Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oposizioa ez dago 'San Antonio auzia' argitu gabe uzteko prest

Iragarkia
18:00 - 20:00
Oposizioa ez dago 'San Antonio auzia' argitu gabe uzteko prest
Kontu Auzitegiak Alfonso Alonso eta Javier Marotori ezarritako 500 mila euroko fidantzatik harago jo nahi du Gasteizko oposizioak. Beraz, EAJk, EH Bilduk eta PSEk osoko bilkura berezia eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X