaren eragina pairatu zuten Valentziako Erkidegoko, Gaztela-Mantxako, Andaluziako, Kataluniako eta Aragoiko hainbat udalerriri eragingo die hondamendi eremu izendapenak.
2024/11/07 - 08:55
Albiste izango dira: Trumpen garaipenaren ondorioak, inoizko urterik beroena eta Euskaraldiaren hamaikakoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/07 - 06:00
Inoiz erregistratu den urterik beroena izateko bidean da 2024
Munduko klima-aldaketa aztertzen duen Copernicus zerbitzuaren txostenaren arabera, erregistratutako gainazaleko airearen urriko batez besteko tenperatura 0,8 °C igo da 1991tik 2020ra hilabete horretan bildutako datuen aldean, eta 1,65 °C beroagoa da industria-aurreko mailekin konparatuta.
2024/11/06 - 20:52
Ertzaintzaren Txakur Unitateko kideak Valentziara bidean dira, Generalitateak laguntza eskatu ostean
Valentziako Generalitateak Ertzaintzaren Txakur Unitatearen laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, desagertutako pertsonak aurkitzen laguntzeko. Eusko Jaurlaritzak berehala aktibatu du txakur unitatea, eta Valentziara bidean dira sei agente, txakur eta guzti.
2024/11/06 - 15:25
Denboraleak kaltetutako ibilgailueen jabeak kalte-ordainak jasotzen hasiko dira gaurtik
Atzoko 08:00ak arte, Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak 72.125 eskari jaso zituen. Horietatik, 44.203 denboraleak kaltetutako ibilgailuekin lotutakoak ziren.
2024/11/06 - 09:12
Albiste izango dira: Hauteskunde emaitzak AEBn, AEB: Eta orain zer? eta goialdeko borraska Valentzian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/05 - 22:51
''Batzuetan alertak ezartzen dira eta gero ez da ezer gertatzen'': Andoni Aizpuruk iruzkin hauei erantzun die
Azken egunotan jende askok zalantzan jarri du alerta meteorologikoen funtzionamendua eta eraginkortasuna. Andoni Aizpuruk probabilitatea erabiliz eguraldiaren aurreikuspena nola egiten den azaldu digu.