Gorka Urtaran
2015/03/14 - 15:31
Marotok dio gauza guztiei dagokien izena jarriko diela
PPk Javier Maroto aurkeztu du berriz ere Gasteizko alkate izateko. Alkatetzan egindakoaz gaizki hitz egin duten alderdiak kritikatu ditu.
2015/03/12 - 12:53
EAJk 'San Antonio auzia' atera izana gaitzetsi du Marotok
Javier Marotok gaitzetsi egin du EAJk 'San Antonio auzia' atera izana, Euskadiren historian izan den ustelkeria kasu larrienarengatik 26 pertsona auzipetuta dauzkanean.
2015/03/12 - 11:44
Marotoren kontrako salaketa jarri du herritar batek, 'mehatxuengatik'
Diru-sarrerak bermatzeko laguntzaren irizpideak gogortzeko proposamena sinatzeari uko egin zion herritarrak, eta horregatik mehatxu egin zion alkateak, salaketaren arabera.
2015/03/11 - 17:24
Maroto ez da damutzen San Antonioko lokalen alokairua sinatu izanaz
Bilduk "Udaletxearen kontratu okerrena" egin izana leporatu dio, eta alkateak erantzun dio "inork ez" duela "deliturik aurkitu".
2015/03/11 - 09:50
Marotok azalpenak emango ditu gaur, San Antonio auzia dela eta
Kontu Auzitegiak 500.000 euroko bermea ezarri die Gasteizko alkateari, Alfonso Alonso alkate ohiari eta 2007an PPko zinegotzi zirenei.
2015/03/09 - 15:15
Oposizioa ez dago 'San Antonio auzia' argitu gabe uzteko prest
Kontu Auzitegiak Alfonso Alonso eta Javier Marotori ezarritako 500 mila euroko fidantzatik harago jo nahi du Gasteizko oposizioak. Beraz, EAJk, EH Bilduk eta PSEk osoko bilkura berezia eskatu dute.
2015/03/09 - 12:02
Fiskaltzak artxibatu egin ditu Marotoren aurkako izapideak
Gasteizko alkateak etorkinei buruz esandakoa adierazpen askatasunak babestuta dagoela argudiatu du Fiskaltzak.
2015/03/05 - 22:48
Kontzentrazioa egin dute Gasteizen, Marotoren dimisioa eskatzeko
Adi ustelkeriaren kontrako plataformak antolatuta, elkarretaratzea egin dute udal bulegoen aurrean, 2007an sinatutako alokairu kontratua "Gasteizen interesentzat kaltegarria" zela salatzeko.
2015/03/05 - 15:04
500 mila euroko fidantza, Alfonso Alonso eta bere taldeari
Alfonso Alonso Gasteizko alkate eta Javier Maroto Ogasun zinegotzi zirela hainbat lokal alokatu ziren San Antonio kalean Udalarentzat, oso garesti.
2015/03/04 - 22:44
Marotok etorkin ilegalen kontrako 'neurriak' eskatu dizkio Rajoyri
Gasteizko alkateak aitortu du Espainiako Administrazioko "arduradun askori" eskatu diela "ahoz" neurriak hartzea.
2015/03/03 - 13:20
Gizarte-laguntzak kontrolatzeko hatz-marka erabili nahi du Marotok
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak esan du Jaurlaritzak ez duela hatz marka erabiliko "herri honetako pertsona kolektibo bat estigmatizatzeko".
2015/02/14 - 15:13
Gasteizko hiri-birgaikuntzaren alde egin du EAJk
Hiria hedatzea baino gehiago, hiriko eraikinak eta alde zaharrak birgaitzearen alde azaldu da Gorka Urtaran Gasteizko alkatetzarako EAJko hautagaia.
2015/01/29 - 00:46
Egindako adierazpenak zuzentzeko eskatu dio Marotok SOS Arrazakeriari
Adierazpenak zuzentzeko baldintza jarri du Gasteizko alkateak bitartekotzari hasiera emateko. Hitzak ez dituela zuzenduko esan du Fede Garcia SOS Arrazakeria elkarteko bozeramaileak.
2014/12/24 - 13:31
'Lan egin eta integratu' nahi dutenei babesa erakutsi die Marotok
Gabonetako bere lehen mezuan, laguntza sozialak 'benetan behar dutenentzat 'izan behar dutela azpimarratu du Gasteizko alkateak.
2014/11/30 - 00:36
Etorkinen Bizkaiko Elkarteak: ‘Gu ere bagara Euskadi’
Bilbon egin duten martxa batean, Etorkinen Bizkaiko Elkarteen Federazioak Javier Maroto Gasteizeko alkatearen adierazpenengatik protestatu du.
2014/11/29 - 15:19
Gorka Urtaranek industria sektorearen aldeko apostua egin du
Urtaranen ustez, Javier Marotok ez du ezer egiten industria indartu eta enplegua sortzeko, eta hori da bide bakarra krisitik ateratzeko.
2014/11/17 - 20:15
Pentsiodunei 50 euro gehiago ordaintzea planteatu du Marotok
Diru-sarrerak bermatzeko errentarekin pentsiodunen “pobrezia energetikoa” leundu nahi du Gasteizko alkateak. Pentsio eskasen arazoa Gobernu zentralak “sortu” zuela gogorarazi dio EAJk Marotori.
2014/11/15 - 18:57
Magrebeko etorkinen ustez, Marotok elkarbizitzarekin apurtu nahi du
Magrebeko etorkinen kolektiboaren arabera, joku oso arriskutsuan sarzten ari da Gasteizko alkatea eta iruzurraren aurkako neurriak hartzea eskatu dute.
2014/11/13 - 11:12
'Arrazista eta faxista' deitu diote Marotori deklaratzera joan denean
SOS Arrazakeriak jarritako salaketagatik Javier Maroto Bilboko Justizia Jauregira joan denean entzun behar izan ditu oihuak.
2014/11/13 - 09:21
Maroto: 'Diru-laguntzen kudeaketa okerra salatzen jarraituko dut'
'Gorrotoa sustatzeagatik' deklaratzera deituta zegoen Gasteizko alkatea. Epaitegitik atera denean, 'pozik' agertu da, fiskalaren aurrean bere hitzak argitzeko aukera izan duelako.