Azken zenbaketaren arabera, 220 dira denboralearen ondorioz hildakoak eta 36.721 erreskatatutakoak
Larunbat honetan Espainiako Gobernuak emandako azken datuen arabera, 220 pertsona hil dira Espainian goialdeko depresioaren ondorioz: 212 Valentziako Erkidegoan, zazpi Gaztela-Mantxan eta bat Andaluzian. Gainera, 36.721 pertsona erreskatatu dituzte; horietatik 64, azken 24 orduetan.
Moncloatik jakinarazi dutenez, 219 autopsia egin dituzte orain arte, eta horietako zortzi "depresioarekin zerikusirik ez zuten arrazoiengatik" hil ziren. Hala, gutxienez 183 gorpu identifikatu dituzte, eta horietatik 128 senideei eman dizkiete dagoeneko.
Desagertuei dagokienez, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak auzitegiko medikuekin elkarlanean gaitutako 'ante mortem' bulegoetan 50 espediente zeuden aktibo ostiraleko 20:00ak arte, uholdeen eraginez hainbat pertsona daudelako desagertuta; bezperan baino 28 gutxiago dira, hildakoetako batzuk identifikatu dituztelako edota desagertutzat jotako batzuk bizirik topatu dituztelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda