Gorliz
Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"
Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.
Marcos Vizcaya zendu da, Trantsizioan EAJko bozeramailea izandakoa
Carlos Garaikoetxea lehendakariaren aholkularia zela, Gernikako Estatutuaren negoziatzaile aktiboenetako bat izan zen, 1979an.
Ongi Etorri Errefuxiatuakek "giza eskubideen urraketa sistematikoa" salatu du, Gorlizko eta Plentziako hondartzetan
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak 'Marea Horia' ekimenaren edizio berri bat aurrera eraman du Gorlizko eta Plentziako hondartzetan, "munduan ematen ari den giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko". Manifestazioan hildako migratzaileak gogoratu dituzte lore-eskaintza sinboliko batekin eta manifestu bat irakurrita. Plataformak "gerra-politikak eta migratzeko eskubidea erabiltzen dutenen aurkako bazterketa-neurrien amaiera" eskatu du.
Bizkaiko hondartzak, karabela portugesik gabe
Larunbat honetan Bizkaiko kostaldeko hondartza guztietan bainua hartzeko aukera izango dugu, marmokarik gabe.
Bizkaiko 17 udalerritako hegazti-ustiategiak konfinatu dituzte, hegazti-gripearen hainbat kasu agertu direlako
Ezarritako babes- eta zaintza-eremuak udalerri hauetan ezarri dira: Lemoiz, Bakio, Gorliz, Barrika, Sopela, Mungia, Maruri, Plentzia, Urduliz, Getxo, Berango, Gatika, Laukiz, Leioa, Erandio, Loiu eta Derio.
Karabela portugesak gorabeherak eragiten ari dira Euskal Herriko hondartzetan
Donostiako Zurriolan eta Kontxan, eta Bizkaian Bakioko hondartzan atzeman dituzte. Itsas korronteen eta haizearen ondorioz iritsi ohi dira itsasertzera, eta zenbaitetan haien ziztadak arriskutsuak izan ohi dira.
Karabela portugaldarrak topatu dituzte Bakioko hondartzan beste egun batez uda honetan
Goizean, marmokak ikusi dituzte Bizkaiko zazpi hondartzatan, eta, atzo arratsaldean, Zurriolako hondartzan bainua hartzea debekatu behar izan zuten, karabela portugaldarrek eragindako "ziztada ugari" zenbatu baitzituzten, horietako batzuk nahiko larriak.
Paddle surfa egiten ari ziren lau pertsona erreskatatu dituzte Gorlizen
Jabotxa Rodriguez: ''Legez kanpo dabiltza eta oldarkor jartzen dira''
Gorlizko pinudia barbakoarik gabe geratu da
90eko hamarkadan ospe handia lortutako Nyx soinu ezagunaren sortzaileekin izan gara
30 urteko gazte bat ospitalera eraman dute Gorlizen, uretara salto egin eta arroka baten kontra jo ondoren
Pertsona bat zauritu da Gorlizen, uretara salto egin eta harkaitz baten kontra jo ostean
Lokomat gailua: ibiltzen berriz ikasi behar dutenentzako laguntza berria
Metro Bilbaok "laster" ekingo dio konboiak berritzeari, horietako 24 1995etik daudelako martxan
Bizkaiko sorosleak aukeratzeko probak egin dituzte gaur Plentzia eta Gorlizko hondartzetan