Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paddle surfa egiten ari ziren lau pertsona erreskatatu dituzte Gorlizen

Iragarkia
rescate erreskatea gorliz iturria: sos deiak
18:00 - 20:00
Paddle surfa egiten ari ziren lau pertsona erreskatatu dituzte Gorlizen
Erreskatea arratsaldean izan da, lau gazte paddle surfean zebiltzan, Gorlizen. Itsasertzera itzuli ezinik, Ertzaintzaren eta Gurutze Gorriaren ontziek Plentziako portura eraman behar izan dituzte, onik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X