Goialdeko depresioa
2024/10/31 - 14:48
Sanchezek hitzeman du Valentziara "lurreko, itsasoko eta aireko" laguntza eramaten jarraituko duela
Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du, gainera, hondamendi eremu izendatuko dituztela Valentziako Erkidegoa eta kaltetutako gainerako lurraldeak, eta dei egin die Valentziako eta Castelloko bizilagunei agintarien gomendioak jarraitzeko eta, ahal bada, etxetik ez irteteko.
2024/10/31 - 14:05
Iruñeko Udalak minutu bateko isilunea egin du goialdeko borraskaren biktimei elkartasuna adierazteko
Iruñeko Udalak minutu bateko isilunea egin du goialdeko borraskaren biktimei elkartasuna adierazteko, eta jakinarazi du Udaltzaingoaren ibilgailu bat bidaliko duela eremu kaltetuenera.
2024/10/30 - 20:49
Gutxienez 40 pertsona hil dira Paiportan, goialdeko depresioak gehien zigortutako herrian
Paiporta herria, Maribel Albalat alkateak adierazi duenez, ez dago euria egiten duenerako prest, orain arte ez baitu uholderik jasan eta, horrexegatik, etxebizitza asko eraiki dira beheko solairuetan.
2024/10/30 - 19:56
Mugikorretako alerta lehendabizikoz Andaluzian, Jerez de la Fronterako goialdeko depresioagatik
Eurite handiak izan daitezkeelako muturreko arriskuagatik abisu gorria ezarri dute gaur 23:59ak arte Jerez de la Fronteran eta Cadizko landazabalean. Agintariek kontu handiz ibiltzeko eta ahal izanez gero etxetik ez irteteko eskatu diete herritarrei.
2024/10/30 - 18:05
Valentziako tragedia, airetik ikusita
Aireko irudiek argi eta garbi erakusten dute atzo Valentzian gertatutako tragediaren tamaina: urpean geratutako zelaiak, uholdeek eramandako autoz betetako errepideak, dozenaka auto kaleetan pilatuta...
2024/10/30 - 17:23
Valentzia, goialdeko borraskaren zero gunea
Atzokoa XXI. mendeko goi-borraska isolaturik larriena izan da Valentzian. Irudiak ikaragarriak dira: pertsonak ibilgailuen gainean urak eramanda, botatako zubiak, arrisku handiko erreskateak eta kalte ekonomiko ikaragarriak.
2024/10/30 - 17:17
Valentziako borraska: 1983an Bilbon izan ziren uholdeak gogora ekarri dizkigun tragedia
Duela 40 urte, 1983ko abuztuaren 26an, Valentziako erkidegoa astindu duen fenomeno meteorologiko berdinak Bilbo suntsitu zuen. 40 pertsona inguru hil ziren orduan.
2024/10/30 - 11:49
Gutxienez 51 pertsona hil dira Valentzian eta bat Gaztela-Mantxan, euri denboralea dela eta
Valentziako Generalitateak biktimen lehen datua eman du, behin-behinekoa. Bestalde, Miran (Cuenca) emakume bat hil dela jakinarazi du Gaztela-Mantxako Gobernuak, erkidego horretan lehendabizikoa.
2024/10/30 - 10:10
Goialdeko depresioak irudi beldurgarriak utzi ditu Valentzian eta Albaceten
Gaua luzea izan da Espainiako ekialdean, eta erreskate taldeek etenik gabe egin dute lan. Hainbat pertsona hil dira eta dozenaka dira harrapatuta daudenak.
2024/10/29 - 22:21
Letur (Gaztela-Mantxa), borraskak suntsitsu duen herrietako bat
Leturren (Albacete), sei pertsona desagertuta daude, dozenaka auto eraman dituen eta etxebizitzetan sartu den uhaldiaren ostean. Gainera, desagertutako garraiolari baten bila ari dira Alcudian (Valentzia).
2024/10/29 - 20:38
Erreskate taldeak Leturren (Albacete) uhaldi batean desagertutako 6 pertsonaren bila ari dira
Uhaldiak, 13:00ak aldera, gutxienez dozena bat auto eraman ditu herrestan, eta herriko hainbat etxebizitzatan sartu da. Gaztela-Mantxako Gobernuak behin-behineko aterpetxe bat prestatu du, 60 oherekin, kaltetutako bizilagunei babesa emateko.
2024/10/29 - 19:01
Goi-geruzetako depresio isolatu batek gogor astindu ditu Valentzia, Murtzia eta Andaluzia
Goialdeko depresioak tamaina handiko txingorra eta eurite indartsuak utzi ditu. Kalte materialak handiak eragin ditu etxebizitzetan eta azpiegituretan. Horrez gain, Malaga-Madrid abiadura handiko trena bidetik atera da.
2024/08/29 - 10:44
Euskal Herria abisupean, prezipitazio handiagatik
Zaparrada trumoitsuak eta txingorra espero dira goizean goizetik eta gauerdira arte.

2023/11/13 - 15:57
Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu maiatzetik irailera izandako euriteen kalteak ordaintzeko
Zehazki, maiatzetik irailerako euriteek nekazaritzako azpiegituretan eragindako kalteak ordaintzeko erabiliko da dirua.
2023/09/09 - 20:46
Emakume baten gorpua aurkitu dute Valmojadon (Toledo), DANAren ostean desagertutako baten bila ari zirela
50 urte inguruko emakumearen gorpua sastraka eta lokatzaren artean ezkutatuta zegoen.
2023/09/08 - 15:28
Bi gorpu aurkitu dituzte Madrilen, depresioaren ondorioz desagertutakoak bilatzeko lanetan
Aldea del Fresno Madrilgo herrian aurkitu dituzte bi gorpuak. Toledon, desagertuta dago oraindik CM-4004 errepidetik zihoala uholdeak eramandako emakume bat.
2023/09/04 - 22:07
Euri erauntsiek kaltetutako lekuak hondamendi gune izendatzea eskatuko dute Madrilek eta Gaztela-Mantxak
Hiru pertsona hil dira Toledon euriteen ondorioz. Egoerak hobera egin eta Aemetek alerta gorriak eta laranjak kendu arren, astelehenerako abisu horia mantendu dute bost erkidegotan, tartean Euskadin, euri asko egingo baitu.
2023/09/04 - 14:33
Denboraleak tamaina handiko zuhaitz bat bota du Iruñean
Zuhaitza Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko pabiloi zuriaren gainera erori da, zauriturik eragin gabe, baina eraikinaren teilatua kaltetuz.
2023/09/04 - 12:25
Depresioa urruntzen ari da, baina euriagatik abisu horia indarrean dago oraindik bost erkidegotan
Pertsona bat hil da Toledon euriteen ondorioz, eta desagertutako beste biren bila ari dira. Madrilgo Erkidegoko 112ak 1.491 dei jaso ditu igandeko 14:00etatik asteleheneko 07:00ak arte.
2023/09/04 - 01:18
Goialdeko depresioa Mediterraneoko kostan eta Toledon hustu da, eta 'zeharka' pasatu da Madrildik
Prezipitaziorik handienak Gaztela eta Leongo mendebalderantz mugitu, eta Avila, Segovia, Valladolid eta Zamora probintziei eragingo die gehien. Haizea da orain arazo erkidego askotan.